Apezpiku-aulki

Apezpiku-aulkia[1] gotzain baten aulkia, katedra edo tronua da. Hedaduraz, horrela deitzen zaio katedrala dagoen lekuari edo hiriari, elizbarrutiko hiriburutzat hartzen denari.[2] Elizbarruti-aulkia eta artxidiozesi-aulki terminoek esanahi bera dute, nahiz eta dagokien elizaren hierarkian jurisdikzioaren maila zehazten duten.
Hedaduraz, hitza katedrala dagoen herria edo hiria izendatzeko erabiltzen dute. Adibidez, zentzu hertsia erabiliz, Westminsterko artxidiozesiaren aulkia Ingalaterran, Westminster katedrala da, baina zentzu zabalago batean, egoitza hori bera Londres hiria da, bertan baitago katedrala. Batzuetan, termino hau erabiltzen da, oker gainera, elizbarruti osoari erreferentzia egiteko, nahiz eta honek herri edo hiri bat baino gehiagotik hedatzen den; termino zuzenek, elizbarrutiak eta artzidiozesiak, esanahi hori zehatzago betetzen dute.
Erdi Aroko apezpiku-aulkiak civitas nagusietan ezarri ohi ziren.
Kasu berezia da Egoitza Santua edo Aulki Santua, Erromako gotzainaren apezpiku-jurisdikzioa, eta Eliza katolikoaren apezpiku-aulki nagusia da, bertako gobernu zentrala eratuz.
Eliza katolikoetan eta anglikanoetan erabiltzen dute gehien termino hori, nahiz eta luterotar eliza batzuetan ere erabiltzen duten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
- ↑ (Gaztelaniaz) Parrinder, Geoffrey. (2008). Breve enciclopedia del cristianismo. Istmo, 283 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |