Apustu-artekari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artekariak txakur lasterketa batean, Reading

Apustu-artekaria edo artekaria, joko batean jokalari zein ikusleei apustuak proposatu, onartu, kudeatu edota ordainarazten dituen pertsona edo enpresa da. Funtsean, artekariek jokoaren edota apustulari ezberdinen arteko bitartekari moduan egiten dute lan.

Artekariak jokoarekiko neutrala izan behar du eta ez du jokoaren emaitzan eragin behar. Hala balitz, iruzurra legoke tartean.

Apustu-artekaria gizabanakoa edo enpresa bat izan daiteke. Joko-etxeetan, adibidez, joko-etxea bera da artekaritza lana egiten duena.

Normalean, artekariek dirua irabazten dute apustuen kudeaketaz. Hau bi modutan gerta daiteke: apustuak jasotzean komisio bat kobratuz, edo proposatzen dituzten apustu motak doitu eta jokoa amaitzean diru soberakin bat egonen dela bermatuz.

Estatuek apustua eta artekarien lana erregulatu egiten dute, gehienetan. Artekariak, dagokion baimena tarteko, egoera zehatzetan bere lana legez buru dezake. Hala ere, badira legez kanpo lan egiten duten artekariak ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]