Aoudaghost

Koordenatuak: 17°25′20″N 10°25′40″W / 17.4222°N 10.4278°W / 17.4222; -10.4278
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aoudaghost
giza kokalekua
Administrazioa
Islamic Republic Mauritania
Region of MauritaniaHodh El Gharbi Region
Geografia
Koordenatuak17°25′20″N 10°25′40″W / 17.4222°N 10.4278°W / 17.4222; -10.4278
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
Trans-Saharar merkataritzaren bideak mendebaldeko Afrikan.

Aoudaghost (arabieraz: أودغست‎) mendebaldeko Sahara zeharkatzen zuten merkataritza-ibilbideen karabana-gune garrantzitsua izan zen. Historikoki VIII. mendetik XV. arte bizirik egon zen. Gero bi mendez jenderik gabe egon ondoren, berriro bizi izan zen.[1] Hodh El Gharbi lurraldean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mauritaniako Sahelen kokatuta, egungo Mauritaniaren hegoaldean, VII.-VIII. mendean sortu zen. Bere garai garrantzitsuena X. mendean izan zen; XII. mendetik aurrera bere dekadentzia ezagutu zuen XV. mendean desagertu arte. XVII. mendean berriro ere jendetu zen.

Mende horietan zehar hiriak egoera desberdinak ezagutu zituen. Horrela, X. eta XI. mendeetan Ghanako Inperioaren mende egon zen.[2] 1054-1055 urtean almorabideek, Abdalá ben Yasin-en agindupean, hiria hartu zuten. Karabanen gune garrantzitsua izatea aberastasunak ekarri zizkion: kotoia, zeramika, bitxiak, metal desberdinen artisautza... Neurri handi batean Sudango eragina ikusten zen.

Abdallah al-Bakrik(1014–1094) hiria deskribatu zuen. Haren hitzetan Aoudaghost hiri zabala zen, meskita batzuk zituen, bat nagusia, eta inguruan lorategiak eta palmondoak zeuden. Nekazararitza aberatsa omen zuen: mahastiak, henna, garia, pikuondoak... Abeltzaintzak ere bazuen bere garrantzia. Merkataritza oso garrantzitsua zen. Biztanleri gehienak Ifriqiyan zuen bere jatorria eta esklaboak izatea ohikoa zen.

XII. mendean egoera dezente aldatu zen. Orduan, hiri txiki bat gisa deskribatzen da, ur gutxitekin eta gameluen menpekotasun handiarekin. Dena dela, XIV. mendean oraindik burujabe zen eta sultan propioa zuen. XV. mendean hiria hutsik gelditu zen.[1]

Aztarnategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri zaharraren aztarnak dirudienez Tegdaoust-en daude. Aztarnategiak 12 hektareako tumulu artifizial bat osatzen du. Indusketak 1960 eta 1976 artean egin zituen Frantziako arkeologo talde batek. Lehen geruzak VII-IX mendeetakoak dira, lokatz-adreiluzko lehen egiturak IX. mendearen amaieratik X. mendearen hasieran. Harrizko eraikin batzuk XI.mendean eraiki ziren. Mendearen amaieran hiribildua partzialki abandonatuta zegoela dirudi eta XV.ean erabat abandonatuta zegoen arren, bi mende geroago lekualdatze batzuk egon ziren.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b McDougall, E. Ann (1985). «The View from Awdaghust: War, Trade and Social Change in the Southwestern Sahara, from the Eighth to the Fifteenth Century». The Journal of African History 26 (1): 1-31.
  2. https://www.britannica.com/place/Audaghost
  3. Ibidem.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]