Arakaldo

Koordenatuak: 43°09′11″N 2°56′07″W / 43.1531°N 2.9354°W / 43.1531; -2.9354
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arakaldo
 Bizkaia, Euskal Herria

Arakaldoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaNerbioi ibarra
Izen ofiziala Arakaldo
AlkateaJabi Asurmendi Sainz (EH Bildu)
Posta kodea48498
INE kodea48005
Herritarraarakaldar
Kokapena
Koordenatuak43°09′11″N 2°56′07″W / 43.1531°N 2.9354°W / 43.1531; -2.9354
Map
Azalera2,65 km²
Garaiera108 metro
Distantzia18 km Bilbora
Demografia
Biztanleria164 (2023)
6 (2022)
alt_left 80 (%48,8) (%48,2) 79 alt_right
Dentsitatea61,89 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 38,3
Zahartze tasa[1]% 20,65
Ugalkortasun tasa[1]‰ 80
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 86,67 (2011)
Genero desoreka[1]% 22,22 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,55 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 44,44 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 29.75 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1520. urtea
Webguneahttp://www.arakaldo.org

Arakaldo Bizkaiko udalerria da. Nerbioi ibaiaren parean dago, izen bereko eskualdean. 165 biztanle zituen 2016. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakaldo Bizkaiaren hegoaldean dago, Nerbioi ibaiaren ibarrean, eta Bilbotik hamazortzi kilometrora. Herriaren erdigunea, Elexalde-Madariagan dago eta elizaren inguruan bildutako etxe multzoak osatzen du.

Udalerriak Arrankudiagarekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean, Araban dagoen Laudiorekin mendebaldean, eta azkenik, Orozkorekin hegoaldean.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakaldok honako auzo hauek ditu: Elexalde, Etxebarri, Ibertxe, Iturriaga, Madariaga et La Isla[4].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakaldo 1520an sorturiko herria da. Urte hartan Arrankudiagatik banatu eta elizate independentea osatu zuen. Dena den, eraketa hori Bizkaiko jaurerriaren baimenik gabe egin omen zen, eta horrela, Arakaldok ez zuen sekula ordezkaririk izan Bizkaiko batzar nagusietan. Politikoki Arrankudiagaren erabakien menpe egon zen, harik eta XIX. mendean ofizialki udalerri bihurtu zen arte.

Gerra Karlistetan herriari su eman zioten eta eliza eta bi etxe baino ez ziren zutik geratu.

Etorkizunean, Arakaldok 50 etxebizitza inguru eraiki nahi ditu Elexalde-Madariaga auzoan. Horrez gain, Urduña eta Arakaldoren artean, bidegorri bat eraikiko da Laudio zeharkatuko duena. Bidegorria eraikitzearekin batera, Nerbioi ibaiaren ertzetan 33 kilometro luze izango den parke bat egokitu nahi da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakaldoko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da historian zehar. Garia, fruta-arbolak eta barazkiak nagusi izan ziren. Horrez gain, abeltzaintzak ere bazuen garrantzirik. Dena den, herriaren itxura betiko nekazaritza-herri batena den arren, 2000. urtean nekazaritza udalerriaren jardueraren %2,77 bakarrik zen. Gaur egun, berriz, nekazaritza eta abeltzaintzaren inguruko 25 esplotazio daude herrian eta 230 hektareako azalera hartzen dute. Bestalde, Arakaldoko lurren %77an landatutako pinuak daude.

1971. urtean Postensa enpresak (gaur egun Norten PH izenarekin ezagutua) bere fabrika Arakaldon ezarri zuen. Enpresa horrek porlanetik eratorritako produktuak ekoizten ditu eta 100 langiletik gora dihardute lanean bertan, Arakaldon bizi diren biztanle guztiak baino gehiago. Azken urteetan, etxe prefabrikatuak ekoizten dituzte, eta Zabalgana auzoan bederatzi solairuko bi eraikin egingo dituzte.

Langileen gehiengoa inguruetako herrietatik dator, 2001eko erroldaren arabera, herriko 8 langilek bakarrik egiten zuten lan industria arloan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakaldoko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakaldon boto-emaileek zuzenean alkatea bozkatzen dute. Zerrenden barruan egon behar badute ere, botoa pertsonari ematen zaio. Hala, herritar bakoitzak papeleta batekin 4 pertsona bozkatzen ditu, eta gehiengoa lortzen duena bihurtzen da alkate.

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Jabi Asurmendi Sainz (EH Bildu) da Arakaldoko alkatea. Víctor Egia Larrakoetxearen (EAJ) bigarren geratu zen. Asurmendik alkatetza bere taldearen baiezko botoei esker lortu zuen, gehiengo osoz.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakaldoko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)*
4 / 5
43 (% 50,59)
2 / 5
42 (% 57,53)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
1 / 5
36 (% 42,35)
3 / 5
37 (% 50,68)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakaldoko Milagros Ginea[5] (Ahotsak[6] proiekturako)

Arakaldon[7] Nerbioi ibarreko hizkera[8] hitz egiten da, sartaldeko mendebalderaren aldaera.

Garraiobide eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakaldoko geltokia.

Trena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Renfe Aldirien C-3 lineari dagokion Arakaldoko geltokiak ematen dio zerbitzua udalerriari.

Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaibusen honako lineek ematen diote zerbitzu Arakaldori: (Geralekuak Arrankudiaga udalerrian kokatuta daude)

  • A3918 Bilbo - Orozko
  • A3919 Orozko - Galdakaoko Ospitalea
  • A3920 Urduña - Galdakaoko Ospitalea

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakaldo AP-68 autobidearen albo batean dago. Iparraldean, Bilbotik etorrita, 2. irteera, eta hegoaldean, Gasteiztik etorrita, 3. irteera hartzen dira udalerrira sartzeko.

Bestalde, N-625 (Burgos-Bilbao) errepideak udalerria Laudio eta Ugao udalerriekin lotzen du.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Marina jaiak uztailaren 18an.

Arakaldotar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Towns Basque Country
  5. «Ginea Iruretagoiena, Milagros - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  6. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  7. «Arakaldo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).
  8. «Nerbioi ibarrekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa