Arabo-Bizantziar Gerrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabo-Bizantziar Gerrak
Arabiar-Bizantzio gerrak
EmaitzaArabiarren garaipena Afrikan eta Sortaldean, bizantziarren garaipena Asia Txikian, Kretan eta Italian
Lurralde-aldaketakSortaldea, Siria, Egipto, Afrika iparraldea, Anatolia, Kreta, Sizilia, Italia hegoaldea
Sham eskualdea musulmanen hedapenaren hasiera baino ez zen izan.     Mahoma Profetaren menpeko hedapena, 622-632     Kalifato Patriarkalaren garaiko hedapena, 632-661     Kalifato omeiarren garaiko hedapena, 661-750

Arabo-Bizantziar Gerrak musulmanen (gehienbat arabiarrak), eta Ekialdeko Erromatar edo Bizantziar Inperioaren arteko gerra sorta bat izan zen, K.o VII. eta XI. mendeen artean burututakoak. K.o. VII. mendeko kalifa ortodoxoen eta omeiatarren erregealdietan, hedapen musulmanaren baitan hasi ziren, eta ondorengoekin jarraitu zuten, XII. mendearen erdialdera arte.

Arabiar penintsulako arabiarrek 630eko hamarkadan egindako oldarraldiek beren hegoaldeko probintzietatik (Sortalde eta Egiptoko elizbarrutiak) desjabetu zituzten bizantziarrak. Hurrengo berrogeita hamar urteetan, kalifa omeiatarrek, oraindik ere, eraso batzuk egin zituzten bizantziarra zen Asia Txikiaren aurka; birritan mehatxatu zuten hiriburu inperiala (Konstantinopla), eta erabat bereganatu zuten Afrikako Exarkatua. Egoera ez zen egonkortu Konstantinoplaren bigarren setio arabiarraren porrota arte, 718an. Bi etsaien arteko muga Taurus mendietan finkatu zen, Asia Txikiaren ekialdeko ertzean. Inguruan, ia despopulatua, bi Estatuen defentsa indartsuak sortu ziren. Kalifa abbastar garaian, bizantziarren eta musulmanen arteko harremanak normalizatu ziren; enbaxaden trukea eta tregoa-aldi batzuk ere sinatu ziren, baina gatazkak ohiko izaten jarraitu zuten. Bai abbastar gobernuak, bai tokiko jauntxoek ia urtero erasoak eta etsaien kanpainen errepresalia-ekintzak antolatzen zituzten X. mendea luze joan arte.

Lehen mendeetan, bizantziarrak, oro har, defentsan jardun zuten, eta guduak saihestu zituzten; nahiago baitzuten beren gotorlekuetara erretiratu. 740. urtearen ondoren hasi ziren kontraerasoak egiten, nahiz eta, oraindik, abbastar inperioak Asia Txikian zigor-espedizio handiekin erantzuteko gai izan. 861. urtearen ostean, abbastar estatuaren gainbehera eta zatiketarekin eta Mazedoniako dinastiaren mendeko Bizantziar Inperioaren[1] indartze paraleloarekin, egoera, pixkanaka, aldatzen hasi zen. Mende erdian zehar (920tik 976ra inguru), azkenean, bizantziarrek musulmanen defentsak hautsi, eta Siria iparraldeko eta Armenia Handiaren gaineko kontrola berrezarri zuten. Arabiar-Bizantzio gerren azken mendean, Sirian, fatimitarrekin muga-gatazkak izan ziren nagusi, baina muga egonkor mantendu zen herri berri bat agertu arte, seljuktarrak, 1060tik aurrera eskualdean eragiten hasi zirenak[2].

Musulmanak nagusi izan ziren itsasoan ere, eta 650. urtetik aurrera, Mediterraneo osoa bizantziar eta musulmanen arteko gudu zelai bihurtu zen; bi aldeek uharteen eta kostaldeko enklabeen aurkako erasoak eta kontraerasoak egin zituzten. Islamiarren erasoak IX. eta X. mende hasieran iritsi ziren bere gorenera; Kreta, Malta eta Sizilia konkistatu ondoren, ontzidi musulmanak Frantziako kostaldeetara, Dalmaziara eta baita Konstantinoplako periferiara ere iritsi ziren.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera: «Erromatar-Persiar gerrak»

Bizantziar eta Sasandar Inperioen arteko gerra luzeen segidak VI. eta VII. mendeetan, bi inperioak ahituta eta ahul utzi zituen arabiar islamizatuen bultzada berriaren aurrean. Lehia horietako azkena bizantziarren garaipenarekin amaitu zen: Heraklio enperadoreak galdutako lurralde guztiak berreskuratu zituen, eta Benetako Gurutzea Jerusalemera itzuli zuen 629. urtean[3].

Hala ere, bi inperioek ez zuten suspertzeko astirik izan, urte gutxiren buruan, biek arabiarren erasoa jasan zuten (islamari esker batasuna berreskuratu berria baitzuten), eta hori, Howard-Johnstonen ustez, «giza tsunami batekin baino ezin da konparatu»[4]. Liska-ren ustez, beharrik gabe luzatutako Bizantzio-Persia gatazkak bidea ireki zion Islamari[5].

620ko hamarkadaren amaieran, Mahomak, jada, penintsula arabiarreko zati handi bat konkistatu, eta bateratzea lortu zuen, eta mundu musulmanaren eta Bizantziar Inperioaren arteko lehen liskarrak bere agintepean gertatu ziren. Hilabete gutxi batzuetara, Herakliok eta Shahrbaraz jeneral persiarrak 629. urtean okupatutako Bizantzioko sortaldeko probintzietatik persiar tropak erretiratzeko baldintzak zehazten zituztenean, bizantziar eta arabiar armadek Mu'tah-ko guduan borrokatu zuten[6]. Mahoma 632an hil zen, eta Estatu Islamikoaren buru gisa Abu Bakr-ek, ordezkatu zuen, eta, Riddako gerretan lortutako garaipenen bidez, penintsula arabiar osoaren kontrola lortu zuen lehen kalifa izan zen; Horiei esker, penintsula osoa hartzen zuen estatu musulman boteretsu bat eratu zen[7].

Musulmanen konkista: 634-718[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musulmanen biografia ezberdinen arabera, Mahomak, Arabiaren iparraldean bizantziar indarrak penintsula inbaditzeko asmoz pilatzen ari zirelako informazioa jaso zuen, eta armada bat abiatu zuen Tabuk iparraldera (Saudi Arabia modernoaren ipar-mendebaldean) bizantziarren erasoari aurre hartzeko. Albistea, ordea, faltsua zen. Hala ere, Taboukeko guduko bizantziarren musulmanen aurkako lehen erasoa irudikatu zuen; ez zuen, ordea, gerrarik eragin[8][9].

Ez dago Tabuk espedizioaren garaiko kontakizunik, eta, haren xehetasun asko, geroagoko iturri musulmanetatik datoz. Batzuen ustez, iturri bizantziar batek Mu'tah-ko gudua (tradizionalki 629 datatua) aipatzen du, nahiz eta ez den gauza ziurra[10]. Lehenengo liskarrak, beharbada, bizantziar eta sasandar inperioetako arabiar basailu-estatuekin gatazka gisa hasi zitezkeen: al-Hirah-ren gassanidar eta lajmidekin. Nolanahi ere, arabiar musulmanek bi inperioen inbasioa hasi zuten 634. urtetik aurrera, eta horrek Sortalde, Egipto eta Persia konkistatzera eraman zituen. Bizantziar eta sasandarren aurkako kanpaina horietan jeneral nabarmenenak Khalid ibn al-Walid eta Amr ibn al-As izan ziren.

Siria erromatarraren konkista arabiarra 634-638[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortaldean, bizantziar tropa erregularrek, tokiko beharginek indartuta, armada musulman inbaditzaileari aurre egin zioten[11]. Historialari musulmanen arabera, Siria erromatar probintziako monofisitek eta juduek ongietorria eman zieten inbaditzaile arabiarrei, ez baitzeuden pozik bizantziar agintearekin. Arabiar tribuek harreman ekonomiko, kultural eta familiar indartsuak zituzten Ilgora Emankorreko arabiar hiritar garrantzitsuekin.

Heraklio erromatar enperadorea gaixotu egin zen; beraz, 634an, Siria eta Palestina musulmanen konkista geldiarazten saiatu ziren armadak ezin izan zituen berak zuzendu. Urte horretako udan jazo zen Adjnadayn guduan, armada musulmanak garaipen izugarria lortu zuen[7]. Fahl gerra ere irabazi ondoren, Khalid ibn al-Walid-en musulmanek Damasko konkistatu zuten (634)[6]. Bizantziarrek ahal zuten soldadu guztiak bilduz eta inbaditzaileen kanporatzea Teodoro Tritirio eta Vahan (armeniarra) jeneralen esku utziz erreakzionatu zuten[6].

Yarmouk-eko guduan, 636an gertatua, musulmanek, lurraldea zehatz-mehatz aztertu ondoren, gudu-zelai batera eraman zituzten bizantziarrak, haiek saihestu ohi zuten borroka mota bat, eta eraso neketsu batzuetara behartu zituzten; gero, tokiko haran sakonak eta itsaslabarrak erabili zituzten bizantziarrentzat heriotza-tranpa batean, eta porrot larria eragin zieten[7]. Herakliok, IX. mendeko al-Baladhuri historialariaren arabera[12], liskarraren emaitzarekin etsita, Antiokia utzi, eta, Konstantinoplara itzuli baino lehen, oihukatu omen zuen: «Bakea zuri, o Siria, zein herrialde bikaina den hau. etsaiarentzat!» Sortaldeko kolpeak eragina izan zuen bizantziarrentzat, eta Juan Zonaras-en hitzetan islatu zen: «(...) harrezkero (Sortaldea galdu ondoren), ismailien arraza ez zen gelditu, erromatarren lurralde guztia inbadituz eta arpilatuz»[13][14].

637ko apirilean, arabiarrek, setio luze baten ondoren, Jerusalem konkistatu zuten Sofronio patriarkak amore emanda. Urte horretako udan, Gaza konkistatu zuten; Garai berean, Egiptoko eta Mesopotamiako bizantziar agintariek ordaindu egin zuten tregoa oso garestia lortzeko, zeinak hiru urte iraun zuen Egiptoko kasuan eta bakarra Mesopotamiako kasuan. Burdinazko zubiaren guduaren ostean, urte amaieran, Antiokia erori zen; ordurako, musulmanek Siria iparralde osoa bereganatua zuten, baina Mesopotamia Garaia errespetatu zuten, eta hari eman zioten aipatutako urtebeteko tregoa[6].

Tregoa, 638-639an iraungi zenean, arabiarrek Bizantziar Mesopotamia eta Armenia ere okupatu zituzten, eta Palestinaren konkista Zesarea Maritimaren erasoarekin eta Axkelonen sartuz amaitu zuten. 639ko abenduan, musulmanek Palestina utzi zuten Egipto inbaditzeko, 640. urtearen hasieran[6].

Arabiarren Afrika iparraldeko konkista: 639-698[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egipto eta Zirenaikaren konkista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heraklio hil zenerako, bizantziarrek, jada, Egiptoren zati handi bat galdua zuten, eta, 637-638 urteetan, Siria osoa ere Islamaren armaden esku zegoen. 'Amr ibn al-A'as Palestinatik Egiptora sartu zen 639 amaieran edo 640 hasieran, 3.500 eta 4.000 gizon inguru agintepean edukiz. Apurka-apurka, indargarri berriak batu zitzaizkion, horien artean al-Zubayrren hamabi mila soldaduz osatutako armada nabarmenduz. Amrrek Babilonia setiatu zuen lehenik, eta, hura konkistatuta, Alexandria erasotzera joan zen. Bizantziarrek, bat-batean hainbeste lurralderen galerekin zatituta eta harrituta, 642ko irailean hiritik alde egitea adostu zuten[15]. Alexandriaren erorketak amaiera eman zion Egiptoko aginte bizantziarrari, Afrika iparraldean zehar, beren hedapen militarra jarraitzeko aukera emanez musulmanei. 643 eta 644 urteen artean, 'Amrrek Zirenaikaren konkista osatu zuen[9]. Uthmanek, Omar kalifa hil zenean, Estatu Islamikoaren buru gisa ordezkatu zuen[16].

Bere erregealdian, bizantziar armadak Alexandria berreskuratu zuen, 645ean, baina, 646an, berriro galdu zuen Nikiouko guduaren ondoren[9]. Indar islamiarrek Sizilia eraso zuten 652an, eta, hurrengo urtean, Zipre eta Kreta hartu zituzten. Historialari arabiarren arabera, kristau koptoek ongietorria egin zieten arabiarrei; garai batean, monofisitoek Jerusalemen arabiarrei egin zieten moduan[17]. Probintzia onuragarri horren galerak gari-iturri baliotsu bat kendu zien bizantziarrei; inperio osoan, elikagai eskasia eragin zuen, eta, hurrengo hamarkadetan, haien armadak ahuldu zituen[18][19].

Afrikako Exarkatuaren konkista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Homs-eko jendeak erantzun zien (musulmanei: «nahiago dugu zuen agintea, eta guk geunden zapalkuntza eta tirania egoera baino askoz gehiago justifikatzen du. Heraklioren armada, "amilen" laguntzaz, hiritik bota beharko dugu». Juduek zutitu, eta esan zuten: «Torah-ren gainean zin egiten dugu, Heraklioren gobernaririk ez da Homs hirira sartuko; lehen, garaituak izan ez bagara eta agortu ez bagara!» (...) Musulmanen aurrean kapitulatu zuten beste hiri kristau eta juduetako biztanleek berdin egin zuten (...) Ala-ren laguntzaz "infidelak" garaituak izan eta musulmanek irabazi zutenean, beren hirietako ateak ireki, abeslari eta musikariekin atera eta jotzen hasi ziren, eta kharaj ordaintzen hasi ziren.
Al-Baladhuri[20] IX. mendeko historialari musulmanen arabera, bertako biztanleek aginte bizantziarra zapaltzailetzat jotzen zuten, eta musulmanen konkista nahiago zuten.

647. urtean, Abdallah ibn al-Saad-en agindupean zegoen armada arabiar batek Afrikako Exarkatu bizantziarra inbaditu zuen. Tripolitania konkistatu zuten, eta, ondoren, Sufetula, 150 km Kartagotik hegoaldera, eta bere burua gobernadorea eta Afrikako enperadore aldarrikatua,Gregorio, hil egin zuten. 648an, Abdallahren indarra Egiptora itzuli zen, Gregorioren ondorengo Gennadiok, urtero, 300.000 nomismatako zerga agindu ondoren[21].

Arabiar Inperioan gertatutako gerra zibil baten ondoren, omeiarrak, Muawiya ibn Abi Sufyan edo Muawiya I.arekin, boterera iritsi ziren. Omeiarren mendean, Afrikako iparraldean geratzen ziren bizantziar lurraldeen konkista amaitu zen, eta arabiarrek Magrebeko eremu handien barrena mugitzea lortu zuten. Espainia bisigodoa inbaditu zuten Gibraltarko itsasartetik igaro ondoren[17], Táriq ibn Ziyad jeneral berberearen gidaritzapean. Baina hori beren itsas botere propioa garatu ondoren gertatu zen, 695 eta 698 bitartean Kartago bizantziar gotorlekua konkistatu eta suntsituz[22]. Afrika galtzeak esan nahi zuen Mediterraneoko mendebaldeko bizantziar kontrola zalantzan jarri zela arabiar flota berri eta hedatzailez, Tunisiatik jarduten zuena[23].

Muawiyah arabiar lurraldea, Aral itsasotik Egiptoko mendebaldeko mugaraino, finkatzen hasi zen. Egipton gobernadore bat jarri zuen al-Fustat-en, eta hainbat eraso egin zituen Anatoliaren aurka 663an. Beraz, 665etik 689ra bitartean, kanpaina berri bat abiatu zuen Afrikako iparraldean Bizantziar Zirenaikaren hegaleko erasoetatik Egipto babesteko. 40.000 soldaduko armada arabiarrak Barca hartu zuen, 30.000 bizantziar inguru garaituz[24].

10.000 soldaduko abangoardia arabiarra Uqba ibn Nafiren mende elkartu zen, Damaskotik etorrita. 670ean, Tunisia modernoko Kairouan inbasio gehiago egiteko oinarri gisa ezarri zen. Kairouan Ifriqiya probintzia islamikoko hiriburua eta Erdi Aroko kultur gune arabo-islamiar nagusietako bat bihurtu zen[25]. Orduan, ibn Nafi eskualdearen bihotzean murgildu zen lur basatia zeharkatuz; bere oinordekoek Fez hiriburu zoragarria altxatu zuten, eta, azkenean, Atlantikoaren eta basamortu handiaren ertzeraino sartu zen[26]. Magreb konkistatzean, Bugia eta Tanger kostaldeko hiriak hartu zituen, garai batean Mauritaniako Tingitana erromatar probintzia izan zena, non, azkenean, gelditu zuten[27]. Luis García de Valdeavellano historialariak azaldu duenez:

« Bizantziar eta berbereen aurkako borrokan, arabiar agintariek asko hedatu zituzten beren Afrikako domeinuak, eta 682. urtean jadanik Uqba Atlantikoko ertzetara iritsi zen, baina ezin izan zuen Tanger okupatu, eta, historian eta kondairetan On Julian bezala ezaguna egin zen gizonagatik, Atlas mendialderantz erretiratu behar izan zuen[28] »

Arabiarren erasoak Anatolian, eta Konstantinoplaren setioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialde Hurbileko musulmanen konkistaren lehen olatua apaldu zenean eta bi potentzien arteko muga erdi-iraunkorra ezarri zenean, eremu zabal bat ia hutsik geratu zen (arabieraz al-Ḍawāḥī, kanpoko lurrak, eta grezieraz τὰ ἄκρα, ta akra, muturrak, izenez ezagutzen dena), ez bizantziarrek, ez arabiarrek erreklamatutakoa. Zilizian sortu zen, Taurus eta Antitaurus mendilerroen hegoaldeko mugekin paraleloan, Siria musulmanen esku eta Anatoliako harana bizantziarren esku utziz. Bai Heraklio enperadoreak, bai Omar kalifak suntsitzeko estrategia jarraitu zuten eremu horretan, bi kanpamenduen arteko hesi eraginkor bihurtu nahian[6].

Hala ere, omeiatarrek, oraindik, Bizantzioren erabateko menderatzea jotzen zuten azken helburutzat. Bere pentsamenduan, irakaspen islamiarrak ziren nagusi, bizantziar sinesgabeak tinko ezartzen baitzituen Dār al-Ḥarben, (Gerra Etxea), eta Hugh N. Kennedy islamiar gaiei buruzko jakintsuaren hitzetan: «musulmanek posible denean eraso egin behar dute»; noizbehinkako gatazkak hautsitako bakea baino, eredu normala noizbehinkako aldi baterako tregoek hautsitako gatazka (hudna) zela uste zen. Benetako bakea (ṣulḥ) etsaiak islama edo basailu egoera onartzen zuenean bakarrik lor zitekeen[29].

Muawija ibn Abi Sufjanek (661–680) Siriako gobernadore gisa eta geroago kalifa gisa, Bizantzioren aurkako ahalegina gidatu zuen; batez ere bizantziar itsas armadari desafio egin, eta bizantziar uharteak eta haien kostaldeak eraso zituen flota bat sortuz. 655eko Mastetako guduan, armada musulman gazteak flota inperialari eragindako porrot harrigarriak garrantzi handia izan zuen: Mediterraneoa ireki zuen (ordura arte Erromako aintzira) arabiar hedapenera, eta mendetan iraun zuen itsas gatazka sorta bat hasi zen. Mediterraneoko itsas bideen kontrola[30][21].

Garai horretan, ekialdeko eta hegoaldeko kostalde musulmanen eta iparraldeko kostalde kristauen arteko merkataritzak Mendebaldeko Europa isolatu zuten mundu musulmanaren aurrerapenetatik: «Antzinatean, eta berriro Goi Erdi Aroan, Italiatik Alexandriarako bidaia ohikoa zen; hasierako islamiar garaian, bi herrialdeak hain urrun zeuden, non informazio oinarrizkoena ere ezezaguna zen»[29]. Muawijah-k 641ean hasi zituen Anatoliaren aurkako eskala handiko lehen erasoak ere. Espedizio horiek, bizantziarrak arpilatzea eta ahultzea eta okupatuta mantentzea helburu (baita bizantziar mendeku erasoak ere), Arabo-Bizantziar gerraren ezaugarri gisa ezarri ziren hurrengo hiru mendeetan[6] [31].

Urrezko tremis-a Konstante II.

656an, musulmanen lehen gerra zibila piztu izanak etenaldi preziatua eman zion Bizantziori, eta Konstante II.a enperadoreak (641-668) erabili zuen bere defentsak sendotzeko, Armeniaren gaineko kontrola zabaltzeko eta sendotzeko eta, batez ere, bere armadaren berrikuntza handi bat abiarazteko, eragin iraunkorra izan zuena: themata ezarri zuen, Anatolia (Inperioaren ondoan geratzen zen lurralde nagusia), banatzen zen aginte-lurralde zabalak zatitu egin ziren. Gainerako lurreko armadaren aztarnak, bakoitza, kantonatuak izan ziren, eta soldadu bakoitzari lurrak esleitu zitzaizkion bere zerbitzuen ordain gisa. Thematak bizantziar defentsa-sistemaren bizkarrezurra osatuko zuen hurrengo mendeetan[21]

Bizantziar ondasunen aurkako erasoak Afrikan, Sizilian eta Ekialdean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra zibilean lortu zuen garaipenaren ostean, Muawijahk bizantziar ondasunen aurka eraso batzuk egin zituen Afrikan, Sizilian eta Ekialdean[21]. 670. urterako, flota musulmana Marmarako itsasoan sartu zen, eta Zizikon pasatu zuen negua. Lau urte geroago, flota musulman erraldoi bat agertu zen berriro Marmara itsasoan, eta Zizikon berrezarri zuen bere basea, eta handik, ia nahieran, bizantziar itsasertzak erasotu zituzten. Azkenik, 676an, Muawijahk armada bat bidali zuen Konstantinoplara lurrez zein itsasoz setiatzeko eta hiri horren lehen setio arabiarrari hasiera emanez. Konstantino IV.ak (661-685), ordea, su grekoa deituriko arma berri suntsitzaile bat erabili zuen (Heliopoliseko Kallinikos izeneko Siriako errefuxiatu kristau batek asmatua) omeiatar armada erasotzailea garaitzeko erabakigarria eta, ondorioz, azkenean 678an setioa altxatzeko. Flota musulmanak galera handiak izan zituen itzuleran, ekaitz ezberdinen ondorioz, eta gizon asko galdu zituen itzulerako bidean armada ezberdinen erasoengatik[21].

