Apirileko Feria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Apirileko Feria (gaztelaniaz: Feria de Abril) edo Sevillako Feria, Andaluziako hiriburuan ospatzen den jaialdirik ospetsu eta jendetsuena da. Los Remedios auzoan ospatzen da, eta bertan kasetak eta atrakzioak egoten dira. Orokorrean, aste santua amaitu eta bat edo bi astera ospatzen da, eta, aldi berean, La Maestranzan zezenketak ospatzen dira, ospakizun hauek Sevillako udaberriko Jaiak direlarik. Gainera, Andaluzia guztian eragin ekonomikorik handiena duen jaialdia ere bada.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feria hitza latinetik dator, feria, feriae, eta pluralean erabiltzen zen, feriae, feriarum. Erromatarrek jaiak eta atseden egunak adierazteko aipatzen zuten. Baina ez ziren lanari buruzko atsedenak, baizik eta ekintza zibil orori buruzkoak erlijio gurtzari eta ospatzen ziren jaiei dedikatzeko.

Lehen azoka eta Ferien historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko feriako ataria, Sevillako Salvador elizaden fatxadan oinarritua.

Europan zehar hirial sortzearekin bat, XI. mendetik aurrera salgai ororekin negozioak hasi ziren.Hiri bakoitzean, egunero edo astero dago azoka, merkatarien topaketa edo beste merkataritza topaketaren bat, eta bere aberastasun edo kokapen estrategikoagatik prestatuago dauden hirietan antolatzen dira feriak. Hasieran, gertu hornitzerik ez zuten merkatariek toki eta data zehatz batean egin ahal izateko sortu ziren.

Azokak hain ugariak izatean eta hauek lasaitasunez gara zitezen, "azoka bakea" bezala ezagutzen zen errespetu kode bat sortu behar izan zen, "feria eta bideko bakea"den beste bat eta frankizia eta pribilegioen beste bat, bakoitzak merkatariak zeuden unearen arabera zaintzen zituen, azoka batetik besterako bidean, unean zegokion tokian eman beharreko astean izan beharreko lasaitasuna, lapurretak, armak erabiltzearen debekua eta merkatariei jarritako beste muga batzuk.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]