Aparailu


Aparailua[1] hormak egiteko eraikuntza-ekai modularren (harlandu, harlangaitz eta adreiluen) antolaketa eta paratzea da.
Batzuetan apareju erabili izan da.
Harri lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskuairatutako harriak dituen aparailuari erregularra esaten zaio, eta harri landugabez egiten bada, irregularra. Eskuairaz landutako harriei harlandu deritze eta landugabeei harlangaitz. Aparailu erregularra harrien tamainaren arabera sailkatzen da (handi, ertain eta txikia).
Zatikatzea eraikuntza bat osatzen duten atalen deskonposizio teorikoa da. Horizontala, erradiala, irregularra, erregularra eta abar izan daiteke.
Harlanduen antolamenduaren arabera, aparailuak hainbat izen ditu [2]:
- aparailu erregularra edo isodomoa: harlanduak juntura-hautsika eta garaiera berdineko ilara horizontaletan paratuz egitena
- aparailu irregularra
Harrien tamainaren arabera, beste sailkapen bat egin daiteke:
- aparailu txikia: obra-hondakinez, harriz edo harlangaitzez egindakoa, 20 cm baino gutxiagoko neurria (ilara baten altuera) duena.
- aparailu ertaina: 30 cm-tik 60 cm-ra bitarteko neurriak dituzten atalak dituena.
- aparailu handia: 60 cm-tik gorako atalez egindakoa.
- aparailu ziklopeoa: harri handiz egindako harlangaitza (Mizenas gotorlekuko harresia bezala).
Erromatar arkitekturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar arkitekturan hainbat aparailu mota erabiltzen ziren, horien artean:
- opus reticulatum, harriak laukiak eta tamaina berdinekoak, diagonalean paratuak
- opus quasi reticulatum, harri irregularrak baina diagonalean paratuak
- opus incertum, erregulartasun gabea
- opus mixtum
- opus vittatum
- opus sectile, mosaikoaren antzekoa
- opus caementicium edo erromatar hormigoia
Adreilu lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adreiluen formatua finkoa izaten da eta harriarena baino erregularragoa. Horma bat egiteko modu jakin batean paratzeko diseinatuta daude, eta, horregatik, horma batean adreiluak ezartzeko modua, bai hormen neurrietan bai junturetan, bereziki zurruna da.
| |
| |
|
Hona hemen adreilu-aparailu mota batzuk:
- luzekako aparailua: kanpora begira harlandu edo adreiluen luzetarako aurpegi estua jarriz eratzen dena[3]
- zeharkako aparailua: kanpora begira adreiluen aurpegirik txikiena etzanda jarriz eratzen dena[3]
- luze-zeharkako aparailua: luzeka eta zeharka jarritako adreiluak konbinatzen dituena[3]
- panderete-aparailua: adreiluak luzeka baina ertzaren gainean jarriz egindako aparailua, aurpegi handiena kanpora begira uzten duena[3]
- zehar-saiheskako aparailua: kanpora begira adreiluen aurpegi txikiena zutik jarriz eratzen dena[3]
- azta-hereneko luzekako aparailua
- aparailu konposatuak: besteak baino konplexuagoak, oinarrizko bi aparailuak (luzekakoa eta zeharkakoa) modu erregularrean konbinatuz eginak, eta batez ere begi bistan erabiliak, itxura eta esteka hobeak dituztelako:
- aparailu belgikarra edo gurutzatua
- aparailu gotikoa edo flamenkoa
- aparailu ingelesa eta ingeles zaharra
- aparailu holandarra
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2004]
- ↑ (Frantsesez) Jean-Marie Pérouse de Montclos. (1988). Architecture. Méthode et vocabulaire. Éditions du patrimoine..
- ↑ a b c d e Arkitektura hiztegia. Euskalterm 2024.