Setioan erori zirenen artean, Ejup zegoen, Mahomaren banderaren eramailea eta bere lagunetako azkena; Gaur egungo musulmanentzat, bere hilobia Istanbuleko leku santuetako bat da[32]. Omeiatarren aurkako garaipen bizantziarrak ia hogeita hamar urtez eten zuen Europan islamiarren hedapena.

Justiniano II.aren erregealdia nahasia izan arren, Herakliotar dinastiaren azken enperadoreak hikatutako txanponek PAX (bakea) tradizionala zaramaten oraindik.

Konstantinoplako atzerakadak, musulmanen inperio osoan, atzerapauso gehiago ekarri zituen. Gibbonek idazten duen bezala: «Alexandro mahomatar horrek, mundu berrien irrikaz, ezin izan zituen bere azken konkistak gorde. Greziarren eta afrikarren banaketa unibertsalaren ostean, Atlantikoaren itsas ertzetik itzuli behar izan zuen». Bere indarrak matxinadak birrintzera bideratu zituen, eta, borroka horietako batean, matxinatuek inguratu, eta hil egin zuten. Beraz, Afrikako hirugarren gobernadorea, Zuheir, Konstantino IV.ak (Kartago laguntzeko asmoz) Konstantinoplatik bidalitako armada boteretsu batek erorarazi zuen[27]. Bitartean, bigarren arabiar gerra zibil batek Arabia eta Siria suntsitzen ari zen, eta, ondorioz, lau kalifen segida etorri zen 680an Muawijah hil zenetik eta 685ean Abd al-Malik sartu zenetik; 692. urtera arte iraun zuen, matxinoen buruzagiaren heriotza arte[33].

Justiniano II.aren (685-695 eta 705-711) (herakliotar dinastiaren azken enperadorea), sarrazenoen aurkako gerrak «garai horretako kaos orokorra islatu zuen»[34]. Kanpaina garaile baten ostean, tregoa lortu zuen arabiarrekin, Armenia, Iberia eta Zipreko elkarren arteko jabetza adostuz; hala ere, 12.000 mardaita kristau beren jaioterriko Libanotik kentzean, oztopo handi bat kendu zitzaien Sirian arabiarrei, eta, 692an, Sebastopoliseko gudu negargarriaren ondoren, musulmanek Armenia osoa inbaditu, eta konkistatu zuten[35]. 695ean erorarazia, 698an Kartago galduta, Justiniano boterera itzuli zen 705-711 bitartean[16]. Bere bigarren agintaldia Asia Txikian arabiar hainbat garaipenek eta ezinegon zibilek markatu zuten[35]. Itxura denez, gudu baten ondoren desertatu ez zuten unitate bakarreko soldaduak exekutatzeko agindu zien bere guardiei, hurrengo guduan deserta ez zezaten[16].

Justinianoren lehen eta bigarren eroraraziei, barne-desordenak jarraitu zitzaizkien, ondoz ondoko matxinaden eta enperadoreen zilegitasunik edo laguntzarik ezarengatik. Giro horretan, omeiatarrek Armeniaren eta Kiliziaren kontrola sendotu zuten, eta Konstantinoplaren aurkako ofentsiba berritua prestatzen hasi ziren. Bizantzion, Leo Isauriako jenerala (717-741) tronura igo berria zen, 717ko martxoan, Maslama ben Abd al-Malik Ibn-Marwan omeiatar printze eta jeneral ospetsuaren gidaritzapean zegoen armada musulman ikusgarria hasi zenean hiriburu inperialerantz mugitzen[21]. Kalifaren armada eta itsas armada, Maslamak zuzenduta, 120.000 gizon eta 1.800 ontzi osatzen zuten, iturrien arabera. Benetako kopurua edozein dela ere, indar handia zen, armada inperialarena baino askoz handiagoa. Zorionez Leonentzat eta Inperioarentzat, itsasora begira zeuden hiriko harresiak konponduak, eta sendotu berriak ziren. Gainera, enperadoreak aliantza bat sinatu zuen Tervel khan bulgariarrarekin, eta hark inbaditzaileen atzealdea erasotzea onartu zuen[21].

Konstantinoplako Teodosiako harresiak .

717ko uztaila eta 718ko abuztuaren bitartean, hiria lurrez eta itsasoz setiatu zuten musulmanek, eta ingurabide eta kontra-bide lerro zabal bat eraiki zuten lur aldeko hegalean, hiriburua isolatuz. Itsasoz blokeoa osatzeko saiakerak, ordea, porrot egin zuen bizantziar itsas armadak su grekoa erabili zuenean haien kontra; arabiar flota hiriko harresietatik oso urrun mantendu zen, Konstantinoplako hornidura bideak zabalik utziz. Setioa neguan luzatzera behartuta, armada setiatzaileak biktima izugarriak jasan zituen hotzaren eta hornidura faltaren ondorioz[21].

Udaberrian, Umar ibn Abd al-Aziz kalifa berriak (717-720) indargarri gehiago bidali zituen Afrikatik eta Egiptotik itsasoz eta Asia Txikitik lehorrez. Flota berrien indarrak kristauez osatuta zeuden gehienbat, baina, handik gutxira, desertatu egin zuten; bitartean, lurreko indarrak Bitinian segada batean hartu, eta garaitu zituzten. Goseteak eta epidemiek arabiar landa hondatzen jarraitu zutenez, setioa bertan behera geratu zen 718ko abuztuaren 15ean. Itzultzerakoan, arabiar flotak biktima gehiago jasan zituen ekaitzen eta Thera sumendiaren erupzioaren ondorioz[21].

Mugaren egonkortzea: 718-863[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musulmanen konkistaren lehen olatua Konstantinoplako setioaren hutsarekin amaitu zen 718an; bi inperioen arteko muga Anatolia ekialdeko mendien inguruan egonkortu zen. Bi aldeetako kanpainek jarraitu zuten, baina Bizantzio konkistatzeko itxaropen musulmana zapuztu egin zen. Horrek harreman diplomatiko askoz erregularragoak sortu zituen, eta, batzuetan, baita lagunartekoak ere, bai eta bi inperioen elkarrekiko aitortza ere.

VIII. mendearen lehen erdian (bere gorenera iritsi zen musulmanen mehatxuari erantzuteko), enperadore isauriarrek ikonoen gurtzaren aldeko politika hartu zuten, 786an bertan behera utzi zutena; gero, 820an, berpiztu, eta, 843an, behin betiko utziko zuten. Mazedoniar dinastiak, Abbastar kalifa-herria gainbehera eta zatiketa baliatuz, pixkanaka erasora jo zuen, X. mendearen inguruan galdutako lurraldearen zati handi bat berreskuratuz. Geroago, 1071tik aurrera, turkiar seljuktarrek berriro harrapatu zizkieten.

Azken omeiatarrek egindako erasoak, eta ikonoen gurtzaren gorakada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia Txikiko hego-ekialdeko muga arabiar-bizantziarraren mapa, Taurus eta Antitaurus eremuaren inguruan.

717-718an, Konstantinopla hartzeko porrotaren ondoren, denbora batez, omeiatarrek arreta beste leku batera bideratu zuten, bizantziarrei erasoaldia egiteko aukera emanez eta Armenian garaipen batzuk lortuz. 720-721 bitartean, ordea, armada arabiarrek bizantziar Anatoliaren aurka egiten zituzten espedizioekin jarraitu zuten, nahiz eta jada ez zuten bere konkista bilatzen, baizik eta eraso handiak landa lapurretak eginez eta suntsituz eta, noizean behin, beren gotorleku eta kokagune nagusiak erasotuz[36][21].

Omeiatarren amaieran eta abbastar kalifa-herriaren hasieran, Bizantzio eta Kalifa-herriaren arteko muga egonkortu zen Taurus eta Antitaurus mendilerroen lerro inguruan. Arabiar aldean, Zilizia betirako okupatuta zegoen, eta bertako hiri hutsak, hala nola Adana, Mopsuestia (al-Massisa) eta batez ere Tarso, berriro gotortu, eta lehengo abbastarren mende bizi izan ziren. Era berean, Goi Mesopotamian, Kahramanmaraş, Hadath eta Melitene (Malatia) bezalako lekuak gune militar garrantzitsu bihurtu ziren. Bi eskualde horiek eremu militar gotortu berri baten bi erdiak eratzera iritsi ziren, thughur-a[31][29].

Bai omeiatarrek, bai geroago abbastarrek, Kalifa-herriaren tradiziozko etsaien aurkako urteko espedizioak egiten jarraitu zuten jihad jarraituaren zati gisa, eta, laster, modu erregularrean antolatu ziren: bat edo bi espedizio udan (ṣawā'if pluralez, ṣā'ifa singularrez) batzuetan itsas eraso batez lagunduta eta/edo neguko erasoekin (shawātī) jarraituz. Udako erasoak bi eraso bereizi izan ohi ziren: ezkerreko espedizioa (al-ṣā'ifa al-yusrā/al-ṣughrā) Ziliziako thughur-etik jaurtitakoa eta nagusiki Siriako tropek osatua, eta normalean handiago zen eskuineko espedizioa (al-ṣā'ifa al-yumnā/al-kubrā) Malatiatik jaurti eta Goi Mesopotamiako tropek osatua. Erasoak mugako lurraldeetara eta Erdialdeko Anatoliako haranetara mugatzen ziren; oso gutxitan iristen ziren bizantziarrek asko gotortu zituzten kostaldeko lurraldeetara[36][31].

Hisham ibn Abd al-Malik kalifa berri eta oldarkorragoaren agindupean (723–743), arabiar espedizioak areagotu egin ziren denbora batez, eta Kalifa-herriko jeneral trebeenetako batzuk zuzendu zituzten, besteak beste omeiatar dinastiako printzeak, hala nola Maslama ibn Abd al-Malik eta al-Abbas ibn al-Walid-ek edo Hisham Mu'awijahren semeak, Maslama eta Sulajman[37]. Garai horretan, Bizantziok, oraindik, bere iraupenerako borrokatzen zuen, eta «gerrak suntsitutako mugako probintziak hondatutako hiri eta herri hutsen lurraldeak ziren, non, segurtasun minimo bat bilatuz, populazio sakabanatuak harkaitzezko gazteluei edo mendi sar ezinei begiratzen baitzieten inperioko armadei baino» (Kennedy)[29].

Arabiar inbasio berrituei eta Thera uharte sumendiko erupzioak bezalako hondamendi naturalen sekuentzia bati erantzunez[38] Leon III.a Isaurus enperadoreak ondorioztatu zuen Inperioa jainkozko mesedetik eroria zela. 722. urtean, oraindik, inperioko juduak bihurtzen saiatu zen, baina laster hasi zen bere arreta ikonoen gurtzan jartzen, apezpiku batzuek idolatriatzat hartu zutena. 726an, Leonek haien erabilera gaitzesten zuen ediktu bat argitaratu zuen, eta ikonoarekiko gero eta kritikoago ikusten zuen bere burua. 730eko kontzilio labur batean, figura erlijiosoen irudikapenak debekatu zituen formalki[21][39].

Erabaki horrek jendearen zein Elizaren oposizio nabarmena eragin zuen, batez ere Erromako apezpikuaren aldetik, Leon III.ak aintzat hartu ez zuen oposizioa. Warren Treadgolden hitzetan: «Ez zuen Elizari kontsulta egiteko beharrik aurkitu, eta badirudi harritu egin zela topatu zuen herri oposizioaren sakontasunagatik»[21][39]. Eztabaidak Bizantziar Inperioa ahuldu zuen, eta funtsezko faktorea izan zen Konstantinoplako Patriarkaren eta Aita Santuaren arteko zisman[40][41].

Omeiatar Kalifa-herriak, ordea, gero eta sakabanatuago zegoen, leku ezberdinetako gatazkek distraituta, batez ere khazar-arabiar gerrak khazariarrei aurre egin behar baitzien; Leon III.ak aliantza sinatu zuen bere semea eta oinordeko zen Konstantino V.a (741-775) Tzitzak printzesa khazariarrarekin ezkonduz. 730eko hamarkadaren amaieran soilik bihurtu ziren mehatxu espedizio militar musulmanak, baina, Akroinongo guduan, bizantziarren garaipen handiak eta iraultza abbastarren kaosak inperioaren aurkako arabiar erasoak geldialdi batera eraman zituzten; Konstantino V.aren jarrera oldarkorrago baterako bidea ere ireki zuten, 741ean Meliteneko base arabiar nagusiari eraso egin baitzion, eta garaipen gehiago lortu zituen. Arrakasta horiek Leon III.ak eta bere seme Konstantinok beren kausaren aldeko jainkozko fabore berrituaren froga gisa interpretatu zituzten, eta Inperioko ikonoen gurtzen aldeko posizioa indartu zuten[42] [21].

Lehengo abbastarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko omeiatarrek ez bezala, abbastar kalifek ez zuten hedapen aktiborik bilatu; orokorrean, pozik zeuden lortutako lurralde-mugekin, eta atzerriko kanpaina ia guztiak mendekuak edo prebentziokoak izan ziren, mugak gorde eta auzokideei beren boterea erakusteko helburuarekin[43]. Aldi berean, etxeko kontsumorako, bereziki Bizantzioren aurkako kanpainak garrantzitsuak izaten jarraitu zuten. Iraultza abbastarren ondoren desagertuta zeuden urteroko erasoak indar berrituta agertu ziren 780. urtetik aurrera, eta kalifak edo bere semeak zuzenean parte hartu zuten espedizio bakarrak izan ziren[44][45].

Kalifak, komunitate musulmanen buru gisa duen erritual-eginkizunaren sinbolo gisa, Mekara urteroko erromeria (hajj) burutzearekin lotuta zeuden propaganda ofizialean[44] [45]. Horrez gain, Siriako eremuetako gerra iraunkorra baliagarria izan zen abbastarrentzat, Siriako eta Irakeko elite militarrei eta jihadan parte hartzeko migratutako hainbat boluntario (muṭṭawi'a) enplegua ematen zielako[46] [45]

"Hārūn-ek thughūr blokeatzen ditu, eta haren bidez
Estatu musulmanaren loturak irmo lotzen dira
Bere bandera betiko garaipenera lotuta dago;
Armada bat dauka, zeinaren aurrean etsaiek ihes egiten duten.
rūm-ko errege guztiek yizia ematen diote
gogorik gabe, bortxaz, kontrolik gabe umiliatua."}

Abbastarren inbasioa goraipatzen duen poema. Asia Txikia (806)
Harun al-Rashid Bizantzioren aurka[47]

Bere errukia eta komunitate musulmanaren buruzagi gisa zuen papera nabarmendu nahirik, Harun al-Raxid kalifa (786-809), bereziki Bizantzioren aurkako borrokan, kementsuena izan zen abbastar agintarien artean; base bat ezarri zuen Raqqan, mugatik gertu; 786an, Thughurra osatu zuen Siria iparraldean, al-'Awasim bigarren defentsa lerroa osatuz; eta, diotenez, txandakako urteak eman omen zituen Hajj-a eta Anatoliako kanpainak egiten, abbastarren garaiko handiena barne, 806ko Asia Txikiko abbastar inbasioa deiturikoa[48] [29].

Bere hurbileko aurrekoek hasitako joerari jarraituz, harreman erregularragoak ere garatu ziren abbastar gortearen eta Bizantzioren artean bere erregealdiaren garaian, enbaxada eta gutunen trukea omeiatar agintarien mendean baino ohikoagoa izanik. Harun-en etsaitasuna izan arren, «enbaxaden existentzia seinale da abbastarrek onartu zutela Bizantziar Inperioa baldintza beretan borrokatu behar zuten boterea zela» (Kennedy)[49] [29].

