Ara Pacis
Ara Pacis | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Rome |
Hiria | Erroma |
Koordenatuak | 41°54′23″N 12°28′32″E / 41.906388888889°N 12.475555555556°E |
![]() | |
Arkitektura | |
Estiloa | Erromatar arkitektura |
Kontaktua | |
E-posta | mailto:info.arapacis@comune.roma.it |
Telefonoa | tel:+39 06 0608 |
Ara Pacis Augusto (euskaraz: Baugustotar bakearen aldarea), Pax jainkosa erromatarrari eskainitako aldare eta monumentu bat da, erromatar senatuak eraikia Augustok Galian eta Hispanian egindako kanpaina garaileak eta honek bere itzulera triunfaloari ezarritako bakea ospatzeko. K. a. 9 eta K. a. Bere jatorrizko kokapena Via Flaminiaren mendebaldean zen, Marteren Zelaian, non urtero ahari bat eta bi idi sakrifikatu behar ziren[1].
Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oinplano angeluzuzena du, 11,65 x 10,62 x 4,60 metrokoa, Carrarako marmolez eraikia eta estali gabea. Bi ate ditu: bata, apaiz ofizialarentzat aurrealdea, aurretik harmaila bat zuena, eta, bestea, hil beharreko animalientzat; ate hauek, jatorrian, ekialdera eta mendebaldera orientatuak zeuden. Barrualdean, erdi-erdian, oinarri mailakatu baten gainean dagoen area bera dago.
Dekorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nabarmenena eraikina estaltzen duen eskultura-dekorazioa da. Barrualdean, frisoa girlandez eta ahobizarrez beteta dago. Kanpoaldean, zokaloak akantozko biribilez estaltzen dira. Kanpoaldeko frisoek dekorazio ezberdina dute beren kokapenaren arabera: ateen alboetan lau alegoria daude, eta alboetako hormetan bi prozesio.
Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alegoriak Erromaren fundazio mitikoarekin lotuta daude. Jatorrizko lau horietatik, bi bakarrik kontserbatu dira ia osorik; batek Eneas irudikatzen du, eta besteak, hobekien kontserbatutakoa, Lurra, bi ume dituen emakume bat bezala, alde banatan Aireko jenio ongarriak zisne baten gainean eta Ura itsas munstro baten gainean dituela; hori guztia Augustoren Bakeak emandako oparotasuna aipatzen duten fruitu eta animaliekin batera.
Alboko frisoen prozesioak, Augusto, bere familia, lagunak, magistratuak eta senatariak irudikatzen ditu, erretratu multzo bikain bat osatuz, hala ere, Partenoiko Panateneen eragin handia ikusten uzten duena, pertsonaiek, bi lerrotan, tenplu atikoan baino ordena eta diziplina gehiagorekin prozesatzen duten arren. Goierliebeak erdiarekin eta behe-erliebeekin konbinatzen dira, sakontasun-sentsazioa sortzen laguntzen dutenak[2].
Monumentuak, greziar eta heleniar jatorriko elementuak, Fidiasen eragina, heleniar alegoriak eta elementu apaingarriak, erretratuaren erromatar tradizioaren ezaugarri diren errealismo eta soiltasunarekin konbinatzen ditu[3], bere kalitateagatik, erliebeen artean inoiz lortu den punturik altuena irudikatuz.
Berraurkikuntza eta balioan jartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendeetako abandonuaren ondoren, monumentua, hondakin bihurtu zen, eta, bere hondakinak, Humberto I.aren jauregia zimendatzeko berrerabiliak izan ziren, 1903an, lehen indusketa sistematikoak egin ziren, 1937 eta 1938 artean osatuak, eraikina, Italian gobernu faxistaren urteetan berreraikiz.
Mussoliniren barne politikaren oinarrietako bat, erromatar legatua berreskuratzea izan zen, ikur inperialez jabetu zen berrespen nazionalerako baliabide bezala, eta enperadore erromatarra bezalako buruzagi indartsu eta absolutu baten irudia, italiar guztien buruzagi bakar bezala zuen bere posizioarekin bereganatu zuen. Berak zuzendutako garai faxistan, hondakin arkeologikoak berreskuratzeko ahalegin handia egin zen.
Duela gutxi, monumentua, Richard Meierrek diseinatutako lerro minimalistadun eraikin batek estali zuen, atmosferaren kutsaduratik babesteko. Multzo berriak aldi baterako erakusketetarako lurpeko aretoak barne hartzen ditu[4][5].
Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Saila, Kultur. (2011-07-13). «d1102021» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
- ↑ «ARA PACIS | romanoimpero.com» www.romanoimpero.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
- ↑ Brilliant, Richard. (1997). [http://dx.doi.org/10.1017/s1047759400015208 «Un résumé recherché of Roman art - ROBERT TURCAN, L'ART ROMAIN DANS L'HISTOIRE. SIX SIÈCLES D'EXPRESSIONS DE LA ROMANITÉ (Flammarion, Paris 1995). Pp. 383, 495 ills. ISBN 2-08-010187-0. 595 FF.»] Journal of Roman Archaeology 10: 465–466. doi: . ISSN 1047-7594. (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
- ↑ «Il ritrovamento | Museo dell'Ara Pacis» www.arapacis.it (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
- ↑ Erromako Udala- Augustoren mausoleoa eta ere plaza: soilik arkeologikoa ez den espaziopubliko bat