Edukira joan

Arabako Bertsolari Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabako Bertsolari Txapelketa
Peru Abarrategi txapeldunaren agurra, 2022an
AntolatzaileaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Lehen ekitaldia1984
Txapel gehienAsier Otamendi (9 txapel)
Azken txapeldunaAroa Arrizubieta (2024)
Asier Otamendik bederatzi aldiz jantzi du txapela.
2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako oholtza.
2020ko Koadrila artekoa Aramaioko Izenbakuek taldeak irabazi zuen.
2021eko Binakako txapelketaren finala, Legution.

Arabako Bertsolari Txapelketa bertsolaritzaren arloan herrialde honetan antolatutako ekimen garrantzitsuena da. Asier Otamendi da txapel gehien jantzi izan duen bertsolaria[1].

Arabako bertsolari txapelketen ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako Bertsozale Elkartea 1993an sortu bazen ere lehenagokoak dira arabarren arteko bertsolari txapelketak, Gasteizko eta Aiarako bertso-eskolak (Arabako zaharrenak) sortu zirenekoak hain zuzen ere. Horien eskutik probintzia mailako lehen Txapelketa Nagusia antolatu zuten 1984an.

Geroago, 1987tik 2000ra "Araba-Bizkaiko txapelketa" burutu zuten, bertsolari bizkaitarrekin elkarlanean. 1990etik 2001era paraleloki "Prudentzio Deuna-Estibalizko Ama" bertso sariketa antolatu zen, tarte hartan Araba mailako sari nagusia izan dena. Araba-Bizkaia txapelketan irabazle guztiak bizkaitarrak izan ziren[2] eta ondorioz Prudentzio Deuna Txapelketaren irabazleak kontsideratzen dira urte haietako Arabako txapeldun[3].

Araba-Bizkaiko txapelketak ematen zuen Bertsolari Txapelketa Nagusian aritzeko txartela, eta arabarrek txapelketa nagusian haien presentzia segurtatzeko 2002tik aurrera urtero Arabako Bertsolari Txapelketa bera abiatu zuten. Negu partean jokatzen da eta finala Gasteizen izaten da beti, Principal antzokian normalean, martxoaren amaieran edo apirilaren hasieran. 2009tik aurrera bi urtean behin jokatzen da.

Bestelakoak: kuadrilla artekoak eta binakakoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010etik aurrera bi urtean behin "Arabako Bertso Kuadrila Arteko Txapelketa" jokatzen da. Txapelketaren urterokotasunak sortua zuen errutinari aurre egin eta bertsolari, gai jartzaile eta epaile harrobia handitzeko helburuaz. Lehenengo bi ekitaldiak arrakastatsuak izan ziren. 2014an eta 2016an lehiakortasuna ekidin nahian ez zen txapelketa gisa antolatu eta beraz urte horietako irabazlerik ez dago. 2018an berriz ekin zioten lehiaketa formatuari eta ordutik aurrera hiru talderen arteko finalak jokatu dira[4].

2021eko bakarkako txapelketarako sailkapen fasea burutu ondoren COVID-19 pandemiak eragindako murrizketek txapelketaren martxa egokia oztopatuko zutelakoan formato berri bat inprobisatu zen, binakako txapelketa[5]. 2022ko negurako planteatu zen bakarkako txapelketa berria eta hau ere udaberrira atzeratu behar izan zen.

1984ko Arabako Txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Edizioa Urtea Txapelduna Txapeldun ordea
I 1984 Juan Isasi "Txinotxu" Txerren Ormaetxea

Araba-Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1987-1998)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Edizioa Urtea Txapelduna Txapeldun ordea
I 1987 Jon Lopategi Xabier Amuriza
II 1990 Jon Enbeita Unai Iturriaga
III 1992 Jon Enbeita Unai Iturriaga
IV 1994 Unai Iturriaga Aritz Lopategi
V 1996 Unai Iturriaga Aritz Lopategi
VI 1998 Igor Elortza Unai Iturriaga

Prudentzio Deuna Bertso Saria (1990-2001)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Edizioa Urtea Txapelduna Txapeldun ordea
I 1990 Abel Enbeita Juanjo Respaldiza
II 1991 Pedro Bizkarguenaga Jesus Angel Santa Kruz
III 1992 Rikardo Gonzalez de Durana Serapio Lopez
IV 1993 Zigor Enbeita Daniel Castaño
V 1994 Zigor Enbeita Oihane Perea
VI 1995 Rikardo Gonzalez de Durana Asier Otamendi
VII 1996 Asier Iriondo Asier Otamendi
VIII 1997 Asier Otamendi Asier Iriondo
IX 1998 Asier Otamendi Oihane Perea
X 1999 Asier Otamendi Oihane Perea
XI 2000 Asier Otamendi Oihane Perea
XII 2001 Asier Otamendi Ruben Santxez

