Apolo eta Dafne (Berniniren eskultura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apolo eta Dafne (Berniniren eskultura)
Apollo and Daphne (Bernini).jpg
Jatorria
Sortzailea Gian Lorenzo Bernini
Sorrera-urtea 2021
Jatorrizko izenburua Apolla a dafne
Mugimendua Barrokoa
Komisarioa Scipione Borghese (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k) Carrarako haitzurdina
Dimentsioak 243 (altuera) cm × 2,43 (altuera) m
Genero artistikoa talde eskulturala
Deskribapena
Kokapena
Lekua Galleria Borghese (en) Itzuli
Italia
Bilduma Borghese Collection (en) Itzuli eta Galleria Borghese (en) Itzuli
Inbentarioa CV
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
Italiako udalerriRoma Capitale
HiriaErroma
Koordenatuak 41° 54′ 50″ N, 12° 29′ 31″ E / 41.9139°N,12.4919°E / 41.9139; 12.4919Koordenatuak: 41° 54′ 50″ N, 12° 29′ 31″ E / 41.9139°N,12.4919°E / 41.9139; 12.4919

Deskripzio formala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarri harritsu baten gainean, Apolo eta Dafne gazteen gorputzak altxatzen dira. Maitalea ukitzen duen une berean ageri da mutila, eta neska, ereinotz bilakatzen ari den une berean. Multzoak konposizio dinamiko eta helikoidala du, Dafneren anatomiak transformazioaren unean hartzen duen kurbaduran antzematen dena gehienbat.


Artistaren berebiziko trebezia da piezaren balio nagusia, marmolezko bloke hotz eta estatikoa tentsio eta mugimendu handiko irudi bilakatzeko gauza izan baizen.

Izan ere, egileak lortu egiten du ikusleak istorioaren gertaera-segida antzematea. Argi eta garbi islatzen da hori ninfaren figuran, zeinaren oinak, hankak eta eskuak landare morfologia hartzen ari baitira. Kalitate handiko eskultura lana da, ikuspegi pribilegiatu bakar batetik ikusteko diseinatu bazen ere.


Berninik zehaztasun handiz landu zuen xehetasunik ñimiñoenak ere. Horrela, aurpegia adierazkortasun handikoak dira. Testurak ere baliatzen ditu helburu horrekin: latzak, haitza eta hasten ari den ereinotza irudikatzeko; eta izugarri leunak eta finak, bi pertsonaien anatomien sentsualitatea areagotzeko.


Berninik argiaren potentzial dramatikoa ere landu zuen, argilunen gune asko sortu baitzituen; horretarako, ebakidurak egiten ditu toki estrategikoan, hala nola, begi zuloetan. Zentsu honetan, marmolaren testuren tratamendua ere nabarmentzen da, finduago landu baita pertsonaien anatomian.


Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ovidiok, metamorfosiak lanean azaltzen duenaren arabera, Eros Apolorekin haserretu zen, hark iseka egin baitzion arkuarekin erakutsitako trebezia eskasaren kontura. Orduan, maitasunaren gezia(urrezko puntaduna) jaurti zion Apolori eta ukoaren gezia (berunezkoa), Dafne ninfari. Ondorioz, itxuragabe maitemindu zen Apolo Dafnez. Jainkoak ninfari besoetatik jarraitu eta, bere burua ihes biderik gabe ikusita, aitari, hots, Peneo ibaiari deitu zion Dafnek. Peneok ereinotz (Daphne grekoz) bilakatu zuen alaba. Apolok amore emanda, ereinotz koroa bat egin zuen zuhaitzaren hostoekin, eta, geroztik, beti eramango zuen gainean poetak eta militar garaileak koroatzeko.


Erdi Aroan, kastitate ikur giza interpretatu zen mito paganoa, harik eta XIV. mendean sinbologia horrek indarra galdu zuen arte. Horregatik, beharbada,l zegoen estua hori Borghese kardinalaren jauregian.


Ereduak eta eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berninik ikuspegi bakarra eta gai mitologikoen erabilera jaso zituen errenazimendutik. Horiek erabilera mainieristarekin konbinatu, GIAMBOLOGNAK egin zuen bezala, eta dinamismo handiagoa eman zien figurei.

Horretarako, marmol bloke bakarra erabiltzeari utzi eta marmola eta brontzea konbinatu zituen eskultura berean. Guido Reniren Errugabeen sarraskia lanaren figura etsiak hartu zituen Berninik iturri Dafne irudikatzeko eta Apolo Balverede estatua, Apolo irudikatzeko.


Berninik mendebaldeko eskulturaren bilakaeraren zati handi bat markatu zuen XVIII. mende guztian zehar, neoklasizismo iritsi arte, zehazki.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]