Araitz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Araitz

 Nafarroa Garaia
Araitz bailarako ikuspegia.
Araitz bailarako ikuspegia.

Araizko armarria

Izen ofiziala Araitz
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Leitzaldea
Alkatea Lazaro Goikoetxea Beraza (Bildu)
Herritarra araiztar
Koordenatuak 43°2′13″N 1°59′14″W / 43.03694°N 1.98722°W / 43.03694; -1.98722Koordenatuak: 43°2′13″N 1°59′14″W / 43.03694°N 1.98722°W / 43.03694; -1.98722

Navarra - Mapa municipal Araitz.svg

Eremua 39,30 km2
Garaiera 228 m
Distantzia 45 km Iruñera
Posta kodea 31891
Biztanleria 533 bizt. (2014)
Dentsitatea 13,56 bizt./km²
http://www.araitz.es/

Araitz[1] Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Leitzaldekoa, Gipuzkoako mugan kokaturik dagoena. Udalerriak 533 biztanle zituzten 2014. urtean.

Betelu 1694an banandu zen eta bere udala osatu zuen.

2009tik UEMAko mankomunitate euskalduneko partaidea da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldean, Aralarko mendilerroa udalerriaren mugakide naturala dugu, Aralarko Mallo ikusgarriak bertatik bertara baitaude: Ttutturre (1282 m.), Hirumugarrieta (1431 m.), Aldaon (1411 m.), Uakorri (1306 m.) eta Balerdi (1197 m.).

Ekialdean berriz Elosta (937 m.), Santa Barbara (853 m.) eta Urkieta (854 m.) mendiak daude.

Bestela, Araxes ibaiak udalerria zeharkatzen du hegoekialdetik iparmendebaldera, Gipuzkoa aldean Oria ibaian amaituko dena eta Aralar eta inguruko mendietako urak jasotzen dituena.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Areso dauka mugakide; ekialdean, Larraun eta Beteluko udalerriak; hegoaldean, Aralar mendi zerra; eta mendebaldean Gipuzkoako Lizartza, Orexa, Gaztelu, Amezketa eta Tolosako Bedaio auzoa.

Araitz harana eta Aralarko Malloen ikuspegi panoramikoa.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria bost kontzejutan banatzen da Azkarate, Gaintza, Intza, Uztegi eta Arribe-Atallu. Era berean, azken kontzeju hau bi herrik osatzen dute: Arribe (udalerriko herriburua) eta Atallu.

Arribe eta Gaintzak berezko udalerri bana izan zuten 1857ko errolda arte.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araizko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.449 1.570 1.457 1.369 1.435 1.397 1.293 1.144 1.008 823 631 587 588

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,02a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Imanol Iriarte Gorostegi EAE
2011-2015 Lazaro Goikoetxea Beraza Bildu

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araizko alkatea EAE alderdiko, Imanol Iriarte Gorostegi atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotzietatik sei lortu zituen Eusko Abertzale Ekintzak, eta hortaz, gehiengo absolutua udalean. Baliogabeko botoak 4 izan ziren (emandako guztien %1,22) eta 6 boto zuri ere izan ziren (botoen %1,85). Abstentzioa %39,85koa izan zen.

Araizko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Eusko Abertzale Ekintza 254 6
Araiztarrak 65 1


2011n Bildu izan zen aurkeztu zen zerrenda bakarra. 227 boto eta 7 hautetsiak erdietsi zituen. Lazaro Goikoetxea Beraza izendatu zuten alkate.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981ean eraiki zen errepide nagusiatik gertu eta anbulategiaren ondoan. Hiru solairu dauzka, eta kanpoaldeko hormak zarpeaturik daude. Udala alkatea eta sei zinegotzik osatzen dute. Araizko udaletxeko idazkaria Beteluko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 4 (Arribe kontzejua)

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun ere biztanleen %90etik gora euskaldunak dira, eta euskalkiari dagokionez Koldo Zuazo hizkuntzalariak herriko hizkera erdialdeko euskara edo gipuzkeraren aldaeratzat hartzen du.

Bertako hedabideen artean Aralar Irratia dugu, bailarako herri honetan ere bere uhinak zabaltzen dituena. Mailope aldizkaria ere aipatzekoa da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Araitz Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa