Aragoi ibaiaren erribera
- Artikulu hau Nafarroako eskualde geografiko bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aragoi Beherea (argipena)».

Aragoi ibaiaren erribera edo Aragoi beherea Aragoi ibaiak bere ibilguaren behereneko aldean eratzen duen ibarraren eskualde naturala da. Beraz, Nafarroa Garaiko eskualde geografiko bat da, foru komunitatearen hegoaldean kokatua.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualde hau zehazki non hasten den ez dago garbi, baina Zarrakaztelutik beherakoa behintzat hartzen du Aragoi behereko eskualdeak.
Hala, bada, ibaiaren uren noranzkoari jarraituz, Nafarroako udalerri hauek barne hartzen ditu, osorik edo zati batean:
- Zarrakaztelu
- Murillo el Fruto
- Santakara
- Melida
- Murillo el Cuende
- Caparroso
- Martzilla
- Alesbes
- Milagro (Aragoi ibaia han isurtzen da Ebrora)
Natura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aragoi behereko gainerako ibarbasoek balio handia dute naturaren ikuspegitik. Antzina ibarbaso horiek askoz zabalagoak ziren, eta uholde ordoki osoa estaltzen zuten, hau da, ibaitik hasi eta herriak dauden terrazaraino doan ordoki osoa. Denborarekin, nekazariek pixkanaka lurra kendu zioten ibaiari, soroak egiteko, oso lur emankorrak direnez.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ José A. Perales: «Los sotos de Mélida», Diario de Navarra, 2008-04-20.