Gerra zibila piztu zen Bizantziar Inperioan, batzuetan arabiar laguntzarekin. Al-Ma'mun kalifaren laguntzarekin, Tomas eslaviarraren azpiko arabiarrek modu hain bortitzean inbaditu zuten, ezen, hilabeteren buruan, Asia Txikiko bi themata baino ez ziren Mikel II.a enperadoreari leialak. Arabiarrek Tesaloniki hartu zutenean (Inperioko bigarren hiririk garrantzitsuena), bizantziarrek azkar berreskuratu zuten. Tomasek 821ean egindako Konstantinoplaren setioa ez zuen hiriko harresiak gainditu, eta, azkenean, atzera egin behar izan zuen[50].

Amorioren setioa, Madrid Skylitzes-en miniatura.

Arabiarrek ez zuten Asia Txikian beren asmoak eten, eta, 838an, beste inbasio bat hasi zuten Amorio hiria erasoz.

Sizilia, Italia eta Kreta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdean oreka erlatiboa nagusi zen bitartean, mendebaldeko Mediterraneoko egoera ezin hobeki nahasi zen aglabtarrek 820ko hamarkadan egin zuten Siziliaren konkista motelarekin. Tunisia oinarritzat hartuta, arabiarrek Palermo konkistatu zuten 831n; Messina 842an; Enna 859an, eta, 878an, uhartearen menderatzea osatu zuten Sirakusa hartuz.

Horrek Italiako hegoaldera eta Adriatiko itsasorako sarbidea eman zien; gerora eraso egin, eta asentamendu berriak ezarri zituzten. Geroago, Bizantziok atzerakada handia izan zuen Kreta galtzean, andaluziar erbesteratu talde batek kenduta. Horiek piraten emirerri bat ezarri zuten uhartean, eta, mende bat baino gehiagoz, Egeo itsasoko itsasertzak (ordura arte seguruak) hondatu zituzten.

Bizantziar pizkundea: 863-XI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabiarren eta bizantziarren arteko itsas lehiaren mapa Mediterraneoan, VII-XI.

Erlijio-bakea, 867an, Mazedoniako dinastiaren gorakadarekin batera iritsi zen, baita bizantziar aginte sendo eta bateratuaren mendean ere[51]; 861. urtearen ondoren, Abbastar inperioa fakzio askotan zatitu zen garaian, Basilio I.ak eskualde-potentzia bihurtu zuen berriro Bizantziar Inperioa, lurralde hedapen garai batean, Inperioa Europako indarrik boteretsuena bihurtuz eta Erromako Aita Santuarekin harreman onek markatutako politika garatuz. Basilio Germaniako Erromatar Inperio Santuko Luis II.a Gaztearekin enperadorearekin aliatu zen arabiarren aurka, eta bere flotak Adriatiko itsaso osoa garbitu zuen erasoetatik eta liskarretatik[52].

Bizantziarren laguntzarekin, Luis II.ak Bari kendu zien arabiarrei 871n. Hiria bizantziar lurralde bihurtu zen 876an. Siziliako bizantziar posizioak okerrera egin zuen, eta Sirakusa Siziliako emirerrira erori zen 878an. Bizantziarrek Catania galdu zuten 900ean, eta, azkenik, baita Taorminako gotorlekua ere 902an. Ustez, Mikel Zahumliakoak Siponto (latinez: Sipontum) eraso zuen 926ko uztailaren 10ean, Apuliako bizantziar hiria zena[52].

Oraindik ez da ezagutzen Mikelek Kroaziako Tomislav erregearen goren aginduz egin ote zuen eraso hori, historialari batzuek iradoki duten bezala. Omrčanin-en arabera, Tomislavek, Mikelen agindupean, Kroaziako armada bidali zuen sarrazenoak Italiako hegoalde horretatik urruntzeko eta hiria askatzeko[53]. Sizilia arabiar kontrolpean jarraituko zuen 1071ko normandiarren inbasiora arte.

Sizilia galdu bazuten ere, Nizeforo Zaharra jeneralak Taranto eta Calabriaren zati handi bat hartzea lortu zuen 880. urtean, geroago Italiako Katapanatoaren nukleoa osatuz. Italiako penintsulan izandako arrakastak bizantziar aginte garai berri bat inauguratu zuten eremuan. Guztiaren gainetik, bizantziarrak Mediterraneo itsasoan eta, bereziki, Adriatikoan zuten presentzia sendoa egonkortzen hasi ziren.

Joanes Kurkuasen agindupean, bizantziarrek Melitene emirerria konkistatu zuten, Tarsorekin batera musulmanen kanpoaldeko emirerri boteretsuena, eta Armenian aurrera egin zuten 930eko hamarkadan. Hurrengo hiru hamarkadetan, Fokas klanaren eta haien ondorengoen borroka izan zen nagusi Alepoko Hamdanid emir Sajf al-Dawla-ren aurka. Al-Dawla, azkenean, Nizeforo II.ak garaitu zuen; Zilizia eta Siria iparraldea konkistatu, eta Kreta berreskuratu zuen. Bere biloba eta ondorengo Joan I.a Tzimiskesek, urrunago jarraitu zuen, ia Jerusalemera iritsiz, baina, 976an, bere heriotzak bizantziarren Palestinarako hedapena amaitu zuen.

Nizeforo II.a eta bere semeorde Basilio II.a (eskuinean). Mazedoniako dinastiapean, Bizantziar Inperioa Europako potentziarik indartsuena bihurtu zen, gerran galdutako lurraldeak berreskuratuz.

Barne gerra bati amaiera eman ostean, Basilio II.ak arabiarren aurkako kontra-kanpaina abiatu zuen 995ean. Bizantziarren gerra zibilek Inperioaren posizioa ahuldu zuten ekialdean, eta Nizeforo II.aren eta Joanes Tzimiszeskoaren lorpenak galtzetik gertu egon ziren, Alepo setiatuta eta Antiokia mehatxupean. Basiliok gudu ezberdinak irabazi zituen Sirian Alepo askatuz, Orontes harana hartuz eta hegoalderantz bere erasoekin jarraituz. Palestinan sartzeko eta Jerusalem aldarrikatzeko indarrik ez bazuen ere, bere garaipenek Siriako zati handi bat berreskuratu zuten inperiorako, izen bereko patriarkaren mendean zegoen Antiokia hiri handiena barne[54].

Heraklioz geroztik ez zen enperadorerik izan lur horiek denbora luzez edukitzea lortu zuenik, baina Inperioak eustea lortu zuen hurrengo 110 urteetan, 1078ra arte. Piers Paul Readek dioenez, 1025. urterako, Bizantziar lurrak «mendebaldean, Mesinako itsasartetik eta Adriatiko iparraldetik Danubio ibaira eta iparraldean Krimearaino zabaltzen ziren, eta, ekialdean, Eufratesetik haratago Melitine eta Edesa hirietaraino hedatzen ziren»[54]

Basilio II.aren mendean, bizantziarrek themata berrien lerroa ezarri zuten, Alepotik (bizantziar protektoratua) ipar-ekialdera hedatzen zena. Gobernu sistema administratibo horren arabera, bizantziarrek, gutxienez, 200.000 laguneko indarra biltzea lortu zuten, nahiz eta praktikan horiek Inperio osoan estrategikoki kokatuta zeuden. Basilioren agintean, Bizantziar Inperioak bere handitasunik behinena lortu zuen ia bost mendetan[55].

Amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra horiek turkiar inbaditzaileak eta mongol talde ezberdinek arabiarrak eskualdeko potentzia gisa ordezkatu zituztenean amaitu ziren. XI. eta XII. mendean hasita, seljuktarrek arabiarrak ordezkatu zituzten bizantziarren etsai nagusi gisa inperioaren ekialdeko mugan, eta haiekin borrokatu zituzten Bizantzio-Seljukiar gerrak Anatolia kontrolatzeko.

Bizantziar Inperioak Ekialde Hurbilean posizioak berreskuratu zituen mendebaldeko gurutzatuen laguntzarekin XI. mendearen amaieran hasita, nahiz 1071ko Manzikerteko guduan turkiarrek porrot gogorra eragin arren. Bere aldetik, arabiarrentzako gatazka nagusiak Sortaldean eta Egipton gurutzatuekin izandako borrokak, mongoliarren inbasioak eta Ilkhanerria eta Tamerlanekin izandako gatazkak izan ziren.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabo-Bizantziar gerrak, Erdi Aroko Europan, feudalismoaren garapenaren oinarriak ezarri zituen.
Artikulu nagusia: «Zisma Nagusia»

Iraupen luzeko beste gerra batzuen antzera, Arabo-Bizantziar gerrak ondorio iraunkorrak izan zituen, bai Bizantziar Inperioarentzat, bai arabiar estatuentzat ere. Bizantziarrek lurralde-galera handiak jasan zituzten inbaditzaile arabiarrek Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean beren agintea inposatu zuten bitartean. Bizantziar politikaren ardatza Justinianoren mendebaldeko birkonkistetatik ekialdeko mugen defentsara aldatu zen, armada islamiarren erasoetatik. Mendebaldeko Europako estatu kristau jaioberrien aferetan Bizantzioren eragin ezak pizgarri handia eman zion eskualde horretan feudalismoa eta autarkia ekonomikoa errotzeari[16].

Historialari modernoen iritzia da gerra horien ondorio garrantzitsuenetako bat Erromaren eta Bizantzioren artean eragindako tentsioa izan zela. Armada islamiarren aurka bizirauteko borrokan, Bizantziar Inperioak ezin izan zuen garai batean Aita Santuari eman zion babesa eskaini. Okerragoa dena: Thomas Woods-en arabera, ohikoa zen enperadoreek esku hartzea Estatuari ez zegokion eliz-bizitzaren alderdietan[56]. VIII. eta IX. mendeetako ikonoklasiari buruzko eztabaida izan zen eliza latinoa frankoekiko harreman estuagoetara bultzatu zuen faktore nagusia[16]. Beraz, argudiatu izan da Karlomagnoren boterea Mahoma Pirenne-k sorturiko mugimendu erlijiosoaren gorakadaren zeharkako ondorioa izan zela, zeinak Frankoen Inperioa ez zela inoiz existituko Islamik gabe aldarrikatu baitzuen eta Karlomagno Mahomarik gabe pentsaezina izango zela[57] [58]

Geroago, Karlomagnoren oinordekoen Erromatar Inperio Santuak, Luis II.aren mendean eta Gurutzadetan, Bizantzio laguntzera joan ziren, baina bi inperioen arteko harremanak gogor mantendu ziren. Salernoko Kronikaren arabera, badakigu Basilio enperadoreak gutun bat bidali ziola mendebaldeko bere kideari enperadore titulua usurpatzeagatik kargua hartuz[59]. Frankoen agintariak errege soil zirela argudiatu zuen, nazio bakoitzak bere jaunarentzat bere titulua zuela eta titulu inperiala Erroma ekialdeko agintariari soilik zegokiola; beraz, Basilio berari.

Historiografia eta beste iturri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gillermo Tirokoa (eskuinean, XII). Gurutzaden eta Arabie-Bizantzio gerraren azken faseen kronikari garrantzitsua.

Kaegik dio askoz ere arreta handiagoa eman zaiela dauden arabiar iturriei haien iluntasun eta kontraesanei baino. Hala ere, bizantziar iturriak ere arazotsuak direla adierazi du (Teofanesen eta Nizefororen kronikekin eta siriaraz idatzitakoekin gertatzen den bezala), laburrak eta zehatzak baitira iturrien eta haien erabileraren arazo garrantzitsua konpondu gabe dagoen bitartean. Kaegik ondorioztatzen du jakintsuek bizantziar tradizioa ere azterketa kritikoaren mende jarri behar dutela, «joerak baitauzkate, eta ez dute estandar objektibo gisa balio iturri musulman guztiak fidagarritasunez egiaztatu ahal izateko»[6].

Latinezko iturri interesdun bakanen artean, Fredegariusen VII. mendeko historia eta VIII. mendeko bi espainiar kronika daude, denak bizantziar eta ahozko tradizio ezberdinetan oinarritutakoak[6]. Musulmanen hasierako inbasioen aurkako bizantziar ekintza militarrari buruz, Kaegik dio: «Bizantziar tradizioak... bizantziarren hondamendiari kritikatik ihes egiten saiatzen dira Herakliotik hasita beste pertsona, talde edo gauzei»[6].

Bizantziar iturri ez-historikoen sorta zabala da: papiroetatik sermoietaraino (esanguratsuenak Sofronio eta Anastasio Sinaitarenak dira), poesia (batez ere Sofronio eta Jorge Pisidiakoarena), maiz jatorri patriarkala izan zuen korrespondentzia. apologetika, apokalipsia, hagiografia, eskuliburu militarrak (VII. mende hasierako Maurizioren Strategikon bereziki) eta literaturaz kanpoko beste iturri batzuk, epigrafia, arkeologia eta numismatika, esaterako. Iturri horietako batek ere ez du armada musulmanen kanpaina eta konkistaren berri koherenterik, baina horietako batzuek preziorik ez duten eta beste inon gorde ez diren xehetasunak dituzte[6].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Inperioaren tributarioak armeniarrak, kristauak, ghasanidarrak arabiarrak, mardaitarrak, eslaviarrak eta errusiarrak barne hartzen zituzten.
  2. Encyclopædia Britannica (2006) Ghassan, Encyclopædia Britannica Online. 2006-10-18an begiratua.
  3. Theophanes, Chronicle, 317–327
    * Greatrex–Lieu (2002), II, 217–227; Haldon (1997), 46; Baynes (1912), passim; Speck (1984), 178
  4. Foss (1975), 746–47; Howard-Johnston (2006), xv
  5. Liska (1998), 170
  6. a b c d e f g h i j k Kaegi 1995.
  7. a b c Nicolle 1994.
  8. "Muhammad", Late Antiquity
  9. a b c Butler 2007.
  10. Kaegi, 1995, 67. or.
  11. Armada inperialean kristauak, armeniarrak, gasanidar arabiarrak, mardaitarrak, esklaboak eta Rus'ekoak zeuden
  12. https://web.archive.org/web/20131011231907/http://www.fordham.edu/halsall/source/yarmuk.html
  13. Zonaras, Annales, CXXXIV, 1288
  14. Sahas 1972.
  15. Kennedy 1998.
  16. a b c d e Davies 1996.
  17. a b Read 2001.
  18. Haldon 1999.
  19. Tathakopoulos 2004.
  20. Al-Baladhuri, La batalla de Yarmuk (636) y posterior
    * Sahas (1972), 23
  21. a b c d e f g h i j k l m Treadgold 1997.
  22. Fage–Tordoff, 153–154
  23. Norwich 1990.
  24. Will Durant, The History of Civilization: Part IV—The Age of Faith. 1950. New York: Simon and Schuster. ISBN 0-671-01200-2
  25. The Islamic World to 1600: Umayyad Territorial Expansion.
  26. Clark, Desmond J.; Roland Anthony Oliver, J. D. Fage, A. D. Roberts (1978) [1975]. The Cambridge History of Africa. Cambridge University Press. 637. or. ISBN 0-521-21592-7
  27. a b Edward Gibbon, History of the Decline and Fall of the Roman Empire, Chapter 51.
  28. Luis García de Valdeavellano, Historia de España. 1968. Madrid: Alianza.
  29. a b c d e f Kennedy 2004.
  30. Pryor & Jeffreys 2006.
  31. a b c El-Cheikh 2004.
  32. The Walls of Constantinople, AD 324–1453, Osprey Publishing, ISBN 1-84176-759-X.
  33. Karen Armstrong: Islam: A Short History. Nueva York, EE. UU.: The Modern Library, 2002, 2004 ISBN 0-8129-6618-X
  34. Europe: A History, p. 245. Oxford: Oxford University Press 1996. ISBN 0-19-820171-0
  35. a b 1911 Encyclopædia Britannica Copia archivada. .
  36. a b Blankinship 1994.
  37. Blankinship (1994), pp. 119–121, 162–163
  38. Volcanism on Santorini / eruptive history
  39. a b Whittow 1996.
  40. Europe: A History, p273. Oxford: Oxford University Press 1996. ISBN 0-19-820171-0
  41. Europe: A History, p246. Oxford: Oxford University Press 1996. ISBN 0-19-820171-0
  42. Blankinship (1994), pp. 20, 168–169, 200
  43. El Hibri (2011), p. 302
  44. a b El Hibri (2011), pp. 278–279
  45. a b c Kennedy 2001.
  46. El Hibri (2011), p. 279
  47. El-Cheikh 2004, 90 orr. .
  48. El-Cheikh (2004), pp. 89–90
  49. cf. El-Cheikh (2004), pp. 90ff.
  50. John Julius Norwich (1998). A Short History of Byzantium. Penguin. [[:es:Especial:FuentesDeLibros/0-14-025960-0|ISBN 0-14-025960-0]].
  51. Europe: A History. Oxford: Oxford University Press 1996. ISBN 0-19-820171-0
  52. a b Rački, Odlomci iz državnoga práva hrvatskoga za narodne dynastie:, p. 15
  53. Omrčanin, Military history of Croatia:, p. 24
  54. a b Read (2001), 65-66
  55. Véase un mapa describiendo los territorios bizantinos a partir del siglo XI en: Europe: A History, p 1237. Oxford: Oxford University Press 1996. ISBN 0-19-820171-0
  56. Woods 2005.
  57. Pirenne 1925.
  58. Pirenne 2001.
  59. Dölger 1924.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturri primarioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ahmad ibn Yahya al-Baladhuri . Futuh al-Buldan . Ikusi ingelesera itzulitako pasarte bat ("Yarmukeko gudua eta ondoren") Erdi Aroko iturrietan * Miguel el Sirio (1899). Chronique de Michel le Syrien Patriarche Jacobite d'Antioche (J.–B. Chabot-ek itzulia) (frantsesez [I., II, III. liburukiak], siriaraz [IV. liburukia]) . Paris. 
  • Teofanes Aitorlea . Kronika . Ikus jatorrizko testua Documenta Catholica Omnia-n (PDF).
  • Zonaras, Juan, Annales . Ikusi jatorrizko testua Patrologia Graeca-n .

