Arabako Batzar Nagusiak

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Arabako Batzar Nagusiak
Juntas Generales de Álava
X. legegintzaldia
Coat of Arms of Álava.svg
Mota
Mota Foru lurraldeko ganbera
Zuzendaritza
Lehendakaria Pedro Elosegi (EAJ)
2015. urtetik
Osaketa
Kideak 51

Alderdi politikoak
EAJ, PP, EH Bildu, Podemos, PSE-EE, Irabazi Araba, Independentea
Hauteskundeak
Azken hauteskundeak 2015
Batzarlekua
Arabako Batzar Nagusien egoitza.JPG
Bizente Goikoetxea kalea 2, Gasteiz
Webgunea
Webgune ofiziala

Arabako Batzar Nagusiak Arabako legebiltzar eta legegintza organo nagusia dira. Gasteizen dute egoitza nagusia, Bizente Goikoetxea kaleko 2. zenbakiko etxean. Hala ere, bilkura-aretoa Arabako Foru Aldundiaren eraikinean dute. 1983tik 2015eraino, Arabako Biltzar Nagusiak izena izan zuten.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzar Nagusien historia hiru aro nagusitan banatzen da, XIII. mendeko Arriagako Kofradiaren aurrekariaren ostean: Lehenengo aroa XV. mendean izandako sorreratik 1876 arte, lehenengo aldiz bertan behera utzi zituzten arte, alegia. Lehenengo garai horretan izendatu zuten Mateo Moraza "Probintziako Aita", 1862an, hain zuzen ere.

Bigarrenak XX. mendeko zatirik handiena hartzen du, eta nagusiki izaera sinboliko edo zeremoniala eduki zuen.

Hirugarren eta azkena Espainiar Trantsizioa delakotik gaur egun arte luzatzen da.

Zereginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako Batzar Nagusien egoitza ez bada ere, Arabako Foru Aldundiaren eraikina da bilkurak egiteko lekua.
  • Arabako Foru Aldundiaren kontrola egitea.
  • Ahaldun edo Diputatu nagusia aukeratzea.
  • Foru arauak bideratzea.
  • Lurralde historikoaren aurrekontuak onartzea.

Osaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

51 batzarkidek osatzen dute Arabako legebiltzarra, kuadrilla edo eskualdeen arabera aukeratuta: Gasteizko kuadrillak 38, Aiarako kuadrillak 6, eta Lur Jareak edo gainerako 5 kuadrillek (Arabako Errioxa, Agurain, Zuia, Añana eta Mendialdea) 7 batzarkide ematen dituzte.

Arabako Batzar Nagusien osaketa 2015-2019ko legegintzaldian

Hautagaitza Gasteizko Koadrila Lur Jareak Aiarako Koadrila Guztira
Prokuradoreak Prokuradoreak Prokuradoreak Prokuradoreak +/–
EAJ 7 3 3 13 Straight Line Steady.svg 0
PP 11 1 0 12 4
EH Bildu 7 2 2 11 Straight Line Steady.svg 0 a
Podemos-Ahal Dugu 6 1 1 8 8 b
PSE-EE 5 0 0 5 4
Irabazi 1 0 0 1 1 c
Independientead 1 0 0 1 1

a Aurreko legegintzaldiko Bildu alderdiarekin alderatuta
b Ez zen existitzen aurreko legegintzaldietan
c Aurreko legegintzaldiko Ezker Batua - Berdeak alderdiarekin alderatuta
d Ciudadanos alderditik kaleratua

Mahaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako Batzar Nagusietako lehendakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legegintzaldia Lehendakaria [2] Alderdia
I. (1979-1983) Emilio Guevara Saleta (kargua utzi zuen 1980an Ahaldun Nagusi
eta Batzar Nagusietako Presidente karguak banandu zirenean
)
EAJ
Patxi Ormazabal Zamakona EAJ
II. (1983-1987) Patxi Ormazabal Zamakona (kargua utzi zuen 1986an) EAJ
Juan Jose Ibarretxe Markuartu (1986 eta 1987an) EAJ
III. (1987-1991) Juan Jose Ibarretxe Markuartu EAJ
IV. (1991-1995) Juan Pastor Alvarez PSE
V. (1995-1999) Jose Manuel Lopez de Juan-Abad Fernandez de Labastida (hila 1999an) EAJ
Mikel Martinez Martinez de Lizardui (1999an) EAJ
VI. (1999-2003) Xesqui Castañer Lopez PSE-EE
VII. (2003-2007) Maria Teresa Rodriguez Barahona PSE-EE
VIII. (2007-2011) Juan Antonio Zárate Pérez de Arriluzea PP
IX. (2011-2015) Juan Antonio Zárate Pérez de Arriluzea PP
X. (2015-2019) Pedro Elosegi González de Gamarra EAJ

Emaitzen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015-2019 legegintzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako aldundia

Alderdia Eserlekuak Boto kopurua[3]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
13
34.705 (%21,96)
Alderdi Popularra (PP)
12
35.335 (%22,36)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
11
32.716 (%20,70)
Podemos-Ahal Dugu
8
23.393 (%14,80)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
5
17.991 (%11,38)
Irabazi Araba
1
5.953 (%3,77)
Ciudadanos (C's)
1
4.982 (%3,15)

