Arabako Fournier Karta Museoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arabako Fournier Karta Museoa
Arabako Fournier Karta Museoa
Arabako Fournier Karta Museoa eta Arkeologia museoa.
Herrialdea  EH
Hiria Araba Gasteiz, Araba
Helbidea Bibat. Haiztogile kalea, 54.
Gasteizko Alde Zaharra
Posta-kodea 01001
Koordenatuak
Arabako Fournier Karta Museoa hemen kokatua: Gasteiz erdigunea
Arabako Fournier Karta Museoa
Arabako Fournier Karta Museoa
Arabako Fournier Karta Museoa (Gasteiz erdigunea)
Irekitze data 1986
Bibat multzoa 2009
Telefono zenbakia 945 203707 / 945 203700
e-posta museonaipes@araba.eus
[1]


Arabako Fournier Karta Museoa Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen kartei buruzko museo bat da. Gasteizko Alde Zaharreko Haiztogile kaleko 54. zenbakian kokatzen da. Bestalde Bibat eraikin berberean Arkeologia museoa ere kokatzen da. Bibat museo multzoa 2009. urtean eraiki zen. Arabako Fournier Karta Museoak, XV. mendetik gaur egun arteko karten bilakaeraren inguruko ibilbide historikoa, teknikoa eta tematikoa eskaintzen du. Museoaren bildumak kontinente guztietako karta-sortak ditu.

Arabako Fournier Karta Museoa. Patioa

Erakusketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbidea Bendaña jauregiko patioan hasten da, non kartak inprimatzeko teknika ezberdinak aurkeztu eta azaltzen baitira.

Bertan, bildumako karta zaharrenetako batzuk ikus ditzakegu, Proventzako karta-sorta edota Rhin garaiko paper orria kasu, Erdi Arokoak biak, baita Espainian XIX. mendean litografiatutako lehen karta-sortak ere.

Museoan arreta berezia eskaini behar zaio Vitoria-Gasteizen Heraclio Fournier Gonzálezek sortu eta haren iloba Félix Alfaro Fournierek jarraitutako Karta-enpresaren historia eta garapenari. Bigarren hau izan zen museo honen bildumaren sustatzailea.

Bigarren solairuko aretoak gaika antolatuta daude: jokoak, literatura, geografia, musika, magia, tarota...

Arabako Fournier Karta Museoa. Erakusketa

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994az geroztik, Arabako Fournier Karta Museoko egoitza Bendaña jauregian dago. Arrieta-Maestu edo Bendaña jauregia Vitoria-Gasteizko alde zaharraren ekialdean dago. Juan López de Arrietak agindu zuen eraikitzea, 1525ean, Maestuarren Erdi Aroko dorre zaharraren orubean. Haren eraikitzea 1560an bukatu zen.

Hiru solairuko harlanduzko eraikinean Pizkunde bete-beteko antolaketa eta apaingarriak dira nagusi, batez ere, patioko ibilguan. Dena dela, eraikinak gotiko berantiarreko ezaugarri batzuk ere baditu, hala nola: fatxada nagusian dagoen arku zorrozdun atea eta barruko eskaileraren gainean dagoen izar formako ganga oktogonala. Fatxadako dorre zilindrikoa jauregiaren jabeen harrokeriaren sinboloa da.

Arrieta-Maestu jauregia 1886. urtean saldu zuen urte horretan Arrietatarren oinordekotza zuen Bendañako markesak; harrezkero markesaren izenaz ezagutzen da eraikina. Urte batzuk geroago Teodoro de Aguirrek erosi zuen, eta altzarien fabrika eta erakusketarako erabili zuen, harik eta Arabako Foru Aldundiak erosi zuen arte, bai eta zaharberritu eta Fournier Karta Museo bihurtu ere.

Arabako Fournier Karta Museoa. Erakusketa

Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Asteartetik ostiralera: 10etatik 14etara eta 16etatik 18.30etara.
  • Larunbatak: 10etatik 14etara.
  • Igandeak eta jaiegunak: 11etatik 14etara.
  • Astelehenak, itxita.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]