Edukira joan

Apokalipsiaren Erlojua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apokalipsiaren Erlojua
Historia
Sorrera1947

Apokalipsiaren Erlojua edo Apokalipsiaren Ordularia (ingelesez: Doomsday Clock), Munduaren Amaierarako Erlojua izenez ere ezaguna, gizakiak eragindako hondamendi global bat gertatzeko probabilitatearen adierazgarri den irudizko erlojua da. Chicagoko Unibertsitateko Zientzialari Atomikoen Buletinak kudeatzen du 1947 urteaz geroztik (Bigarren Mundu Gerra amaitu eta bi urtera), eta urtero arduratzen da segundo-orratzaren posizioa eguneratzeaz. Gauerdiak munduaren amaiera irudikatzen du; horrenbestez, orratza gaueko hamabiak jotzeko zenbat eta gertuago egon, orduan eta arrisku handiagoa bukaerako kataklismoa jazotzeko.[1][2][3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Munduaren amaieraren aurrean al gaude?» Gazteberri 2019-03-27 (kontsulta data: 2026-01-28).
  2. Urrutikoetxea, Ane. (2020-01-24). «Munduaren amaiera 100 segundotara» Gaztezulo (kontsulta data: 2026-01-28).
  3. Poza Valle, José. (2025-03-24). «89 segundo munduaren amaierarako» Noticias de Navarra (kontsulta data: 2026-01-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]