Arakosia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arakosia, Drangianatik ekialdera, Baktrianatik hegoaldera, Gandharatik mendebaldera eta Gedrosiatik iparraldera zegoen.

Arakosia[1] (persieraz Harauvatiš, "ondo ureztatua"), Asia erdialdeko antzinako eskualde baten izena da. Egungo Afganistango hegoaldeko gune menditsuan zegoen, iparralderago zegoen Baktriana eskualdetik Hindu Kush mendilerroak banandua, eta Helmand ibaiaren haranean zehar hedatzen zen. Ibai hau Sistango Hamun-e Helmand aintzirara isurtzen da, antzinako Drangiana eskualdean. Arakosiako jatorrizko biztanleak pactyan deituak izan ziren, eta, ziur aski, egungo pashtoen arbasoak izango ziren.

Eskualde hau, lehen akemenidar errege Ziro II.a Handiak menderatu zuen. Arakosia, ordutik, Persiar Inperioaren zati izan zen, inperioko satrapiarik ekialdekoenetako bat zelarik, mendebaldean, Drangianarekin muga eginez, hegoaldean, Gedrosiarekin, ekialdean Gandhararekin eta, iparraldean, Baktrianarekin. Hiriburua, Kapisa zen (Kapisakaniš), Ziro II.ak eraikia ziur aski, eta handik pasatzen zen Indus ibaiaren harana eta Persiako mendebaldeko eskualdeak lotzen zituen ibilbidea. Mazedoniarren konkistaren ondoren Alexandro Handiak, Arakosiako Alexandria izena eman zion. Antzinako hiri hau egungo Kandahar da, Afganistango hegoaldeko hiri nagusia.

Mazedoniarren konkistaren ondoren, bata bestearen ondoren, seleuzidarrek, partiarrek eta persiar sasanidarrek kontrolatu zuten, Persiaren musulmandar konkista eta zibilizazio Islamiarrean sartu arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]