Edukira joan

Arango Kontseilu Nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arango Kontseilu Nagusia
Conselh Generau d'Aran
. legegintzaldia
Mota
MotaEskualdeko kontseilu
Zuzendaritza
SindikoaCarlos Barreras (CDA)
2011. urtetik
Osaketa
Eserlekuak13

Alderdi politikoak
CDA, UA, PRAG
Hauteskundeak
Azken hauteskundeak2015
Batzarlekua
Vielha, Arango Harana
Webgunea
www.conseharan.org
Arango Kontseilu Nagusia is located in Katalunia
Arango Kontseilu Nagusia
Arango Kontseilu Nagusia
Arango Kontseilu Nagusia (Katalunia)

Arango Kontseilu Nagusia (araneraz Conselh Generau d'Aran) Kataluniako Lleidako probintziaren ipar-mendebaldean dagoen Arango Haraneko gobernu autonomoaren organua da. 1991an ofizialki eratu eta 13 kidek osatzen dute. Arango Haraneko erregimen bereziari buruzko uztailaren 13ko 16/1990 Legearen arabera (DOGC 1.326, abuztuaren 3a), honako hauek osatzen dute: Arango sindikoa (Sindic), batzarrean biltzen diren Kontseilari Nagusiak (Conselhers Generaus), eta Kontu Auditoreen Batzordea (Comission d'Auditors de Compdes).

Arango Harana sei tertzio historikoetan (terçons) oinarritutako sei barrutietan banaturik dago. Kontseilu Nagusia 13 kidez osatua dago, haietako bakoitzak barruti hauek honako modu honetan hautatu ohi diztuztelarik:

Kontseilari nagusien hautaketa zuzena agiri demokratiko bidez iragartzen da, indarrean dagoen hauteskunde legediaren bidez, zerrenda itxien eta D'Hondt legearen arabera.

Kataluniako hizkuntz politika eta hezkuntzan indarrean dauden arauen arabera, Arango Kontseilu Nagusiak aranararen sustapen eta hezkuntza eta bere kulturari buruzko eskumen osoa du. Gainera, Kataluniako Generalitateak Kontseilu Nagusiari gutxienez arlo hauei buruzko eskumen eta zerbitzuak laga behar dizkio:

  • Hezkuntza.
  • Kultura.
  • Osasuna.
  • Gizarte-zerbitzuak.
  • Lurralde-antolamendua eta hirigintza.
  • Turismoa.
  • Ondare historiko-artistikoaren babesa, kontserbazioa eta administrazioa.
  • Natura, mendia eta landa-bideen babesa.
  • Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, ehiza eta baso baliabideen ustiapena.
  • Salbamendua eta suteen itzaltzea.
  • Gaztedia.
  • Aisia eta denbora librea.
  • Ingurumena.
  • Hondakin solidoen jasotzea eta tratamendua.
  • Osasun-egoera publikoa.
  • Tokian-tokiko errepideak.
  • Bidaiarien barne-garraioa.
  • Artisautza.

Gainera, Generalitatearen legediak eskualdeari honako jarduera hauekiko onartzen dizkion ahalmen hauek dagozkio: udalei dagozkien jarduera eta zerbitzuak, udalentzako laguntza eta haiekin burututako elkarlana, lurralde eta mendietako ekintza bereziei buruzko plangintza. Kontseilu Nagusiak Ganeralitateak utzi edota ematen dizkion eskumenak ere gauzatzen ditu, betiere bertako erregimenak ezarritakoaren arabera.

Eskumenen finantzaketa modu honetara egingo da:

  • Eskubide pribatuko diru-sarrerak.
  • Zerbitzu eskeintza eta eskumena gauzatzeko burutu diren jardueren tasak.
  • Estatuak eta Generalitateak eskualdeko erakundeen mesedetan ezarritako zergen kontribuzio bereziez.
  • Diru-laguntzak eta eskubide publikoko beste diru-iturriak.
  • Kreditu-operazioetatik datozen diru-iturriak.
  • Generalitatearekin ezarritako elkarlan akordioetatik datozen diru-iturriak.
  • Isunak.
  • Ezarri daitezkeen beste batzuk.

Lleidako Aldundiaren eskumenak eskuratzen direnean, Kontseilu Nagusiari pronbitziako izendatu zaizkion diru-iturrien partaidetzak ere badagozkio, bai eta Arango Haraneko udalerrien ekarpenak ere.

1993an guztiaren Eskualdeetako Garapenerako Europar Funtsaren diru laguntzaren %1,86a eman zitzaion. 1999an hezkuntza (aranerazko testu liburuen eta hezkuntza materialaren argitalepena; irakasleen aranerazko hizkuntza eta kultur heziketa etengabea; aranerazko mintzalagunak; hezkuntza erreformaren ezarpena eta araneraren garapenaren inguruko jarduerak; jangela eta eskola-garraio zerbitzuen kudeaketa; hezkuntza okupazionala) eta bidaiarien barne-garraio arloko zerbitzu eta funtziak transferitu ziren. 2000an ostalaritza eta gizarte zerbitzuen arloan, osasun, abeltzaintza eta arrantza eskumenak transferitu ziren.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]