Aquileia
| Aquileia | |
|---|---|
| Italiako udalerria | |
| Administrazioa | |
| Estatua | |
| Eskualdea | |
| Probintzia | Udineko probintzia |
| Postakodea | 33051 |
| ISTAT kodea | 030004 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 45° 46′ 00″ N, 13° 22′ 00″ E / 45.766666666667°N,13.366666666667°EKoordenatuak: 45° 46′ 00″ N, 13° 22′ 00″ E / 45.766666666667°N,13.366666666667°E |
| Garaiera | 5±1 Metro m. |
| Eremua | 37,44 km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 3.441 biztanle |
| Dentsitatea | 91,91 bizt/km² |
| Bestelako informazioa | |
| Katastro kodea | A346 |
| Telefono aurrizkia | 0431 |
| Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) |
| Ordu-eremua | UTC+01:00 |
| Webgune ofiziala | |
Aquilea (friulieraz: Aquilêe; italieraz: Aquileia; alemanez: Aglar; eslovenieraz: Oglej), Italiako udalerria. 3.503 biztanle ditu eta Udineko probintzian (UD) dago. Antzinaroko hiri erromatarra da, Itsaso Adriatikoan urmaelen ertzean, eta Natiso ibaiaren (gaur egun, Natisone) gainean eraikita. Fiumicello, Grado (GO), Terzo d'Aquileia eta Villa Vicentina udalerriek mugatzen dute.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aquileia erromatarren kolonia gisa sortu zen K.a 180-181 urteen inguruan, Natiso ibaiaren ondoan. Geroago, urre-meatzeak aurkitu ziren, eta komertzio-gune garrantzitsua bihurtu zen.
IV. mendearen erdialdean, Ausonik inperioko bederatzigarren hiri gisa izendatzen du, eta Italian Erromak, Milanek eta Capuak bakarrik gainditzen zuten.
452an Atilak guztiz suntsitu zuen, eta horren ondoren, nahiz eta hiria berreraiki zen, ez zuen berriro garrantzi bera izan.
Pertsonaia historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Pio I.a, italiar aita santua, jaio zen.
Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aquileiak hurrengo hiri senidetuak ditu:[1]
Piran, Eslovenia
Maria Saal, Austria
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Aquileiako Udala, Gemellaggi, http://www.comune.aquileia.ud.it/Gemellaggi.6844.0.html?&L=qdwzsdpckdf.
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aquileia |