Apotropaiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Apotropaiko hitza antropologian, artaren historian eta erlijioen historian erabiltzen den adjektiboak da. Grekerazko αποτρέπειν (Apotropàios) hitzetik dator eta urrundu esan nahi du[1]. Apoloren izengoitietako bat zen, "gaitza urruntzen duena" adierazten zuena. Zorte txarra konjuratu eta eragin gaiztoak beste batera desbideratzen omen ditu. Magiarekiko sinesmen handia dagoen kulturetan, errito eta objektu apotropaikoak oso preziatuak dira: gaitza oro har urruntzen dutelako: gaixotasuna, antzutasuna (gizakiena zein abereena), kazkabarra eta tximista, uzta galtzea, haur jaio berriak hiltzea, eta abar.

Jainko-jainkosa, saindu, objektu, hitz multzo bat, keinu bat edo erritu bat izan daiteke apotropaiko. Kutun bat, adibidez, objektu bat da, eta bertute apotropaikoak dituela uste du eramaten duenak, zorigaitzetik babestuko diola uste baitu.

Objektu apotropaiko batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzki lorea ate batean itsatsia
  • Antzinate grekoan, Medusaren burua armarriaren edo desfile-korazaren gainean, etxeetan eta tenpluetan eta beste hainbat lekutan jartzen zen. Antzinako Erroman ohitura hau imitatu zuten. Grekoz, "Medusa", zaindaria esan nahi zuen.[2]
  • Eguzki-lorea (Carlina espezieko landarea) euskal kulturako objektu apotropaiko garrantzitsua da. Etxetako ate eta leihoetan jartzen ohi zen. Baina badira beste objektu batzuk ateetan edo barrualdea-kanpoalde lotzen duten etxeko beste puntuetan zintzilikatzen diren objektuak etxea bera eta etxekoak babesteko, besteak beste, gurutzeak eta bedeinkatutako belar jakin batzuk.

Keinu apotropaikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurra ukitu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «LO APOTROPAICO EN LAS IGLESIAS MEDIEVALES | Visitas Guiadas, Excursiones y Guías turísticos | Santiago |Galicia» Visitas Guiadas, Excursiones y Guías turísticos | Santiago |Galicia (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  2. (Gaztelaniaz) «Medusa, la 'femme fatale' de los griegos» La Vanguardia 2021-04-28 (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Éloïse Mozzani, Le Livre des superstitions. Mythes, croyances et légendes, Paris, R. Laffont, coll. «Bouquins», 1995, 1822 p. (ISBN 978-2-221-06830-4, OCLC 300021797), p. 1056.
  • Nicolas Waquet, ''Théophrast-en karaktereen'' hitzaurrea, Ediciones de las mil y una noches, 2010, 52-53 eta 92. or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]