Arango harana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Lleidako haranari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aran».
Arango harana
Val d'Aran
Vall d'Aran
Kataluniako eskualdea
Bandera Armarria
Hiriburua
eta hiri handiena
Vielha e Mijaran
Hizkuntza ofiziala(k) Aranera, katalana, gaztelania
Herrialdea
Erkidegoa
Probintzia
 Espainia
 Katalunia
Bandera de la provincia de Lérida.svg Lleida
Gobernua
 -  Gobernua Conselh Generau d'Aran
 -  Sindikoa Carlos Barrera
Azalera
 -  Guztira 633.60 km2
Biztanleria
 -  2014 zenbatespena 10.194
 -  Dentsitatea 16,09 bizt./km2

Aran harana (araneraz ofizialki Val d'Aran, katalanez Vall d'Aran) Kataluniako ipar-mendebaldeko eskualdea da, Pirinioetan eta Lleida probintzian dagoena. Okzitaniako lurraldea da.

620.47 km²-ko eskualde honetan 10.090 lagun bizi dira (2013) eta 9 udalerri daude. Biztanle dentsitatea 196.14 biz/km²-koa da. Hiriburua Vielha da (5.508 biztanle).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Pirinioetan kokaturik, Comaloforno (3.033 m), Besiberri Nord (3.014 m), Punta Alta (3.014 m), Feixan (2.955 m), Colomers (2.9333 m), Forcanada (2.883 m), Mauberme (2.880 m) eta Montardo (2.833 m) mendirik altuenen artean ditugu.

Bestalde, Garona eta Noguera Pallaresa ibaiak eskualde honetan sortzen dira.

Hauek dira inguru honetan desagertzear dauden animalia espezieak: hartz arrea (Ursus arctos), eper zuria (Lagopus mutus), ahuntz kataluniarra, sargantana aranesa (Lacerta aranica) eta ugatza (Gypaëtus barbatus).

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldetik Frantziarekin du muga, hego-mendebaldetik Huescarekin (Aragoi), hegoaldetik Goi Ribagorza eskualde katalanarekin eta ekialdetik Pallars Sobiràrekin.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Vielha e Mijaran: 5.385 biztanle (2007).
  2. Naut Aran: 1.716.
  3. Bossost: 1.115.
  4. Les: 944.
  5. Es Bordes: 241.
  6. Vilamos: 184.
  7. Canejan: 104.
  8. Arres: 65.
  9. Bausen: 61.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kataluniako Generalitateak eskualde honetako Conselh Generau d'Aran izeneko gobernuari hainbat eskumen berezi laga dizkio.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza ofizialak aranera, katalana eta gaztelania dira. Gaur eguneko hizkuntzaren ikuspegitik, Aran harana Okzitaniako zati da.

Teoria onartuen arabera, Val d´Aran izena euskaratik dator, Aran horrek zuzenean haran esan nahi baitu, hau da, tautotoponimoa da.

Bestalde, Val d´Aranen zenbait euskal toponimo mantendu dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arango harana Aldatu lotura Wikidatan