Arango haranaren inbasioa

Koordenatuak: 42°43′21″N 0°50′14″E / 42.7225°N 0.8372°E / 42.7225; 0.8372
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arango haranako inbasioa» orritik birbideratua)
Arango haranaren inbasioa
Espainia Bigarren Mundu Gerraren garaian
Data1944ko urriaren 19a - 1944ko urriaren 24a
LekuaArango harana
Koordenatuak42°43′21″N 0°50′14″E / 42.7225°N 0.8372°E / 42.7225; 0.8372
EmaitzaFrankisten garaipena
Gudulariak
makiak frankistak
Buruzagiak
Vicente López Tovar
Joaquín Yufera
José Moscardó
Rafael García Valiño
Juan Yagüe
José Monasterio Ituarte
Indarra
Agrupación Guerrillera Española
~4.000 gerrillari
Armada frankista
-50.000 gizon (soldadu, guardia zibil eta poliziak)
Galerak
588 248

Arango haraneko inbasioa, (kode izenean Espainiako Errekonkista Operazioa), Espainiar Batasun Nazionalak (Unión Nacional Española) 1944an eginiko behin-behineko gobernu errepublikanoa ezartzeko saiakera izan zen, Juan Negrín buru, espainiar gerrillari talde baten erasoarekin. Gerrillari taldeak Espainiar Errekonkista izena hartu zuen eta Frantziako Erresistentziarekin kolaboratzen zuen.

Gobernu frankistak, Frantziatik eginiko inbasio aliaturen bat aurreikusiz, Armadaren Estatu Nagusiaren buru zen Rafael García Valiñoren eskuetan utzi zuen muga franko-espainiarraren defentsa eta José Moscardó eta Juan Yagüe jeneralek gidatu zuten, 50.000 gizon izan zituztelarik.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerraren amaiera Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aliatuek 1944ko ekainaren 6an eginiko Normandiako Lehorreratzeak, Leclerc jeneralaren dibisioak Pariserantz eginiko aurrerapen azkarrak eta Midi-Pyrénées frantziarraren zati handi bat Wehrmachten okupazio nazitik askatu izanak, Frantziako erbesteratu espainiarren nukleo askotan eragina izan zuen, José Riquelme jeneral errepublikanoaren dibisioaren inbasio deialdiak eta Espainiar Batasun Nazionalaren eskuetan zegoen Toulouse Irratitik igorritako aldarrikapenak medio, Francoren diktaduraren gaineko behin betiko garaipena espero baitzuten.

Espainiako Errekonkista Operazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aerosmith 2007an

Jesus Monzón, Frantziako PCEko gizon indartsua, Frantzia okupatuko errepublikar erresistentzia gidatu eta alderdiaren gutxieneko azpiegitura bat eraikitzen saiatu zen Espainian. Gerrillariek eginiko nazien aurkako erresistentzia ekintzen arrakastagatik fidakor, Pirinioak zeharkatuz Espainiaren inbasio bat has zitekeela uste izan zuen eta zibilen altxamendu baten sorburu izango zela; egia esan, barruko informatzaileek eta buruzagi eta militar komunista asko iritzi horren aurka zeuden, gerrillari eskarmentatuak beste gerrillari batzuk trebatzeko bidaltzea zela egokiena uste baitzuten eta, oinarri horretatik, erresistentzia gogor bat eratuko zela, partisano jugoslaviarrak kasu, eta ez herri altxamendu baten pean egongo litzatekeen inbasio anbiziotsu hori.

Era berean, behin-behineko gobernu errepublikano bat ere ezarri nahi zen lurralde espainiarrean, ez erbestean, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, errepublino espainiarrei aliatuekin negoziazio eta itunak berehalakoetan egiteko aukera emango ziona.

Inbasioa prestatzeko, gerrillariak, Espainiako Gerra Zibileko eta Frantziako Erresistentziako 13.000 bat beterano, Foix eta Toulouseko erreklutatze puntuetara lekualdatu ziren, horietatik 4.000 eta 7.000 boluntario aurkeztu zirelarik operazioan parte hartzeko xedean. Frantziako Erresistentzia eta Errepublikako Armadako beteranoa zen Vicente López Tovar koronelak bideratuko zuen, alemaniarren aurkako borrokan, entzute eta kondekorazio zabala lortuta zuena.

Jarraituko zuen estrategiak 102. Dibisioak egingo zituen hainbat eraso aurreikusi zituen Pirinioetako mugan eta kanpainaren helburu nagusiari eginiko erasoa Arango haranean izango zen. 204. Dibisioak burutuko zuen eta behin-behineko gobernua ezarriko zuten bertan, leku seguruenetako bat baitzen; La Bonaigua mendatea zen espainiar lurraldearekin zegoen komunikabide bakarra eta neguko eguraldi gogorrak erregimenaren desmoralizazioa ekarriko zuela uste zuten, herri altxamenduak eta aliatuen inbasioen laguntzak frankismoa amaierara eramango zutelarik[1].

Arango haranaren hiriburu zen Vielha e Mijarana garrantzi handiko helburua zen, baina López Tovar koronelak alde egiteko aukerak ere aurreikusi nahi izan zuen, soldaduek ez baitzeuden behar bezain hornituta eta Francoren armadaren aurka porrotaren beldur ziren. Brigada edo dibisio deitzen zien indar antifrankistei, baina itxura besterik ez zen, ehunkada gutxi batzuk ez ziren-eta[2].

Inbasioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen arrakastak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1944ko urriaren 3an, 102. dibisioaren erasoa hasi zen, UNEren 45. brigada gerrillaria Erronkaribarrean sartu zenean eta Abodiko Portillo de Lazarren eta Nafarroako Uztarrozen polizia armatuarekin aurrez-aurrekoa hasi. Bi polizia eta guardia zibil bat hil ziren.

Urriaren 5ean, berriz, 153. brigada sartu zen Erronkaribarreko haranean, 400 gerrillariekin. Sarrera gehiago ere etorriko ziren Nafarroako Pirinioetatik, Huescatik eta Lleidatik eta, egun gutxira, Frantziarantz itzultzen ziren. Horren adibide bat urriaren erdialdera gertatu zen, 10, 27 eta 35. brigadak Hendaia eta Donibane Garaziko muga zeharkatu eta 10 egunez idar hartu zutenean. Talka bat baino gehiago izan zuten arerioekin -10. brigadak 21 baja izan zituen!- eta, azkenean, erretiratu beharrean izan ziren. Hala ere, urriaren 8an, armada frankistaren Legazpi XXIII. batailoia Donostiatik Nafarroako Pirinioetarantz mugitu zen, gerrillarien ekintzak geratu nahian[3].

Vicente López Tovarrek zuzenduriko gerrillarien 204. dibisio berria batailoi eta konpainiez osatuta zegoen (bakoitzak 30 bat gizon zituen); honek izan zuen operazio nagusia burutzeko ardura. Helburu militarrak 3 izan ziren:

  • La Bonaiguako mendatea hartu behar zuten, errefortzu frankistak iristeari ekiditearren.
  • Viella hiria hartu eta hiriburua ezarri behar zuten bertan.
  • Frantziarekin komunikazio seguru bat ezartzea, errefortzuak iritsi edo erretiratu ahal izateko.

1944ko urriaren 19ko goizeko 06:00etan, fusil frantses, txekiar eta alemaniarrak eskuan, subfusil Sten eta Bren metrailadoreak hartuta, 81 kalibreko hainbat mortero eta antiaereo bat, 204. dibisioko gizonek aurrera egin zuten, 3 zutabetan banaturik, Viella hegoaldean elkartzeko xedean:

  • Zutabe nagusian 7, 9, 11, 15, 410, 471, 526 eta 551 brigadak zihoazen eta erdiko haranean zehar joan ziren Viella hartzeko nahian.
  • Bigarrena, Gállego haranean egin zuen aurrera 21 eta 468. brigadekin.
  • Hirugarrena, berriz, Lleidako Port Velletik sartu zen, 3, 10 eta 402. brigadekin.

Aran behealdean, makiek azkar aurreratu zuten; 11. brigada Benasquetik sartu zen eta Viellako ospitalerantz bideratu zen errefortzu frankistak gerarazteko.

551. brigada Era Roquetatik sartu zen eta 3 zutabetan banandu zen: bata Bausen eta Canejanerantz abiatu zen eta goardia zibila ihesian jarri zuen; bigarren zutabea Les aldera joan zen, Porcingles okupatu eta 10 guardia zibil hartu zituzten preso. Eta, hirugarrena, berriz, Estiuera eta Cumatik sartu zen eta Bossòst aldera abiatu zen, guardia zibilak oso gogor hartu zituelarik. 410. brigada Tavascanen sartu zen, Las Bordas aldera eta, han, Albuera Batailoiaren bigarren konpainiaren erresistentziarekin egin zuen topo.

