Arano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arano

 Nafarroa Garaia
Aranoko etxeak. 2009ko abenduaren 28a.
Aranoko etxeak. 2009ko abenduaren 28a.
Aranoko bandera

Aranoko armarria

Izen ofiziala Arano
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Leitzalde
Alkatea Ainhoa Ansa Zugarramurdi (Herri Aiherriz)
Herritarra aranoar
Koordenatuak 43°11′59″N 1°53′43″W / 43.19972°N 1.89528°W / 43.19972; -1.89528Koordenatuak: 43°11′59″N 1°53′43″W / 43.19972°N 1.89528°W / 43.19972; -1.89528

Navarra - Mapa municipal Arano.svg

Eremua 13,30 km2
Garaiera 440 m
Distantzia 81 km Iruñera
Posta kodea 31754
Biztanleria 121 bizt. (2012)
Dentsitatea 9,1 bizt./km²

Arano[1] Nafarroako iparraldean dagoen udalerria da, Leitzaldekoa. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 121 biztanle ditu.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. Mendeko jauregia Aranon.

Iruñeko merindadearen ipar-mendebaldeko muturrean kokatzen da. Herrira heltzeko NA-170 hartu behar da eta Usategietara edo Ezkurrako gainera ailegatzean bertan dagoen errepidea jarraitu.

Aranok Gipuzkoako Errenteriarekin egiten du muga iparraldean, Goizuetarekin hegoaldean eta ekialdean eta Gipuzkoako Hernanirekin mendebaldean. Arano izen bereko herriguneak eta Latse, Suro eta Urumeako auzuneek osatzen dute. Itsasoa herrigunetik ikus daitekeen Nafarroako udalerri bakarra da.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranok klima atlantiar epela dauka, euri egunak ugariak dira urte osoan zehar eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da, eta batez besteko prezipitazioak 1.500 eta 1.600mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 170 izaten dira.

Aranoko herrigunearen inguruan hainbat baso daude, bertan haritzak, pagoak, gaztainondoak eta abar ugariak dira. XIX. mendetik aurrera pinu lariziar (Pinus nigra) asko birlandatu zen.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranoko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
416 430 452 501 436 416 416 377 240 201 168 134 141

2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,79 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Martin parrokia, XIX. mendeko eraikina da, jatorrizko Erdi Aroko elizaren hondakinen gainean eraiki zen. Gaur egungo egitura gurutze latindarreko oinarridun eraikina da, kanoi erdiko ganga estaldurarekin.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ceferino Apezetxea eta semeak autobus konpainiaren Hernani eta Goizueta bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranoko udaletxea eta ostatua.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea plaza txiki batean dago, elizatik gertu. Lau solairuko eraikin zaharra da, antzinako eskolen ondoan dagoena.Eraikinean udal bulegoez gain, taberna eta etxebizitza bat daude. Aranoko udaleko idazkariak Goizuetako idazkari lanak ere egiten ditu. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Goiko Herri, z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Iñigo Larrea Perurena HA
2007-2011 Iñigo Larrea Perurena HA
2011-2015 Ainhoa Ansa Zugarramurdi "Herri Aiherriz"

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Aranon, ez zelako inongo talderik aurkeztu[2].

2011an abenduan osatu zen udal talde berria, Ainhoa Ansa Zugarramurdi buru zelarik.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranoko pilotalekua.

Herria "Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko zerbitzuen kudeaketarako Mankomunitateko" kidea da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arano Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa