Arabiera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arabiera
عربية ('arabiyya)
Lurralde eremua: Aljeria, Bahrain, Egipto, Gazako zerrenda, Irak, Jordania, Kuwait, Libano, Libia, Mauritania, Maroko, Oman, Qatar, Saudi Arabia, Sudan, Siria, Tunisia, Arabiar Emirerri Batuak, Yemen estatuetan gehiengoak, beste hainbat estatutan gutxiengo hizkuntza
Hiztunak: 206 milioi (Ethnologue, dialekto guztietako jatorrizko hizkuntza); 286 milioi (Arabiar estatuetako biztanleak, CIA World Factbook, 2004), beste lurraldeetako gutxiengo arabiarra eta elebidunak izan ezik 
Rankina: 2 (Microsoft Encarta)
Hizkuntza familia: Afroasiarra

 Semitikoa
  Hego-Erdikoa
    Arabikoa 

Idazkera: arabiar alfabetoa 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Aljeria, Bahrain, Komoreak, Txad, Djibuti, Egipto, Eritrea, Irak, Israel, Jordania, Komoreak, Kuwait, Libano, Libia, Mauritania, Maroko,Mendebaldeko Sahara, Oman, Palestina, Qatar, Saudi Arabia, Siria, Somalia, Sudan, Tunisia, Arabiar Emirerri Batuak, Yemen
Erakunde araugilea: Egipton: Arabiar hizkuntzako Akademia
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ar
ISO 639-2: ara
ISO 639-3:

 

Dispersión lengua árabe.png
 

Arabiera hizkuntza semita bat da, arameoa, hebreera, akadikoa, maltera eta beste zenbait hizkuntza bezala, eta lehen bien ahaide hurbila da. Hizkuntza ofizial bakarra da hogei estatutan, eta koofiziala gutxienez beste seitan. Nazio Batuen Erakundeko sei hizkuntzetariko bat da. Mundu osoko musulman guztientzat liturgia-hizkuntza da.

Arabierak bi forma nagusi ditu: batetik, Koraneko arabieran oinarritutako arabiera klasikoa dago (euskaran batua dugun bezala) eta bestetik, tokian tokiko dialektoak. Lehenengoa idazteko, hizkera jasoan erabiltzeko, beste zonaldeetako arabiar hiztunekin komunikatzeko eta hedabideetan erabiltzen da. Dialektoak, berriz, eguneroko bizitzan erabiltzen dira.

Makina bat dialekto daude, batzuetan euren artean ulertezinak, hiztegi eta fonologia aldetik ezberdintasun esanguratsuak baitaude, sintaxi-egitura berak izan arren[1].

Deskribapen linguistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza semitikoen artean zaharrena da, hau da, gaur egun bizirik dirauten hizkuntza semitarren artean, hizkuntza semitar primitibotik gertuen dagoena. VI. mendetik literatur hizkuntza da, eta musulmanen liturgia-hizkuntza VII. mendetik.

Literatur hizkerari arabieraz al-luga al-Fuṣḥà deritzo ("hizkerarik ele-ederrena"), eta poesia aurreislamdarra, Koraneko hizkuntza, literatura klasikoa eta arabe estandar modernoa (gaur egungo literaturan eta hedabideetan erabiltzen dena) barne hartzen ditu.

Hizkera dialektalak, tokian tokikoak, al-luga al-`ammiyya ("hizkuntza orokorra") izenaz izendatzen dira. Batzuen eta besteen arteko erdibideko hizkerak ere daude.

Fonologia eta idazketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabiar alfabetoa

Arabierak eskuinetik ezkerrera idazten den idazteko modu propio eta berezia du: arabiar alfabetoa. Ahal den heinean, hizkiak euren artean lotu behar dira hitz baten barruan, baina hori ez da beti posible izaten. Beraz, letra bakoitza lau moduz idatz daiteke: bakandua, hitzaren hasieran, hitzaren barnean eta hitzaren bukaeran.

Salbuespen gutxi batzuk alde batera utziz, grafema bakoitzak fonema bat ordezkatzen du, hau da, ez dago hizki muturik, ez isildutakorik, ezta kokalekuagatik forma aldatzen duenik ere. Salbuespenak usadio erlijiosoaren ondorio dira.

Eguneroko hizkuntzan, klasikoarekin alderatuz, hizki batzuek balio ezberdinak dituzte, herrialde edo eskualdearen arabera. Ohikoa ere bada, nahiz eta modu ez eguneroko batean hitz egin, tokian tokiko ahoskera hori mantentzea.

Arabierak ez du hizki larririk: 1920ko hamarkadan ezartzeko saio bat egin zen baina ez zen onartu. Izen nagusiek batzuetan esanahia dutenez, eta betiere gaizkiulertuak saihesteko, parentesi edo kakotx artean idatzirik agertzen dira maiz.

Arabierak hizkuntza europarren zeinuak ere bereganatu ditu, baita kasu batzuetan moldatu ere: puntua (.), kakotxa edo koma (،), puntu eta kakotxa (؛), galdera marka (؟), harridura marka (!) etab. Azken biak, euskaran bezala, esaldiaren bukaeran bakarrik idazten dira. Azkenik, eten puntuak bi dira, gure hiruren ordez.

Morfosintaxia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aditzek erro bat dute, eta hortik aurrera beste hitzak sortzen dira, adibidez: idatz errotik, كتب (KTB):

كتب KaTaBa: idatzi zuen

إكتتب iKtaTaBa: inskribatu zen

كتاب KiTāB: liburu

كاتبة KāTiBa: idazlea (emakumea)

مكتبة maKTaBa: liburutegi

مكتب maKTaB: idazmahai, bulego

اكتب uKTuB!: ¡idatz ezazu!

تكتبون taKTuBūna: zuek idazten duzue (bi pertsona, emakumeak)

Zenbaki gramatikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singularra, duala eta plurala ageri dira.

Arabiera eta Islama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabiera klasikoa Koran liburu sakratuaren hizkuntza da. Oso erlazioa estua dute arabierak eta islamak, Korana arabieraz idatzita dagoelako; hala ere, arabiera klasikoa ez da musulman gehienen ama hizkuntza, arabiar herrialdeetan hizkuntzaren dialektoak hitz egiten direlako, baina gai dira Korana ulertzeko.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Brustad, Kristen E.: The Syntax of Spoken Arabic – A comprehensive study of Moroccan, Egyptian, Syrian and Kuwaiti dialects, ISBN 0-87840-789-8, Georgetown University Press, Washington 2000, 363 orr.
  2. "Arabic – the mother of all languages – Al Islam Online". Alislam.org. Archived from the original on 30 April 2010. Retrieved 9 May 2014.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arabiera Aldatu lotura Wikidatan