Arancha González Laya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arancha González» orritik birbideratua)
Arancha González Laya

dekano

2022ko otsaila -

Kanpo Harremanetarako, Europar Batasunerako eta Kooperazio Ministroa

2019ko azaroaren 30a - 2021eko uztailaren 11
Josep Borrell - José Manuel Albares (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDonostia1969ko maiatzaren 22a (54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea : zuzenbide
Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
italiera
frantsesa
alemana
euskara
Jarduerak
Jarduerakmanagerra, zuzendari exekutiboa, abokatua eta politikaria
Enplegatzailea(k)Merkataritzaren Mundu Erakundea  (2005 -  2013ko abuztuaren 31)
Nazioarteko Merkataritza Zentroa  (2013ko irailaren 1a -
Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua  (2022ko otsaila -
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

Facebook: aranchagonzalezlaya Twitter: AranchaGlezLaya Edit the value on Wikidata

María Aránzazu «Arancha» González Laya[1] (Donostia, 1969ko maiatzaren 22a) gipuzkoar abokatu eta politikaria da.

Donostian jaioa da Gonzalez, baina Tolosan oso errotuta dago eta tolosartzat du bere burua. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, italieraz, alemanez eta ingelesez daki. Zuzenbideko graduatua da, Nafarroako Unibertsitatean.[2]

2013. urteaz geroztik Gonzalez zuzendari exekutiboa da ITC Nazioarteko Merkataritza Zentroan, eta NBEko idazkariorde nagusia ere bada ordutik NBE Nazio Batuen Erakundearen eta MME Munduko Merkataritza Erakundearen barrukoa da ITC, eta Suitzan du egoitza. Hainbat lan egin izan ditu Europako Batzordean, nazioarteko harremanetan, merkataritzan, komunikazioan eta garapenerako lankidetzan.[2]

2020an Pedro Sánchezek Espainiako Atzerri ministro izendatu zuen, eta 2021eko uztailean utzi zuen kargua[3]. Agintaldi labur horretan Marokorekin izandako krisi diplomatiko bat gaizki eroan izana leporatu zioten Gonzalez Layari[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Izena eta abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Arantxa Gonzalez Laia onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b A. Imaz - G. Hermosilla. (2020-01-11). «Gonzalezekin, hiru izango dira euskal jatorriko ministroak Espainian» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  3. (Gaztelaniaz) Marcos, Carlos E. Cué, José. (2021-07-10). «Sánchez da un vuelco a la legislatura con un cambio profundo del Gobierno» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2021-07-13).
  4. (Gaztelaniaz) «González Laya, la pieza sacrificada para intentar apaciguar a Marruecos» elconfidencial.com 2021-07-11 (Noiz kontsultatua: 2021-07-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.