Edukira joan

Aramearrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaAramearrak
Motaetnia
Hizkuntzaaramera
Honen parteSemita
PeriodoK. a. 1. milurtekoa eta Antzinako Ekialde Hurbila
Geografia
JatorriaMesopotamia eta Siria
EstatuaAramean states (en) Itzuli

Aramearrak (antzinako arameraz: 𐤀𐤓𐤌𐤉𐤀 eta sirieraz: ܐܪ̈ܡܝܐ ܣܘܪ̈ܝܝܐ: , Oromoye / Suryoye) Ekialde Hurbileko Mesopotamia eta Sortaldeko. Bere jatorrizko eskualdea egungo Turkiako hego-ekialdetik, Siriatik eta Irakeko iparraldetik zabaltzen zen. Egungo aramearrek, noizbait Ekialde Hurbileko hizkuntza nagusia izan zen arameraren aldaera moderno batzuk hitz egin eta idazten dituzte. Aramearrak kristau federa bihurtu ziren lehen herrietako bat izan ziren eta euren Eliza Eliza siriarra (edo siriakoa) da, eta euren hizkuntza liturgikoa, siriera

Historian aramearrak agertu izanari buruzko dokumentazio gutxi dagoenez, oso zaila da jatorriaren eskema argi bat egitea. Jakina da, ordea, ekialdeko historiaren esparruan, aramearrak garrantzi handia izan zutela. Izan ere, bere historiak erakusten du Burdin Aroan maila etniko-linguistikoan izan zuen eraginak berebiziko garrantzia izan zuela Antzinako Sirian eta Mesopotamian. Nahiz eta aramear erresuma guztiak Asiriar boterearen mende egon, bere hizkuntza, aramera, Ekialde Hurbileko hizkuntza nagusia eta nazioartekoa izaten jarraitu zuen.[1]

XX. mende hasierako Asiriak genozidioak mundu mailako aramearren diaspora eragin zuen. Kristau aramearren gaur arteko zapalkuntza eta jazarpen aktiboaren ondorioz, nagusiki Europan, Ipar Amerikan eta Brasilen ezarri dira.[2][3][4][5][6][7]

Amodio-soroen eta arameoen arteko lotura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
«Tell Halafeko jainko berreskuratuak» eraksuketa Pergamoko museoan. K.a. X/IX mendeko basaltozko hileta eskultura.

Aramearren eta amorriten arteko lotura posiblea ikertzen ari dira aspaldidanik. Amorreoak eskualde berean bizi ziren. Erresuma aramearrak sortu aurretik (K. a. 1215-732), amorritak eremu berdinetan finkatu ziren. Amurru eta aramear tribuen artean jarraipen geografiko, historiko eta linguistiko (partziala) bat dago. Antzinako amorreoak kokatu ziren zona geografikoa, K. a. bigarren milurtekoaren amaieran aramear tribuek okupatutako zonari dagokio. Denborarekin, amorritar kulturalak "aramear" deituak izatera iritsi zirela iradokitzen da, eta euren jatorrizko lurraldea Aram delakoa izan zen. Aram hitza testu kuneiformetan eta Testamendu Zaharrean aipatzen da.

Tell Halafen aurkitutako (Guzan edo Gozan aramear erresumako) lehoi zaindari aramearrak

Autore batzuk, hizkuntza-kidetasunen bidez, arabiarren jatorria amorritekin lotzen saiatzen dira. Jakina, kidetasun horiek ez dira nahikoak herri batetik besterako jarraitutasunaz hitz egin ahal izateko. K. a. XVIII. mendeko gizarte nomada baten ezaugarriak nabarmentzen dituzte Mari hiriko taulatxoek. Arkeologiak oraindik ez du nahikoa material Azken Brontze Aroaren amaieran Sirian eta Mesopotamian ezartzen hasi ziren aramear tribuak zehazteko. Arriskutsua litzateke esatea Aramear kultura Burdin Aro hasieran ostatua zegoela, berezko ezaugarriekin eta bestelako gainerako kultura semitikoengandik bereizten zituen ezaugarriekin. Ezagunagoak dira garai bereko israeldar herriak, Kanaanen garai berean hedatu zirenak. Parekatu daiteke, beti ere kontu handiz, aramear garaiko lehen finkapenen kultura Israeldarren kulturarekin; badirudi bi herriak ahaidetuta zeudela.

