Arabako euskara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Arabako azpieuskalkien gutxi gorabeherako eremuak, XVI.-XVIII. mendeetan.[1]
Gaur egungo euskalkien eremuak, Koldo Zuazoren XXI. mendeko sailkapenari jarraituz

Arabako euskara edo Arabako euskalkia[2] galdutako euskalkia da. Gaur egun, euskarak Arabako iparraldean, Aramaio eta Legutioko udalerrietan dirau bizirik. Koldo Mitxelenak euskalki beregaintzat sailkatu zuen eta hegoaldeko dialektoa deitu. Geroztik agertu diren euskalki horretako testu guztiak aztertuta, ordea, gaur egun nagusi den tesia da (Koldo Zuazok azaldu du hobekien)[3] Arabako euskarak bi eremu ondo bereziak zituela, eta bien arteko hirugarren bat ere bai:

  1. Arabako sartaldeko azpieuskalkia: bere ezaugarriengatik, mendebaleko euskararen (bizkaiera) barruan sailkatzekoa. Hizkera haren lekuko dugu Joan Perez Betolatza betolatzarra.
  2. Arabako erdialdeko azpieuskalkia: sartaldekoaren eta sortaldekoaren arteko ezaugarriak zituen. Mendebaleko euskararen barruan sailkatzekoa da, euskalki horretako ezaugarriak baitzituen gehienbat. Hizkera haren lekuko dugu Joan Perez Lazarraga larreatarra.
  3. Arabako sortaldeko azpieuskalkia: mendebaleko euskararen, erdialdeko euskararen (gipuzkera) eta nafarreraren ezaugarriak zituen. Hizkera haren lekuko ditugu Joan Bautista Gamiz sabandoarra eta Julian Gartzia Albenizko araiarra.

Arabako sartaldeko euskararen hainbat ezaugarri Arabaren mugetatik hegoalderago hedatu eta Burgosko nahiz Errioxako lurretara iristen zirela pentsarazten dute hango euskararen arrastoek.

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • a + a (artikulua) = ea (arrebea, 'arreba'; errekea, 'erreka'; aldapea, 'aldapa').
  • Soziatiboa: -gaz, pluralean zein singularrean.

Aditz morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aditz-izenean dauden aukeren artean "-aiten, -aitan" (aurreraitan, 'aurreratzen'; arzaiten, 'hartzen'). Egun, Oñatiko euskararen bereizgarria da, -aitten aldaerarekin.

Hilarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako sei hilarri arabar aurkitu dira euskal itxurako idatziak dituztenak: Helasse (Miñao), Luntbelsar eta Luntbelscottio (Durruma), eta Aituneo (Araia), Illuna (Iruña Oka) eta Atea (Olabarri) —azken hirurak galduta daude egun.

Testuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lazarragaren eskuizkribua, Gasteizko Bibat museoan.
  • Nicolao Landuchio italiarrak 1562an Gasteizen idatzi zuen Bocabularioa ezqueraz jaquiteco eta ezqueraz verba eguiteco gaztelania-euskara hiztegiak Gasteizko kaleetan garai hartan egiten zen euskara jasotzen du. Euskarazko lehen hiztegi handitzat jotzen da.

Hiztegitxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Atxitamatxia: tximeleta.
  • Ardaogure: ardozale.
  • Dusturi: trumoi.
  • Errexal: zuhaitz.
  • Gau enarea: saguzar.
  • Gipulla: tipula.
  • Maullikijo: marrubi.
  • Zamargin kalea: hedegile kalea.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara Añanan 2008, Armiñonen.

Eustaten 2006ko datuen arabera, garai hartan ia 75.000 arabar euskaldunak ziren, biztanle guztien % 25 inguru. Hiztunen proportzioari dagokionez, udalerri euskaldunenak Aramaio (ia % 85,56) eta Legutio (% 39) ziren, aurreko iturriaren arabera. Gaur egun, Aramaioko herri, elizate eta auzoetan, Oletan (Aramaio udalerrikoa izan arren, bailaratik kanpo dago, kontzeju propioa du, eta euskara ere, bestelakoa) eta Legutio udalerrian jatorrizko euskara mantentzen dute, mendebaldeko euskararen eremuan sartzen dena. Horrela, Aramaio bailarakoa mendebaldeko euskararen sortaldeko azpieuskalkiaren barruan dago; aldiz, Legutio udalerrian eta Oletan egiten dena mendebaldeko euskararen sartalde eta sortalde azpieuskalkien tarteko hizkeratzat hartzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arabako toponimoetan eta garai hartako Arabako euskal idazleen testuetan oinarritua dago mapa. Iturria: Koldo Zuazo (1997), «Euskara Araban», Uztaro, 21. zenbakia, 79-95. orrialdeak.
  2. Zenbaitek arabera izena erabili dute, baina Euskaltzaindiak berariaz esan du forma hori nahasgarria dela eta Arabako euskara dela formarik egokiena «euskalki zaharra, eta, batez ere, Mediterraneoko isurialdekoa, izendatzeko» (ikus Euskaltzaindiaren 57. araua: «Euskal herrialdeen, herritarren eta euskalkien izenak»).
  3. Koldo Zuazo (1997): «Euskara Araban», Uztaro, 21. zenbakia, 79-95. orrialdeak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]