Apollo 10
Apollo 10 | |
---|---|
Historia | |
Aurrekoa | Apollo 9 |
Hurrengoa | Apollo 11 |
Docking and berthing of spacecraft | 1969ko maiatzaren 18a - 1969ko maiatzaren 22a |
Orbital activity | 1969ko maiatzaren 21a - 1969ko maiatzaren 24a |
Docking and berthing of spacecraft | 1969ko maiatzaren 23a - 1969ko maiatzaren 23a |
Espazio jaurtiketa | 1969ko maiatzaren 18a |
Splashdown | 1969ko maiatzaren 26a |
Kudeatzailea | NASA |
Honen parte | Apollo programa |
Masa | 44.576 kg eta 4.945 kg |
Edukiera | 3 |
Identifikazioa | |
Dei-kodea | Charlie Brown eta Snoopy |
Apollo 10 Apollo programaren hamargarren hegaldia izan zen.
1969ko maiatzaren 18an jaurti zen, Thomas P. Stafford komandantea, John W. Young eta Eugene A. Cernan barruan zirela. Misio hau aurreko bien konbinaketa izan zen. Izan ere, estreinakoz ilargiratze-modulua Ilargiaren orbitan jarri zen eta bertan beharreko maniobrak burutu ziren. Stafford eta Cernan Snoopy ilargiratze-moduluan kokatu ziren Ilargi gertuko orbitan, aginte- eta zerbitzu-modulua utziz. Bertan Ilargiko orbita eliptikoan kokatzea lortu zuten, euren perilunioa lurrazaletik 10km-ra gelditu zelarik.
Ilargiratze-moduluarekin satelitearen inguruan bigarren eta azken orbita egiten zebiltzala ontziaren kontrola galdu zuten astronautek, zorionez handi gutxira Cernan pilotuak kontrola berreskuratu zuen. Maniobra hau amaitu ostean, astronautek ilargiratze-modulua bertan behera utzi zuten eta Eguzkiaren inguruko orbitara jaurti zuten. Tripulazioak Charlie Brown aginte-moduluan ontziratu ostean, Lurrera abiatu zen.
Misio hau gure satelitean jaitsiera egiteko azken entsegua izan zen. Gainera, ilargiratze-eremuen argazki ugari atera zituzten satelitearen inguruan bete zituzten 31 orbitetan zehar. 1969ko maiatzaren 26an, 192 ordu, 3 minutu eta 23 segundoko hegaldia bete ostean, itsasoratu zen ontzia.