Apiano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Apiano
fiskal

Bizitza
Jaiotza Alexandria, 95
Herrialdea Antzinako Erroma
Talde etnikoa greziarra
Heriotza Erroma, 165 (egutegi gregorianoa) (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerak historialaria, idazlea eta abokatua

Apiano (antzinako grezieraz: Ἀππιανὸς Ἀλεξανδρεύς Appianòs Alexandreús; latinez: Appianus Alexandrinus; c. 95-c. 165)) erromatar historialaria izan zen, Alexandrian jaioa. Uste denez, 95ean jaio zen. Postu altuetan egon zen funtzionario bezala Egipton, Antonino Pio enperadorearen erregealdian, II. mendearen erdialdean, eta, beraz, inperioko dokumentazioa ikus zezakeen. Alexandrian, kargu administratibo ezberdinak bete zituen, ondoren, abokatu izango da, Zizeron izan zen bezala, eta Antonino Pioren prokuradore bezala amaituko du.

Erromaren historia luze bat idatzi zuen, 24 liburutan banatuta, hiriaren sorreratik, K.a. 35 arte hartzen duena.

Gainera, Iberiaren historiaren liburuak idatzi zituen, modu etnografikoan. Bere liburu honetan, Zeltiberiar Gerrak eta Numantziaren konkista kontatzen dira.

Bere iturririk garrantzitsuena Polibio da (honen galdutako zati asko ordezkatuz), Gaio Salustio, Paulo Clodio, Posidonio, Tito Livio, Zelio Antipatro, Jeronimo Kardiakoa, Julio Zesar, Augusto, Asinio Polion, Plutarko eta Diodoro Sikulo eta beste egile batzuen datuak ere hartzen dituen arren.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apiano Aldatu lotura Wikidatan