Edukira joan

Apirileko Putscha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saratov itsasontzia, 1919

Apirileko Putscha 1919ko apirilaren 16an Liepājan gertatutako estatu-kolpe bat izan zen, Letonian. Putsch-a Letoniako Independentzia Gerraren testuinguruan eman zen, Franz Pfeffer von Salomon alemaniarra zuzendutako Baltische Landeswehrraren talde armatu batek Kārlis Ulmanis Presidentea boteretik kentzean. Kārlis Ulmanis, momentu hartara arte Letoniako Behin-behineko Gobernuaren agintaria, Britainiarrengana ihes egin zuen eta denbora batez haren aldekoei Saratov itsasontzitik aginduak eman zituen. Estatu-kolpea ondo atera bazen ere, eta Andrievs Niedra eta bere gobernu pro-Alemaniarra denbora batez boterean mantendu izan baziren ere, azken hauek herriaren aldekotasuna oso azkar galdu zuten, nagusiki herriak Niedra alemaniarren txotxongilo hutsa zela ikusten zuelako. Uztailerako, alemaniarrek Cēsiseko guduaren ondorioz Letonian izandako eragin guztia galdu ondoren, Niedraren gobernua erori zen eta Ulmanis berriz ere Presidente izendatu zuten.[1]

Putscharen ondorioz 1919ko apirilatik uztailera hiru gobernu ezberdin egon ziren: Niedrarena, Ulmanisena eta Boltxebikeen aldekoa, Pēteris Stučkaren aginpean. Lehenengo biek elkarren aurkako borrokak sahiesten saiatu izan bazuten ere, alemaniar eta letoniarren arteko gatazkak areagotu egin ziren, sobietarren aurkako ofentsiba denbora batez geldituz. [2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]