Araia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Araia
 Euskal Herria
Herriko enparantza (Araia).jpg
Araiako Herriko enparantza
Kokapena
Herrialdea  Araba
Udalerria Asparrena
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Garaiera 604 metro
Demografia
Araia, Aratz menditik ikusita.

Araia Arabako ipar-ekialdeko herri bat da, Asparrena udalerrikoa. Asparreneko hirigune nagusia da, eta populazioaren hiru laurdenak biltzen ditu. Izan ere, 1.218 biztanle zituen 2006an. Araia aberatsa da uretan, batez ere Zirauntza ibaiaren sorburuak dakarren ur emari handiarengatik; horri esker, Miko izozki fabrikarena da herriko ekonomia jarduera nagusia (izozkigintzarako ur ugari behar baita).

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araia izena ingurukoa zen Arai (forma genitiboa) pertsona izenetik bide dator.[1] Izan ere, izen horren lekukotasunak aurkitu dira Arabako Ilarduia eta Kontrasta herrietan.[1] Kontrastan, zehazki, erromatarren garaiko gizonezko baten hilarrian: Araica Arai f(ilia) («Araika, Arairen alaba»).[2]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordokiaren eta mendiaren artean dago, Arabako lautadaren ipar-ekialdeko ertzean, Aratz eta Umandia mendien hegoaldeko magalean. Zirauntza ibaiak zeharkatzen du herria.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zirauntza ibaiaren sorburua: herrian, el nacedero («sorburua») esaten diote.
  • San Pedro eliza: XV. eta XVI. mendeen artean egina, herriko erdigunean dugu.
  • Udaletxea: Asparreneko udaletxea Araian dugu, 1771n egindako eraikina da, Herriko Enparantzan kokatua.
  • Iturbero frontoia: 1876koa (Arabako zaharrenetakoa).
  • Ajuria Urigoitia edo San Pedro Araiakoa antzinako siderurgia-fabrika (1848-1985), eta haren zentral hidroelektrikoa, 2002an berritua.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umorezko Antzerki Jaialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuan, 1993az geroztik, Araiako Umorezko Antzerki Jaialdi arrakastatsua antolatzen dute herrian.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alipendi Kirol Kluba da Araiako kirol klub bakarra, 1926an futbol klub gisa sortua. Gaur egun, futbol taldeak ez ezik, saskibaloi eta eskubaloi taldeak ere baditu.[3]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joselu Anayak musika talde ezaguna Araian sorturikoa da.

Araiar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Salaberri Zaratiegi, Patxi; Salaberri Izko, Iker. (2016). «An introduction to Basque aspiration: the contribution of onomastics» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 48 (122): 365–392. ISSN 0046-435X. Noiz kontsultatua: 2020-09-28.
  2. «Arai pertsona-izena» Euskal Onomastikaren Datutegia (Euskaltzaindia) Noiz kontsultatua: 2020-09-28.
  3. «Unidos por el deporte».

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa