Aras (ibaia)
(«Araks ibaia» orritik birbideratua)
Aras / Araz / Araxes | |
---|---|
|
|
Bertako izena | Արաքս (hy), Araz (az), ارس (fa) |
Kokapena | Turkia, Armenia Iran, Azerbaijan |
Luzera | 1072 km |
Arroa | 102000 km² |
Emaria | 285 m³/s |
Iturburua | Erzurum probintzia (Turkia) |
Ibai ahoa | Kura > Kaspiar Itsasoa |
![]() |
Aras edo Araz edo Araxes[1] (persieraz: ارس, armenieraz: Արաքս, azerbaijaneraz: Araz) Kaukasoko ibaia da. Turkiako Erzurum probintzian jaio, Turkia eta Armeniaren arteko muga egiten du, aurrerago Turkia eta Nakhitxevanen (Azerbaijan) artekoa, ondoren Iran eta Nakhitxevanen artekoa, gero Iran eta Armeniaren artekoa, aurrerago Iran eta Azerbaijanen artekoa eta, azkenik, Azerbaijanen sartuta, Sabirabad hiritik hurbil Kura ibaira isurtzen da. 1897an gertatutako uholde baten ondotik, Aras ibaiaren adar bat (1909an kanalizatua) Kaspiar Itsasora zuzenean isurtzen da[2]. Aras denetara 1.072 km luze da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aras (ibaia) ![]() |
![]() |
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |