Arangoiti (mendia)
Itxura
| Arangoiti | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 1.355 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°38′44″N 1°11′40″W / 42.64556°N 1.19444°W |
| Mendikatea | Leireko mendilerroa |
| Herrialdea | |
| Foru erkidego | |
| Mendizaletasuna | |
| Ohiko bidea | Irunberritik |
| Mendikat | Mendikat |
| Luberri | Luberri |
- Artikulu hau Nafarroa Garaiko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arangoiti».
Arangoiti Nafarroako ekialdean dagoen mendia da, 1.355 metroko garaiera duena. Leireko mendilerroaren mendirik altuena da.
Arangoiti mendia Irati eta Eska ibaien artean dago. Horrez gain, mendi magalean Leireko monasterioa dago. Handik gertu, Ledea herrian erromatarren aztarna garrantzitsuak aurkitu dira.
Arangoiti mendira igotzeko, Irunberritik egin daiteke (3 ordu) edo Leireko monasteriotik (2 ordu).
Jakingarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendiaren tontorretik gertu, Nafarroako eguraldi zerbitzuaren estazio meteorologikoa dago.
