Zerrenda:Arabako idazleak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabako idazleen zerrenda» orritik birbideratua)

Arabako idazleak euskal lurralde hartako literaturaren egileak dira, poetak, eleberrigile, antzerkigile edo ipuingile izan. Arabarren artean, euskaraz idatzi zuen lehen idazle garrantzitsua Joan Perez de Lazarraga larrearra izan zen. Berak idatzitako Lazarragaren eskuizkribua Hego Euskal Herrian argitaratu den testurik zaharrenarena da. Hurrengo mendean izan genuen Pedro Ignazio Barrutia antzerkigile aramaioarra, honek Gabonetako Ikuskizuna izeneko lan bakar eta aipagarria du. Urte batzuk geroago, Jose Paulo Ulibarri okondotarrak hainbat abesti eta gabon kanta argitaratu zituen. Gaur egungo idazleen artean aipatzekoak dira Josemari Velez de Mendizabal idazle-historialari aramaioarra, Xabier Montoia musikari eta idazle emankorra, Fito Rodriguez, euskal idazlea eta EHU eta UEU unibertsitateetako irakaslea, 2006an Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari. Beste batzuk aipatzekotan Rikardo Arregi , Edu Zelaieta, Karmele Jaio eta Katixa Agirre besteak beste.

Gaztelaniaz aritu diren idazleen artean, nabarmentzekoa da XVIII. mendean "Fábulas morales" lanaren egilea izan zen Felix María Samaniego alegialari guardiarra. Aipatzekoak dira baita ere Valentin Foronda, Pablo de Jerica, Ramiro Maeztu eta Ignacio Aldekoa idazle gasteiztarrak. Historialarien artean azpimarratzekoak: Pedro Lopez Aiarakoa, Jeronimo Mendieta eta Federico Baraibar. Gaur egun arrakasta handia duen Toti Martinez de Lezea (1949) idazlea, Arabako hiriburuan jaioa da eta Larrabetzun bizi da. Euskaraduna den arren, gaztelaniaz argitaratu ditu bere lan gehienak, eleberri historikoaren generokoak. Era berean aipatzekoa da euskaraz eta gaztelaniaz ere idazten duena, Amado Gomez Ugarte.

Klasikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaikideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdaraz idatzi dutenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]