2011-2015 legegintzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako aldundia

Alderdia Eserlekuak Boto kopurua[4]
Alderdi Popularra (PP)
16
39.631 (%26,69)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
13
36.196 (%24,38)
Bildu
11
31.998 (%21,55)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
9
24.879 (%16,76)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
2
6.258 (%4,22)
Aralar
-
4.168 (%2,81)

2007-2011 legegintzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako aldundia

Alderdia Eserlekuak Boto kopurua[5]
Alderdi Popularra (PP)
15
39.765 (%26,41)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
14
39.596 (%26,29)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
14
39.055 (%25,93)
Eusko Abertzale Ekintza (EAE)
4
13.151 (%8,73)
EB-Aralar
2
10.201 (%6,77)
Eusko Alkartasuna (EA)
2
8.692 (%5,77)

Hauteskundeen ondoren bazirudien PPko hautagaia, Javier de Andrés, edo PSE-EEkoa, Txarli Prieto izango zela Ahaldun Nagusi, horiek baitziren boto gehien eskuratu zituzten bi alderdiak. EAJ alderdiak ere bere hautagaia aurkeztu zuen, Xabier Agirre Lopez. Inbestidura eguna baino lehen, Prietok esan zuen Ahaldun Nagusi izateko nahiko sostengu zuela Ezker Batua - Berdeak eta Aralar osatu zuten koalizioaren 2 ordezkarien aldetik.[6] Haatik, bozketa eguna iritsi zenean, Aralarreko ordezkaria abstenitu egin zen, eta Xabier Agirrek EAren botoak jaso zituen. Horrela, azken hau izendatu zuten Ahaldun Nagusi 16 botorekin; Javier de Andrések bere alderdiaren 15 boto jaso zituen, eta Txarli Prietok bere alderdiaren eta Ezker Batuaren 15 boto.

Hauteskunde hauetan EAE alderdiak Lur Jareetan eta Gasteizen soilik aurkeztu ahal zituen zerrendak, Araiako zerrenda baliogabetu egin baitzuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak.

2003-2007 legegintzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EAJ-EA: 19 batzarkide
  • PP: 16 batzarkide
  • PSE-EE: 12 batzarkide
  • EB: 3 batzarkide
  • UA: 1 batzarkide

Ezker Abertzaleak babestutako Autodeterminaziorako Bilgunea hautez zerrenda legez kanporatua izan zen. Hala ere, plataforma horretako kideek euren aldeko boto ematera deitu zuten, nahiz eta ofizialki boto hori nulutzat hartu zen.

1999-2003 legegintzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • PP: 16 batzarkide
  • EAJ-EA: 16 batzarkide
  • PSE-EE: 9 batzarkide
  • EH: 6 batzarkide
  • UA: 2 batzarkide
  • EB: 2 batzarkide

1995-1999 legegintzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EAJ: 15 batzarkide
  • PP: 9 batzarkide
  • UA: 9 batzarkide
  • PSE-EE: 7 batzarkide
  • HB: 4 batzarkide
  • EA: 4 batzarkide
  • EB: 3 batzarkide

1991-1995 legegintzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EAJ: 14 batzarkide
  • UA: 11 batzarkide
  • PSE: 11 batzarkide
  • HB: 7 batzarkide
  • PP: 3 batzarkide
  • EA: 3 batzarkide
  • EE: 2 batzarkide

1987-1991 legegintzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EA: 12 batzarkide
  • PSE: 11 batzarkide
  • EAJ: 10 batzarkide
  • HB: 8 batzarkide
  • AP: 4 batzarkide
  • EE: 3 batzarkide
  • CDS: 3 batzarkide

1983-1987 legegintzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EAJ: 23 batzarkide
  • PSE: 14 batzarkide
  • AP-PDP-UL: 9 batzarkide
  • HB: 4 batzarkide
  • EE: 1 batzarkide

1979-1983 legegintzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EAJ: 26 batzarkide
  • UCD: 14 batzarkide
  • PSE: 7 batzarkide
  • Gasteizko independenteak: 3 batzarkide
  • Laudioko independenteak (Gure Aukera) : 3 batzarkide
  • Amurrioko independenteak (Amurrioko Aukera): 2 batzarkide
  • Aguraingo independenteak: 1 batzarkide
  • Iruña Okako independenteak: 1 batzarkide

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ivan Santamaria: «Arabakoak ere, 'batzar'», Berria, 2015-11-25.
  2. Arabako Batzar Nagusietako Lehendakarien zerrenda
  3. 2015ko foru hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean 2016/05/08an kontsultatua
  4. 2011ko foru hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean 2011/07/06an kontsultatua
  5. 2007ko foru hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean 2011/07/06an kontsultatua
  6. Prietoren arabera, osoko bilkura baino lehen sozialistek Ezker Batua eta Aralarren arteko koalizioarekin akordioa zuten berria.info webgunea 2011/07/06an kontsultatua

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]