Arístides Royo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arístides Royo
Aristides Royo (6713987733) (cropped).jpg
enbaxadore

Bizitza
Jaiotza La Chorrera Itzuli1940ko abuztuaren 14a (79 urte)
Herrialdea  Panama
Heriotza  (79 urte)
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, unibertsitateko irakaslea, abokatua eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Democratic Revolutionary Party Itzuli

Arístides Royo Sánchez (La Chorrera, Panama, 1940ko abuztuaren 14a) panamar politikari eta abokatua da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lege-ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitatean eta Boloniakoan, eta Panamako Unibertsitateko irakaslea izan da. Abokatu gisa egindako lanetan azpimarratzekoa du Panamako ubideari buruzko hitzarmenak sinatzeko elkarrizketetan egindako lana (1971-1977), zeinari esker eskuratu baitzuen Panamak ubidearen gaineko nagusitasuna 1999an. Era berean, bere herriko konstituzioa idatzi zuen batzordeko kidea izan zen (1972), Hezkuntza ministro izan zen, eta Omar Torrijos jeneralaren aholkulari ere jardun zuen (1968-1978).

1978an, Errepublikako lehendakari izendatu zuten eta kargu hartan iraun zuen harik eta 1982an, Guardia Nazionalaren presioz, bere kargua bertan behera utzi zuen arte, osasun-arazoak aitzakia jarrita. Gero, Panamaren enbaxadore izan zen Espainian (1982-1985).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]