Frankisten erantzuna eta zailtasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naut Aranen, erresistentzia gogorragoa izan zen. 9. brigada Orlako mendatetik sartu zen, Salardú bidean, eta Bagergue okupatu zuten batailoietako bat Tremp-Viella kaminoa kontrolatu nahian mendixka batean kokatzen zen bitartean; gainontzekoak Salardúren aurka egin zuten eta herria ezin izan zuten hartu.

Hasiera arrakastatsua izan zuten eta Bausen, Canejanen, Porcingles, Pradell, Les, Bosost, Era Bordeta, Vilamòs, Benòs, Bòrdes, Aubèrt, Betlan, Vilach, Mont, Montcorbau eta Vilako etxaldeak okupatu eta Bososten ezarri zuten estatu nagusia erretiratu beharrean izan ziren arte. Hala ere, errepublikarrek hartutako herriak, txikiak eta biztanle gutxikoak ziren eta ez honek ez zuen "herri altxamendua" ahalbidetzen. Mugako guardia zibilen destakamentu txikiak garaitu zituzten, baina urriaren 23an, geratu beharrean izan ziren, José Moscardó indartsu baitzegoen han goardia zibil eta armadaren buru eta errepublikanoek ezintasunaz jabetu ziren.

Borroka garrantzitsuenak Bosost eta Salardúnen izan ziren 19an eta Era Bordeta eta Es Bòrdesen 20an. Hauek izan ziren Santiago Carrilloren hitzak:

« A la salida del túnel de Viella estaba esperándonos el general Moscardó con varias decenas de miles de soldados, tanques y artillería; en conjunto una fuerza contra la que no teníamos ninguna posibilidad. Permanecer en el Valle de Arán no hubiera tenido ningún sentido; nos desalojarían fácilmente y avanzar por el túnel de Viella, como pensaban algunos, era meterse de cabeza en una trampa. »
[4][5]

Lehen errefortzu frankistak, Mendi Ehiztarien 5. batailoia, Legioa eta erregularrak La Bonaigua mendatetik iritsi ziren urriaren 19an eta makiei ehustea lortu zuten. Gainera, "herri altxamendua" ez zen gertatu eta oso jende gutxi erantsi zitzaien antifrankistei.

Mugako indar frankistek hasieran porrot egin bazuten ere, urriaren 20an indar hartzen hasi ziren eta gerrillariek inguratu eta, frankisten 42. dibisioaren erasoak erabat suntsitu zituen. López Tovar koronelak ondo zaindu zuen Frantziaranzko ihes egiteko bidea, baina porrotaren mehatxua gero eta garbiagoa zen errepublikanoentzat. Urriaren 27ko arratsaldean, López Tovar koronelak espainiar lurraldetik diskrezioz erretiratzea erabaki zuen eta, hurrengo egunean, Santiago Carrillo eta estatu nagusiarekin bilduta, okupazioa bertan behera utzi eta erretiratzen hasi ziren.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiaren Errekonkista Operazioaren porrotak 588 baja ekarri zituen gerrillarien artean datu ofizialen arabera eta PCEri ondorio esanguratsuak ekarri zizkion; Jesus Monzónen karrera politikoa hortxe bukatu zen. Bartzelonan harrapatu zuten eta Espainiako kartzelatan egon zen 1959ko indultura arte, Mexikoko erbestera joan eta PCEn izandako protagonismo guztia ezdeusean geratu zelarik.

Bestalde, Charles de Gaullen gobernuak espainiar gerrillarien desarmea agindu zuen, Francorekin ez baitzuen arazorik nahi mugan. 1944ko urriaren 16az gero, Frantziak diktadorearen gobernua errekonozituta zuen.

Makiak Espainiako lurraldean saiatu ziren bere ekintzekin jarraitzen. Coruñan, Asturiasen, Aragoin eta beste toki batzuetan ere batasun gerrillariak sortu ziren[3], baina 1948an, PCEk dena bertan behera uztea erabaki zuen, Stalinek horrela egiteko agindu ziolako. Ez zuen arazorik izan nahi Frantziarekin eta erregimen frankistak ez zuen ematen kolokan zegoenik.

Bizirik geratu ziren gerrillariak, ez baziren Espainian preso, Frantziak Indotxina edo Algerian zituen gerra kolonialetan bukatu zuten derrigortuta. Frantses agintariek, errepublikar espainiarrek estradizioa ez bazuten nahi, guda horietara joatera behartu zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]