Bigarren mailako iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baynes, Norman H.. (1912). «The restoration of the Cross at Jerusalem» The English Historical Review 27 (106): 287–299.  doi:10.1093/ehr/XXVII.CVI.287..
  • Butler, Alfred J. (2007). The Arab Conquest of Egypt And the Last Thirty Years of the Roman. Read Books. ISBN 1-406-75238-X
  • Davies, Norman (1996). «The Birth of Europe». Europe. Oxford University Press. ISBN 0-198-20171-0
  • Foss, Clive. (1975). «The Persians in Asia Minor and the End of Antiquity» The English Historical Review 90: 721–47.  doi:10.1093/ehr/XC.CCCLVII.721..
  • Greatrex, Geoffrey; Lieu, Samuel N. C. (2002). The Roman Eastern Frontier and the Persian Wars (Part II, 363–630 AD). Routledge. ISBN 0-415-14687-9.  La referencia utiliza el parámetro obsoleto |coautores= (ayuda)
  • Haldon, John (1997). «The East Roman World: the Politics of Survival». Byzantium in the Seventh Century: the Transformation of a Culture. Cambridge. ISBN 0-521-31917-X
  • Haldon, John F. (1999). «The Army at Wars: Campaigns». Warfare, State and Society in the Byzantine World, 565-1204. Routledge. ISBN 1-8572-8494-1
  • Howard-Johnston, James (2006). East Rome, Sasanian Persia And the End of Antiquity: Historiographical And Historical Studies. Ashgate Publishing. ISBN 0-860-78992-6
  • Kaegi, Walter Emil (1995). Byzantium and the Early Islamic Conquests. Cambridge University Press. ISBN 0-5214-8455-3
  • Kennedy, Hugh (1970). «Syria, Palestine, and Mesopotamia». En Edwards, Iorwerth Eiddon Stephen, ed. The Cambridge Ancient History. Cambridge University Press. ISBN 0-521-32591-9
  • Kennedy, Hugh (1998). «Egypt as a Province in the Islamic Caliphate, 641–868». En Daly, M.W.; Petry, Calf. F., ed. The Cambridge History of Egypt. Cambridge University Press. ISBN 0-521-47137-0
  • Kennedy, Hugh (2006). «Antioch: from Byzantium to Islam». The Byzantine and Early Islamic Near East. Ashgate Publishing, Ltd. ISBN 0-754-65909-7
  • Liska, George (1998). «Projection contra Prediction: Alternative Futures and Options». Expanding Realism: The Historical Dimension of World Politics. Rowman & Littlefield. ISBN 0-847-68680-9
  • Warren Bowersock, Glen; Brown, Peter; Robert Lamont Brown, Peter; Grabar, Oleg, ed. (1999). «Muhammad». Late Antiquity: A Guide to the Postclassical World. Harvard University Press. ISBN 0-674-51173-5
  • Nicolle, Davis (1994). Yarmuk AD 636. Osprey Publishing. ISBN 1-855-32414-8
  • Norwich, John Julius (1990). Byzantium: The Early Centuries. Penguin Books. ISBN 9780140114478
  • Read, Piers Paul (2001). The Templars. Phoenix Press, Orion Publishing Group. ISBN 0-75381-087-5
  • Pirenne, Henri (1925). Mediaeval Cities: Their Origins and the Rivival of Trade. Princeton. ISBN 0-691-00760-8
  • Pirenne, Henri (2001). Mohammed and Charlemagne. Dover Publications. ISBN 0-486-42011-6
  • Runciman, Steven (1987). A History of the Crusades. Cambridge University Press. ISBN 0-521-34770-X
  • Sahas, Daniel J. (1972). «Historical Considerations». John of Damascus on Islam. BRILL. ISBN 9-004-03495-1
  • Speck, Paul (1984). «Ikonoklasmus und die Anfänge der Makedonischen Renaissance». Varia 1 (Poikila Byzantina 4). Rudolf Halbelt. pp. 175-210. 
  • Stathakopoulos, Dionysios (2004). Famine and Pestilence in the Late Roman and Early Byzantine Empire. Ashgate Publishing. ISBN 0-7546-3021-8
  • Treadgold, Warren (1997). A History of the Byzantine State and Society. Stanford University Press. ISBN 0-804-72630-2
  • Woods, Thomas (2005). How the Catholic Church Built Western Civilization. Regenery. ISBN 0-89526-038-7. (requiere registro). 
  • Dölger, Franz Joseph (1924). Regesten der Kaiserurkunden des ostromischen Reiches I. Oldenbourg. OCLC 159881503. 

Bibliografia osagarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kennedy, Hugh N. (2001). The Armies of the Caliphs: military and society in the early Islamic state. Routledge. ISBN 0-4152-5092-7
  • Kennedy, Hugh N. (2006). The Byzantine And Early Islamic Near East. Ashgate Publishing. ISBN 0-7546-5909-7

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]