Arabako eta Nafarroako abizen konposatuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabako abizen konposatu tipikoak, Antoñanako hilerrian.

Arabako eta Nafarroako abizen konposatuak (antzina Bizkaian eta Gipuzkoan ere erabiliak) bereizita idazten diren bi izen dituzten euskal abizenak dira, eta gaur egun arte iraun dute Araban eta Nafarroan. Abizen horien egiturak bi dira:[1]

  1. patronimikoa + de + toponimoa, erdal hurrenkeran (adibidez: Diaz de Zerio) edo patronimikoa + toponimoa + -ko, euskal hurrenkeran (adibidez: Diaz Zerioko). Patronimikoa aitaren izena da, atzetik -z erantsita. Hartara, Pero izeneko gizon baten alaba, Mezkia herrikoa, abizenez Perez Mezkiako izango zen, abizenen sorkuntzarako bide hori bizirik zen garaian.
  2. deitura + de + toponimoa, erdal hurrenkeran (adibidez: Sarria de Etxebarri) edo deitura + toponimoa + -ko, euskal hurrenkeran (adibidez: Sarria Etxebarriko).

Euskal Herritik kanpora ere erabili izan ziren halakoak, bi hurrenkera horietatik lehendabizikoa (erdal hurrenkera) baliatuz, Sorian iparean, Errioxan, Burgos ekialdean, eta Kantauri itsasoko kostaldeko hainbat lurraldetan.

Urtez urte gero eta arabar gehiagok euren abizen konposatua berreskuratu nahi dute,[2] sarritan eta 1871ko erroldaren ondorioz euren abizenaren zati bat ezabatu egin baitzieten.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ikus Euskal deituren izendegia, 25. orrialdea (Mikel GORROTXATEGI NIETO [koordinatzailea]: Euskal deituren izendegia. Argitaratzaile: Espainiako Justizia Ministerioa; Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila; eta Euskaltzaindia. Bilbo, 1998).
  2. Urtero heraldikaren laguntzaz zientoka arabarrek euren abizen konposatua berreskuratzen dute. Noticias de Álava egunkaria (Gaztelaniaz)
  3. Arabar klana. Noticias de Álava egunkaria[Betiko hautsitako esteka] (Gaztelaniaz)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.