Arènes de Lutèce

Koordenatuak: 48°50′42″N 2°21′11″E / 48.845°N 2.35306°E / 48.845; 2.35306
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arènes de Lutèce
Arènes de Lutèce
 Monumentu historikoa
Lutezia
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 5. barrutia
Administrative quarter of ParisSaint-Victor
Koordenatuak48°50′42″N 2°21′11″E / 48.845°N 2.35306°E / 48.845; 2.35306
Map
Historia eta erabilera
JabeaParisko Udala
Arkitektura
EstiloaErromatar arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA00088393

Arènes de Lutèce (euskaraz: «Luteziako hareak») Frantziako Paris hiriburuko 5. barrutian dagoen erromatar anfiteatro bat da. Latin auzoan kokaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

I. mendean eraiki zen, eta erromatarrek eraikitako anfieatro luzeena kontsideratzen da. 2'5 metrotako altuera zuen harresiak inguratzen zuen eta 17.000 ikuslerenzako tokia bazela estimatzen da. Behe lerroetan erromatar hiritartasuna zutenak esertzen ziren eta goiko solairuetan esklabuak, pobreak eta emakumeak. Borrokaleku ezezik antzoki funtzioa ere izan zuen.

Barbaroek Lutezia harpilatu zuten k.o. 280 urtean eta anfiteatroaren egituretako harriak erabili ziren Île de la Cité-ren inguruko babes egituran indartzeko. Hurrengo urteetan hilerri bihurtu zen eta 1210 urtean eraikitako Filipe II.aren harresiak estali zuen.

Auzoak Les Arènes izena hartu zuen baina anfiteatroa izan zenik ere ahaztu egin zen, harik eta 1860 hamarkadan tranbia bat eraikitzeko lur saila erosi eta Théodore Vaquer-ek aurkitu zuen arte. Victor Hugo eta garaiko beste intelektual batzuek Société des Amis des Arènes elkartea sortu zuten anfiteatroa babestu eta indusketa arkeologikoak sustatzeko. 1883an Filles de Jésus-Christ komentua eraitsi zen eta anfiteatroaren heren bat inguru azaleratu zen. Udalak berrizte programa bat ezarri zuen eta 1896an enparantza publiko bihurtu zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]