Apple Inc.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apple Inc.
Apple logo black.svg
Datuak
Izen ofiziala
Apple Inc.
Izen laburraApple
Motaenpresa, negozioa, Marka, kapital irekiko enpresa, Korporazioa, teknologia konpainia eta computer manufacturer (en) Itzuli
Jarduera sektoreaSoftware fabrika, consumer electronics (en) Itzuli, banaketa digitala, elektronika, Informazio teknologia, mobile phone industry (en) Itzuli eta Kategoria:Software garapena
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaAlliance for Open Media, World Wide Web Consortium, Wi-Fi Alliance, SD Association (en) Itzuli, CVE Numbering Authorities (en) Itzuli, Zigbee Alliance (en) Itzuli, Wireless Power Consortium, Camera & Imaging Products Association (en) Itzuli, American Chamber of Commerce in Germany (en) Itzuli, bitkom (en) Itzuli, Initiative D21 (en) Itzuli eta Zentralverband Elektrotechnik- und Elektronikindustrie (en) Itzuli
Honen parteNasdaq 100 Index, Dow Jones Industrial Average, Big Tech (web) (en) Itzuli eta S&P 500
Eskumendekoak
Enplegatuak154.000 (2021)
Ekoizpena
Negozio dibisioak
Agintea
LehendakariaArthur D. Levinson (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboaTim Cook (en) Itzuli
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi (2018–)
Legezko formacorporation (en) Itzuli eta kapital irekiko enpresa
JabeaThe Vanguard Group (en) Itzuli, BlackRock, Norvegiako Gobernuaren Pentsio-Funtsa eta Berkshire Hathaway (en) Itzuli
Zeren jabe
Ekonomia
Aktiboak351.002.000.000 US$ (2021eko irailaren 25a)
Kapital berekia63.090.000.000 US$ (2021)
Diru-sarrerak365.817.000.000 US$ (2021)
Irabazi garbia94.680.000.000 US$ (2021)
Ustiapen-mozkina108.949.000.000 US$ (2021)
Burtsa-kapitalizazioa2.470.000.000.000 US$ (2021eko abuztuaren 24a)
Balore-burtsaNASDAQ eta Tokioko burtsa
Historia
Sorrera1976ko apirilaren 1a
Sortzailea
SorlekuaLos Altos
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: apple Twitter: Apple Instagram: apple VK: apple LinkedIn: apple Youtube: UCE_M8A5yxnLfW0KghEeajjw TikTok: apple Musicbrainz: 9b502a85-104b-4489-beff-ecedca81741c GitHub: apple Edit the value on Wikidata

Apple Incorporated hardware- eta software-ekoizle estatubatuarra da. Cupertinon (Kalifornia) du egoitza nagusia. Macintosh ordenagailuak, iPod musika-erreproduzigailuak, iPhone telefono mugikorrak, iPad tablet PCa eta Mac OS X sistema eragilea haren produktu ezagunenak dira. Enpresarako, hezkuntzarako, administraziorako eta etxerako sistema informatiko pertsonalak ekoizten eta saltzen ditu. Produktuok munduko 120 herrialdetan baino gehiagotan salgai daude: aipagarrienak, besteak beste, ordenagailu pertsonalak, inprimagailuak, monitoreak, eskanerrak, softwarea eta sarean lan egiteko loturak dira. Appleren lantegi nagusiak Estatu Batuetan, Irlandan eta Singapurren daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa 1976an sortu zuten Steven Jobsek eta Steve Wozniakek, konputagailuetarako zirkuituak saltzeko xedearekin hasieran, baina 1977an elkarte bat antolatu zuten Jobs, Wozniak eta Mike Markkula bazkide berriak eta ordenagailu pertsonal bat merkaturatu zuten, Apple II izenekoa. 1982. urtean, ordenagailu pertsonal gehien saltzen zituen enpresa izatera iritsi zen. Hurrengo urtean, Lisa ordenagailua aurkeztu zuten, eta hartan oinarriturik, Macintosh ordenagailu pertsonala atondu zuten, tresna merke eta soila, erabiltzaile arruntentzat bereziki aproposa.

