Edukira joan

Aotus trivirgatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aotus trivirgatus
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaAotidae
GeneroaAotus
Espeziea Aotus trivirgatus
Humboldt 1811[2]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia129 egun
Eguneko zikloagaueko

Aotus trivirgatus Aotus generoko animalia da. Primateen barruko Aotidae familian sailkatuta dago. Venezuelan eta Brasilgo iparraldean bizi da.

1983ra arte, Aotus trivirgatusen barnean hainbat subespezie sailkatzen ziren, eta guztiei deitu ohi zitzaien duruculi. Hala ere, izenaren inguruan nahasmena dago, generoan badaudelako izen hori ez daramaten beste batzuk, eta A. trivirgatus genero berbereko beste batzuekin taldekatu ohi delako.

Oihan tropikalean eta basoetan bizi ohi dira, eta gautarrak dira, bere generoko guztiak bezala. BAtez ere beltza da, baina marka zuriak ditu, lerro moduan, aurpegian. 27 eta 48 zentimetro artean neurtzen dute eta isatsa gorputzaren tamaina berberekoa izan ohi da. Helduek kilogramo bateko pisua dute. Begi oso handiak ditu, eta fruta, oskoldun fruituak, hostoak, intsektuak eta ornodun txikiak jan ohi ditu. Batzuetan, hegaztien arrautzak ere jaten ditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
  2. Humboldt. (1811). 1 Rec. Observ. Zool., 306 or..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]