Edukira joan

Apartheid (nazioarteko zuzenbidea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Israelen apartheida da gaur egungo apartheid kasurik nabarmenena, eta Euskal Herrian 2020az geroztik kanpaina bat egiten da Euskal Herriko enpresa baten jokabidearen aurka: CAF, jaitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik.[1]


Apartheida gizateriaren aurkako krimen bat da. Nazioarteko Zigor Auzitegiaren 2002ko Erromako Estatutuak honela definitu du: gizateriaren aurkako beste krimenen antzeko izaera duten ekintza ankerrak, «arraza talde batek beste edozein arraza talderen aurka ezarritako zapalkuntza eta menderatze sistematikoko erregimen instituzionalizatu baten testuinguruan eginak, erregimen horri eusteko asmoz».[2]

Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak, 1973ko azaroaren 30ean, Apartheid Krimena Ezabatzeko eta Zigortzeko Nazioarteko Hitzarmena sinatzeko eta berresteko epea ireki zuen.[3] Apartheid krimena honela definitu zuen: «Pertsonen arraza talde batek beste edozein arraza talderen gainean menderakuntza ezarri eta mantentzeko eta sistematikoki zapaltzeko asmoz egindako ekintza ankerrak».[4]

Human Rights Watch erakundearen eta Miles Jackson lege-adituaren arabera, apartheida debekatuta dago ohiturazko nazioarteko zuzenbidean ere, nahiz eta oraindik eztabaidatzen den hori ere kriminalizatuta dagoen.[5][6] 2021ean, Hegoafrikako apartheid garaiko segurtasun poliziako bi kide ohi nazioarteko ohiturazko zuzenbidearen arabera apartheid delituagatik akusatutako lehen pertsonak bihurtu ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Eizagirre, Mikel. «Apartheidaren trena errailetatik ateratzeko» Argia 2020-06-08 (kontsulta data: 2025-06-16).
  2. (Ingelesez) «Rome Statute of the International Criminal Court, 1998» legal.un.org.
  3. (Ingelesez) «Convention on the Suppression and Punishment of the Crime of Apartheid» United Nations Audiovisual Library of International Law.
  4. (Ingelesez) «International Convention on the Suppression and Punishment of the Crime of Apartheid» United Nations.
  5. (Ingelesez) Jackson, Miles. (2022). «The Definition of Apartheid in Customary International Law and the International Convention on the Elimination of All Forms of Racial Discrimination» International & Comparative Law Quarterly 71 (4): 831–855.  doi:10.1017/S0020589322000379. ISSN 0020-5893..
  6. (Ingelesez) Baldwin, Clive. (9 July 2021). «Human Rights Watch Responds: Reflections on Apartheid and Persecution in International Law» Human Rights Watch (kontsulta data: 2022-11-23).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]