Si 'gabbor, ilargiaren jainkoaren apaizaren hilarria. K.a. DVII. mende hasiera. Louvre museoa

Aramearrek hedapen handia izan zuten Burdin Aroaren hasieratik, XII. mendetik, XI. mendera arte eta Tiglath-Pileser I.ak eta Ashur-Bel-Kal-ek ezin izan zituzten geldiarazi. Hurrengo mendeetan, ekialdeko Siriako asiriar domeinua talde txikietara mugatu zen, eta hala ere, haien gainean Assur-ek kontrol teorikoa besterik ez zuen. Nabukodonosor I.a hil ondoren, Babiloniak aramear hedapena nozitu zuen. Horrela, Taurus mendilerroaren hegoaldean eta Zagrosetako mendebaldean, Ekialde Ertaineko mosaiko etnikoak bere sektoreak kontrolatzen zituzten aztarna aramear oso garrantzitsuak erakusten ditu, beste herri batzuekin nahastuz, talde etniko nagusia osatzera iritsi gabe. Elementu horien presentziaren bereizgarri dira X. mendetik VII. mendera arte errege asiriarren inskripzioetan agertzen diren pertsonaien eta entitate politikoen izen aramearrak.[1]

Antzina, aramear erresuma nagusiak izan ziren: Nasibina, Aram-Damasco, Bit-Zamani, Padan-Aram, Bit-Halupe, Bit-Bahiani, Aram Zobah, Hamath, Bit-Adini eta Bit-Gabbari.[8]

Erresuma horiek, bazterreko lurretatik zetozen tribu erdinomaden batasunaren ondorioz sortu ziren, eta amorreoak edo antzina hitita izandako hiri-estatuekin elkartu zirren. Hori dela eta, Burdin Aroko lehen mendeetako aramear kultura "neohitita" delakoarekin nahastu zen, eta sortu ziren erresumak lubio-aramearrak, luviarrak edo sirio-hititak zirela esaten da. Hisotirografia tradizonalean, estatu neo-hititak zirela esaten zen, baina osaketa etniko-kulturala beste bat zela ikusi da. Dena den, erresuma horiek Brontze Arotik jasotako tradizio multzo bat barneratu zituzten.[9]

Ekialde Hurbilaren arameatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. IX. mendetik urrera, Siriako erresuma aramearrek Asiriar Inperioaren erasoak jasan zituzten, eta K. a. VII.. mendetik aurrera, azkenik, Levante osoa konkistatu zuten asiriarrek. Orndorioz, erresuma aramearrak banan-banan asiriar probintzia bihurtu ziren eta aramearrak deportatu egin zituzten konkistatzaileek. Horrek aramearrak Ekialde Hurbileko eta Mesopotamiako hainbat tokitan azkar zabaltzea eragin zuen. Horri esker ere zabaldu zen bere hizkuntza, aramera. Aramearrak nagusi bihurtu ziren Mesopotamian beren kopurua handitzearen bidez. Pixkanaka, Ekialde Hurbila "arameartatu" egin zen.[10][11][8]

Aramearrk Asiria, Babilonia (K.a. 612-539) eta Persiako (K.a. 539-331) ondorengo inperioen menpe egon ziren. Azken horien menpean, hizkuntza eta kultura aramearrak are zabalkunde handiagoa izan zuten. Arameera Akemenestar inperioaren lingua franka izan zen eta, lehenago edo beranduago, feniziera, moabita edo hebreera bezalako tokiko hizkuntzak ordezkatu zituen . Aramizazio izenez ezagutzen den prozesu horrek biztanleria osoari eragin zion, eta enbrioi-entitate kultural bat sortu zuen, hizkuntza bat eta mundu-ikuskera jakin bat partekatzen zituena.[11]

Aldi helenistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldi helenistikoan, Alexandro Handiaren konkisten ostean, aramearrak Seleukotar Inperioko biztanle gehienak ziren, eta "siriar" izenaz ezagunak ziren. Hiri helenizatuetatik kanpo, barnealdeko biztanle guztiak arameraz mintzo ziren; asiriarren ondorengoak, galilearrak, samariarrak, juduak eta idumearrak, baita nabateoak ere. Nahiz eta grekoa komunikazio-hizkuntza berria izan, seleukotar subiranoekin, eta ondorengo Erromatar Inperioko administrazioarekin egoten ziren harremanetan erabiltzen zena, aramera eguneroko komunikazio-hizkuntza izaten jarraitu zuen.[12]

Terminologia etnikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Siriar/siriako» terminoak aramearrek eurek hartu zituzten kristautasunera bihurtu zirenean. «Siriar/siriako» terminoari esker, urruneko aramearrek Kristo aurreko beren izen eta identitate zaharrarekin identifika daitezke. "Siriarra" pixkanaka, aramear kristauaren sinonimo bihurtu zen. Horrela, aramear kristautuak aurreko mendeetako aramear paganoengandik eta haien erritualetatik berezitu ziren eta berezituak izatea lortu zuten[13][14][15][16][17]

Osroene probintzia erromatarra K.o. V. mendean. Hiriburua Edessan zuen.

Eufratesen goi-ibilguan dagoen eskualdea da, Mesopotamiatik ipar-mendebaldera. Gaur egun, Siria eta Turkiaren arteko mugan dago. Seleukotar gobernutik independentea izatera iritsi zen K.a. 132. urtean. Jatorrizko errege semitikoek hiriburua Edesan (Urfa, Turkia) ezarri zuten, jatorrian Seleuko I.a Nikatorrek sortutako establezimendu militar bat zena. Osroene Partia eta Erromaren arteko gerretan sartu zen. Luzio Verok erromatar enperadoreak hiria arpilatu zuen K.o. 116an, estatu satelite erdi autonomo gisa geratu zen, 214an Erromatar Inperioko probintzia izendatu zuten arte, Osroenis erromatar probintzia. Ondoren, Edesa kristau gune garrantzitsu bihurtu zen. Sasandarrek sarritan eraso zioten eta 638an arabiarren eskuetan erori zen.[18]

Aramear jatorriko erresuma batzuk kristautasunera bihurtzeak, Edesak bereziki, aramear hizkuntza eta kultura biziberritu zituen. Garai hartan, hizkuntzak, orain siriako izenez ezagutzen denak, eta arameraren dialekto bat dena, alfabeto berri bat hartu zuen, Asiriar alfabetoa (aramear alfabetotik eratorria), eta literatura oparoa sortu zuen. Bi eskritura siriar gehiago garatu dira asiriar alfabetotik abiatuta: mendebaldeko serto-siriako idazkera eta ekialdeko alfabeto madenhoyo siriakoa.

Eliza Kristaua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arkitektura aramearra Mor Gabrielen monasterioan

Mendebaldeko siriar erritua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Siriako Antiokiako eliza ortodoxoa[19] (eliza ama)
  • Eliza katoliko siriarra (Eliza katoliko erromatarrarekin bat eginda)
  • Eliza katoliko maronita (Eliza katoliko erromatarrarekin bat eginda)

Ekialdeko siriar erritua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizantziar erritua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Antiokiako greziar eliza ortodoxoa (rum).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Yildiz, Efren (2000), «Los Árameos: sus orígenes, su ubicación geográfica y su lengua» (PDF), Helmantica: Revista de filología clásica y hebrea (Gaztelaniaz), 51 (154): 219–243, ISSN 0018-0114.
  2. ↑ Brock, Sebastian P. (2002ko urtarrilaren 2a), Kiraz, George (ed.), «SOME BASIC ANNOTATION TO THE HIDDEN PEARL: THE SYRIAN ORTHODOX CHURCH AND ITS ANCIENT ARAMAIC HERITAGE, I-III (ROME, 2001)», Hugoye: Journal of Syriac Studies (Volume 5) (Ingelesez), Gorgias Press: 63–112, doi:10.31826/9781463214104-005/html?lang=de, ISBN 978-1-4632-1410-4 (kontsulta data: 2025eko abuztuaren 2a).{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: lana parametroa ISBNarekin (link)
  3. ↑ Courtois, Sebastien de (15 de junio de 2004). The Forgotten Genocide: Eastern Christians, The Last Arameans (en inglés). Gorgias Press. ISBN 978-1-4632-0949-0. doi:10.31826/9781463209490/html. Consultado el 3 de enero de 2024.
  4. ↑ Shabo, Johnny (9 de noviembre de 2018). A brief history of the genocide against the Syriac Arameans (en inglés). Shabo. ISBN 978-90-829457-0-6.
  5. ↑ Omtzigt, Pieter; Tozman, Markus K.; Tyndall, Andrea (2012). The Slow Disappearance of the Syriacs from Turkey and of the Grounds of the Mor Gabriel Monastery (en inglés). LIT Verlag Münster. ISBN 978-3-643-90268-9.
  6. ↑ Barbara Cunningham, The New Jersey Ethnic Experience (1977). «29. Syrian-Arameans». The New Jersey Ethnic Experience (en inglés). pp. 418-419. Consultado el 15 de febrero de 2025.
  7. ↑ «Guía del Mundo - Pueblos sin Estado: los asirios», guiactual.guiadelmundo.org.uy (kontsulta data: 2025eko abuztuaren 2a).
  8. 1 2 Younger, K. Lawson (2016). A Political History of the Arameans: From Their Origins to the End of Their Polities. ISBN 978-1-62837-080-5.
  9. ↑ Doak, Brian R. (2020). "The Arameans". Ancient Israel's Neighbors. Oxford University Press. 51–73. or. ISBN 978-0-19-069063-2.
  10. ↑ Françoise Briquel-Chatonnet, Les Araméens et les premiers Arabes :
  11. 1 2 Tadmor (1982), «The Aramaization of Assyria: Aspects of Western Impact», Mesopotamien und seine Nachbarn ; 1, 2. lib., 449. or. (kontsulta data: 2025eko martxoaren 2a).
  12. ↑ J. F. Healey, « Aramaean Heritage », dans Niehr (zuz.) 2014, 401-402 or.
  13. ↑ Nöldeke, Th. (1871), «Die Namen der aramäischen Nation und Sprache», Zeitschrift der Deutschen Morgenländischen Gesellschaft, 25. lib., 1/2. zk., 115. or., ISSN 0341-0137 (kontsulta data: 2025eko maiatzaren 6a).
  14. ↑ «Süryani Tarihi», www.suryanikadim.org (kontsulta data: 2025eko martxoaren 24a).
  15. ↑ Historia - Syrisk ortodoxa kyrkan (kontsulta data: 2025eko martxoaren 24a).
  16. ↑ Geschiedenis – Moeder Gods Mariakerk (kontsulta data: 2025eko apirilaren 27a).
  17. ↑ «Geschiedenis – Moeder Gods Mariakerk» (en nl-NL). Consultado el 27 de abril de 2025. «Wat wel vaststaat en algemeen wordt aanvaard, is dat de Syriërs voorheen Arameeërs heetten. Dit feit wordt al door de vroege Syrische historici en lexicografen zelf bevestigd.»
  18. ↑ «Osroene - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología», www.tesaurohistoriaymitologia.com (kontsulta data: 2025eko abuztuaren 2a).
  19. ↑ «Syrian Orthodox Patriarchate of Antioch», Syrian Orthodox Patriarchate of Antioch (kontsulta data: 2023ko abenduaren 18a).
  • Akopian, A. (2017): An introduction to Aramean and Syriac studies.
  • Barsoum, A. (1952): The Scattered Pearls; A History Of Syriac Literature And Sciences.
  • Brock, S. (2001): Some basic annotation to the Hidden Pearl: The Syrian Orthodox Church and its ancient Aramaic heritage.
  • Butts, A.M. & Young, R.B. (2021): Syriac Christian Culture: Beginnings to Renaissance.
  • De Courtois, S. (2004): The Forgotten Genocide: Eastern Christians, The Last Arameans.
  • Greenfield, J.C. (1998): Arameans and Aramaic in Anatolia
  • Haddad, R.M. (1980): Syrian Christians in a Muslim Society: An Interpretation.
  • Kraeling, E.G. (1918) Aram and Israel, or, the Arameans in Syria and Mesopotamia.
  • Lipińsky, E. (2000): The Aramaeans: Their Ancient History, Culture, Religion.
  • Niehr, H. (2014): The Aramaeans in ancient Syria.
  • Macuch, R. (1991): Tur Abdin Through the Ages.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]