Apollon Limassol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apollon Limassol
Ezizena(k)Thrilos ("kondaira")
O Fygas (iheslariak)
Sorrera1954
Futbol zelaiaTsirion Stadium
edukiera: 13.331 lagun
inaugurazioa: 1975
PresidenteaZipre Nicos Kirzis
EntrenatzaileaAlemania Alexander Zorniger
LigaZipreko Liga
2020-212.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Apollon Limassol (grekeraz Απόλλων Λεμεσού) Zipreko futbol taldea da, Limasol hirikoa. 3 aldiz irabazi du Zipreko futbol liga eta beste 7 aldiz Kopa. Hiriko beste taldea den AEL Limassolekin lehia handia dauka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEL Limassolek politizazioaren aurkako postura hartu zuenez 1953an taldeko abertzaleek alde egin eta 1954an sortu zuten Apollon Limassol, hortik "iheslariak" ezizena. 60. hamarkadan irabazi zituen lehenengo tituluak, 1966 eta 1967ko kopak hain zuzen ere.

1986ko hirugarren koparekin hasi zuen bere "urrezko aroa", 1994 artean 2 liga eta 2 kopa irabazi zituen eta. Diethelm Ferner alemaniarra izan zuen entrenatzaile. 2006an izan zuen historiako urte onena Zipreko titulu guztiak irabazi baitzituen, liga, kopa eta superkopa.

2014 urtean ligako hirugarren postuan bukatu du eta UEFA Europa Leaguen multzokako fasera iritsi da. 2015, 2016 eta 2017an ere hirugarren egin zuen Ligan eta 2016 eta 2017ko Kopak irabazi zituen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zipren: 15[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (3): 1991, 1994, 2006.
  • Kopa (9): 1966, 1967, 1986, 1992, 2001, 2010, 2013, 2016, 2017.
  • Zipreko Superkopa (3): 2006, 2016, 2017.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]