Apoloren iturria

Koordenatuak: 40°25′02″N 3°41′38″W / 40.417227°N 3.693921°W / 40.417227; -3.693921
Wikipedia, Entziklopedia askea
Apoloren iturria
Paseo del Prado and Buen Retiro, a landscape of Arts and Sciences
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
District of MadridCentro
Neighborhood of MadridCortes
Koordenatuak40°25′02″N 3°41′38″W / 40.417227°N 3.693921°W / 40.417227; -3.693921
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1777
Kontaktua
HelbideaPaseo Prado

Apoloren iturria, baita ere Lau Urtaroena, Madrilgo (España) iturri monumentala da. Prado pasealekuan dago. Neoklasizismoren maisu-lana da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturriaren eraikuntza 1789an hasi zen, Karlos III.a Espainiakoa erregearen agindupean. Lana Manuel Álvarezek egin zuen; berak egin zituen lau urtaroen estatuak. Apoloren eskulutura egiteko garaian Alfonso Giraldo Bergazen lana izan zuen, 1802an. Multzoa 1803an inauguratu zen Karlos IV.a Borboikoaren semea zen Fernando ezkontza ospatzeko.[1]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prado pasealekuan dago, Pradoko Saloia izean zuen multzoan. Multzo hori Karlos III.a Espainiakoak bultzatu zuen, bere hiriaren erreforma barruan, XVIII. mendean. Apoloren Iturriak pasealekuan Ventura Rodríguezek diseinatu zuen multzo eskultorikoarekin bat egin zuen. Multzo horretan Zibeles iturria eta Neptunoren iturria zeuden Apoloren iturriarekin batera. Hirurak Espainiako Neoklasizismoren maisu-lana dira.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturrian erdiko gorputz bat dago, mailadi batekin. Halaber, bi maskaroi ditu. Maskaroietatik ura tamainu desberdinetako hiru maskorren gainean erortzen da. Zutoinan lau urtaroen errepresentazio sinbolikoak daude; hortik datorkio izena iturriri. Monumentu gainean Apolo jainkoaren, argiaren eta arteen jainkoaren irudia dago; benetako aurkegia, dena dela, Karlos III.arena da.[1]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andrés Ordax, Salvador (2010). «Innovaciones en la iconografía de fines del Siglo XVIII. El caso de Joaquín de Eleta en el Burgo de Osma» (pdf). BSAA Arte: Arte Ikerketen Mintegiaren Boletina (76): 241-262. ISSN 1888-9751.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]