Aprileko azpiarrosa
Aprileko azpiarrosa | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Entolomataceae |
Generoa | Entoloma |
Espeziea | Entoloma aprile Sacc., 1887 |
Basionimoa | Agaricus aprilis |
Aprileko azpiarrosa (Entoloma aprile) Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Irin usain nabarmena duenez, batez ere laguntzeko edo hornigaietarako erabiltzen da. Adituen esku dago bilketa, sailkatzeko zailtasun ugari baititu eta espezie toxiko antzekoak baitira.
Sinonimoak: Hyporrhodius aprilis, Rhodophyllus majalis, Rhodophyllus plebejus, Rhodophyllus aprilis, Entoloma clypeatum var. aprile.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, hasieran konikoa, gero kanpai itxurakoa edo ganbila eta azkenean zabaldu egiten da. Titi apur batekin eta ertzak biribilkatuta egoten dira luzaroan; gero, luzatuta eta izurtuak geratzen dira. Azalak kolore gris zikina edo gris-marroia du, hezetasunarekin oso sentikorra eta denbora lehorrarekin zurbildu egiten da.
Orriak: Eskotatuak, itsatsiak, zabal, desberdinak, hasieran grisaxkak eta gero marroi-arrosak.
Orri Eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, lodixeagoa oinarrian, hasieran betea, baina laster barnehutsa, eta zurixka, luzetarako zuntz-txiki ilunago eta distiratsuekin.
Haragia: Lodia kapelaren erdian eta oso mehea ertzetan. Zurixka da eta irin usaina eta zaporea ditu.[2]
Etimologia: Entoloma terminoa grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Aprile epitetoa berriz latinetik dator, apiril esan nahi duen "aprilis" hitzetik. Bere hazteko garaiagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri ona da.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entoloma clypeatum bezalako udaberriko Entolomen taldean dago, hau bereizten da aprile-tik , soropildua hazten delako, oina leuna, zuria, zuntzik gabea, eta iluna duelako. Entoloma sinuatum toxikoa udazkenean bakarrik hazten da, eta, beraz, udaberriko Entolomen bilketa seguruagoa da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apirilean hostozabalen basoetako lurzoru hareatsu eta buztintsuetan agertzen da.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Txina, Japonia, Australia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 279 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 249 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Entoloma aprile: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.