Arabako Bertsolari Txapelketa (2002-egun)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Edizioa Urtea Txapelduna Txapeldun ordea
II 2002 Asier Otamendi Manex Agirre
III 2003 Zigor Enbeita Oihane Perea
IV 2004 Asier Otamendi Oihane Perea
V 2005 Asier Otamendi Oihane Perea
VI 2006 Zigor Enbeita Oihane Perea
VII 2007 Oihane Perea Iñaki Viñaspre
VIII 2008 Asier Otamendi Manex Agirre
IX 2009 Oihane Perea Asier Otamendi
2010¹ Aramaio Gasteiz (Kakiturri-Ehari)
X 2011 Manex Agirre Asier Otamendi
2012¹ Agurain (Sorginetxe) Aiaraldea (Altubekeoak)
XI 2013 Oihane Perea Manex Agirre
2014¹ Irabazlerik gabe.
XII 2015 Manex Agirre Iñaki Viñaspre
2016¹ Irabazlerik gabe.
XIII 2017 Oihane Perea[6] Asier Otamendi
2018¹ Aramaio
(Ibabeko Bertaren bilobak)[7]
Erreralekor Birizik!
Txandrio
XIV 2019 Iñaki Viñaspre[8] Manex Agirre
2020¹ Aramaio (Izenbakuek)[9] Sumendiola bete poto
Konde basoko iluek
2021² Manex Agirre eta Martin Abarrategi[10]
XV 2022 Peru Abarrategi [11] Manex Agirre
2023¹ Gasteiz (Katuko muinoak)[12] Errexala
Izena pentsau bida
XVI 2024 Aroa Arrizubieta [13] Manex Agirre
2025¹ Gasteiz (Pinto Pintto)[14] Arlobiko bardoak
  • ¹ Arabako Koadrila arteko txapelketak. 2014 eta 2016ko ekitaldiak ez ziren lehiaketa erara planteatu, horregatik ez dago irabazlerik. 2018tik aurrera hiruko finalak izan ziren.
  • ² Arabako Binakako Txapelketa.

Txapelketa guztiak kontutan hartuta (Arabako txapelketa + Prudentzio Deuna sariketa) honako hau da garaipenen taula:

Bertsolaria Txapelak Urteak
Asier Otamendi 9 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2004, 2005, 2008
Zigor Enbeita 4 1993, 1994, 2003, 2006
Oihane Perea 4 2007, 2009, 2013, 2017
Rikardo Gonzalez de Durana 2 1992, 1995
Manex Agirre 2 2011, 2015
Juan Isasi "Txinotxu" 1 1984
Abel Enbeita 1 1990
Pedro Bizkarguenaga 1 1991
Asier Iriondo 1 1996
Iñaki Viñaspre 1 2019
Peru Abarrategi 1 2022
Aroa Arrizubieta 1 2024

Finaleko parte hartzeak (2002- )

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako Txapelketaren aro berriko (2002-tik aurrera) finalistak. Manex Agirrek 2024 arteko final guztiak jokatu ditu eta Oihane Pereak oholtzetatik erretiratu arteko guztiak.

Bertsolaria Txapelak Urteak
Manex Agirre 15 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2015, 2017, 2019, 2022, 2024
Oihane Perea 14 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2015, 2017, 2019, 2022
Iñaki Viñaspre 13 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2015, 2017, 2019, 2022, 2024
Asier Otamendi 12 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2017, 2024
Juan Mari Juaristi 7 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009
Zigor Enbeita 7 2003, 2005, 2006, 2007, 2008, 2011, 2015
Ruben Santxez 5 2002, 2003, 2004, 2013, 2015
Xabi Igoa 4 2015, 2017, 2019, 2022
Peru Abarrategi 3 2019, 2022, 2024
Rikardo Gonzalez de Durana 2 2002, 2009
Aroa Arrizubieta 2 2019, 2024
Paula Amilburu 2 2022, 2024
Andere Arriolabengoa 1 2008
Ander Solozabal 1 2011
Jagoba Apaolaza 1 2013
Serapio Lopez 1 2017

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Arabako Bertsolari Txapelketa» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2023-12-05).
  2. «Puntu arteko 50 urte» bizkaie.biz (kontsulta data: 2023-12-05).
  3. «Orain arteko txapeldunak» bertsoa.eus (kontsulta data: 2023-12-05).
  4. «Maeztun abiatu da Arabako bertso kuadrilla arteko txapelketa» Argia (kontsulta data: 2023-12-05).
  5. «2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute» KULTUR SHAREA 2021-03-29 (kontsulta data: 2023-12-05).
  6. «Oihane Perea, garaile Arabako Bertsolari Txapelketan» EITB (kontsulta data: 2025-04-10).
  7. «Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak garaile» Argia (kontsulta data: 2025-04-10).
  8. «Iñaki Viñasprek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa» Berria 2019-03-30 (kontsulta data: 2025-04-10).
  9. «Aramaioko Izenbakuek garaile Arabako Bertso Kuadrilla arteko finalean -» Alea.eus (kontsulta data: 2025-04-10).
  10. «Manex Agirre eta Martin Abarrategi nagusitu dira Arabako binakakoan» Berria 2021-05-22 (kontsulta data: 2025-04-10).
  11. ««Esan zidaten kikilduta kantatuz gero ezinezkoa zela txapela irabaztea»» Berria 2022-06-14 (kontsulta data: 2025-04-10).
  12. «Katuko Muinoak taldea izan da garaile Kuadrillartekoan» Argia (kontsulta data: 2025-04-10).
  13. «Txapeldun berria du Arabak: Aroa Arrizubieta» Berria 2024-03-16 (kontsulta data: 2025-04-10).
  14. «Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan» Argia (kontsulta data: 2025-04-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]