Aedea (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aoede» orritik birbideratua)
Aedea (satelitea)
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)22,5
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaScott S. Sheppard (en) Itzuli, David Clifford Jewitt (en) Itzuli, Jan Kleyna (en) Itzuli eta Yanga R. Fernández (en) Itzuli
Aurkikuntza-data2003ko otsailaren 8a
Honen izena daramaAedea
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia23.044.196 km
Eszentrikotasuna0,4311
Orbita-periodoa714,66 egun
Makurdura orbitala160,48205 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa4 km
Masa90 Pg
Dentsitatea2,6 g/cm³
Albedoa0,04
Behin-behineko izendapenakS/2003 J 7

Aedea (grekoa: Αοιδή ), edo Jupiter XLI, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aedea satelite erretrogrado irregular bat da. Txikia da, lau bat kilometroko diametroa du, eta Jupiter orbitatzen du batez beste 23,044 milioi kilometroko distantziatik, 714,657 eguneko orbitatze-periodoarekin, ekliptikarekiko 160º-ko inklinazioarekin, eta 0,6ko eszentrizitatearekin.

Orbita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aedea satelitea Pasifearen taldekoa da, hau da, Jupiterren inguruan modu erretrogradoan planetatik 22.800.000 eta 24.100.000 km bitarteko distantziatik orbitatzen duten sateliteen taldekoa.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-taldeak (S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna, Y. Fernández eta H. Hsieh) aurkitu zuen 2003an. Aurkikuntzaren berri 2003ko martxoaren 4an eman zen, Jupiterren beste sei sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aedea satelite-izena mitologia grekoko Aedea pertsonaian du jatorria; Aedea jatorrizko hiru musetako bat zen, Zeusen alaba.

Hasieran, S/2003 J 7 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2003an lehen aldiz ikusitako Jupiterren zazpigarren satelitea zela. Aedea behin betiko izena 2005eko martxoaren 30ean eman zitzaion, Jupiterren beste 9 sateliterekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]