Lehen Macintosh ordenagailua, 1984an merkaturatua.

1985ean botere-borroka gertatu zen John Sculley zuzendari exekutiboaren —bi urte lehenago kontratatua zen— eta Steve Jobsen artean: horren ondorioz, Jobsek enpresa utzi eta NeXT Inc. sortu zuen.

1986an bulegotikako lehen produktuak kaleratu zituzten, eta eragin handia izan zuten autoedizioaren alorrean. Lehen urteetan, 1985 inguru arte, arrakasta handia izan zuen Applek, baina ondoren funtsezko aldaketak gertatu ziren (bazkideak, etab.). 1990ean, Macintosh ordenagailu berriak atera ziren merkatura, bezero gehiago erakartzeko asmoz, eta sistemaren softwarea handitu zuten. 1991. urtean International Business Machines Corporation (IBM) enpresarekin bat egin zuen Applek, zenbait proiektu aurrera eramateko. 1992an urrats handia egin zuten konputagailuetan, Macintosh PowerBook, Appleren lehenengo ordenagailu eramangarria sortu zutelarik, eta handik bi urtera lehen PowerPC ordenagailuak agertu ziren, Apple, IBM eta Motorola enpresen elkarlanari esker; ordenagailu horiek aurrerapen handia ekarri zuten ahalmen eta errendimendu aparta eskaintzen zutelako zuten preziorako. Iraultza handia eragin zuten, halaber, AppleTalk izeneko produktuarekin.

1989 eta 1991 urteen arteko garaia Macintosh-en lehen urrezko sasoitzat hartzen da. Haren ondoren, hala ere, erortzea etorri zen. Sasoi horretan Applek kontsumitzaileei zuzendutako beste hainbat produktu asmatu zituen, kamera digitalak, CD erreproduzigailu eramangarriak, bideo-kontsolak, etab. Ez zuen arrakastarik lortu haiekin, eta enpresaren akzioak asko erori ziren.

iPod gailuen familia: iPod Shuffle, iPod Nano, iPod Classic, eta iPod Touch.

1996an, orduko zuzendari Gil Ameliok, enpresa hobetzeko hainbat estrategia probatu ondoren, NeXT enpresa eta haren NeXTSTEP sistema eragilea erostea aukeratu zuen, eta horrela, Steve Jobs enpresara itzuli zen, aholkulari gisa. 1998ko abuztuaren 15ean, Applek Macintosh familiaren ondorengotzat hartu zen ordenagailu berria aurkeztu zuen: iMac ordenagailua. Diseinu zaindua, teknologia modernoa eta marketin-kanpaina egokia uztartuz, 800.000 ale saldu ziren lehen bost hilabetean.

iMac ordenagailua arrakastara itzultzeko lehen urratsa izan zen. Haren ondoren, 2001eko urriaren 23an, iPod musika-erreproduzigailua iritsi zen eta berehala arrakasta ikaragarria izan zen: ehun milioi ale saldu ziren sei urtean. iPod-en osagarri, 2003an iTunes musika-denda sortu zuen, abestiak $0,99 dolarrean deskargatzea eskainiz. Zerbitzua merkatuko nagusia bihurtu zen.

2005ean Jobsek iragarri zuen PowerPC prozesagailuak utzi eta ordenagailu berrietan Intelen arkitektura zeukaten txipak erabiliko zituela.

2007tik aurrera, beste bi produktu arrakastatsu agertu ziren: iPhone telefono eramangarria eta iPad tableta.

2011ko urriaren 5ean, Steve Jobs, Applen azken aldiko arrakastaren eragile nagusitzat jo zena, Kalifornian hil zen, pankreako minbizia diagnostikatu ziotenetik zazpi urte igaro ondoren.

IOS7 eguneratzea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]