Arantxa Echevarría
| Arantxa Echevarría | |
|---|---|
(2019) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Arantxa Echevarría Carcedo |
| Jaiotza | Bilbo, 1968 (57/58 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, errealizadorea eta telebista-ekoizlea |
Parte-hartzailea
| |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
Arantxa Echevarría Carcedo[1] (Bilbo, 1968) bizkaitar zinema zuzendari eta gidoigilea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Echevarríak Irudiaren Zientziak ikasi zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta Ikus-entzunezkoen Errealizazioan espezializatu zen unibertsitate bereko CMAn, eta ekoizpen zinematografikoan Sydneyko Sidney Community Collegen Australian. 1991tik, Echevarríak ikus-entzunezko industrian garatzen du bere ibilbide profesionala, publizitatean eta zineman egindako lanak uztartuz. Televisión Españolarentzat Cuestión de pelotas zuzendu zuen, Documentos TV saiorako erreportaje bat, beren kirol-talentuagatik kontratatu beharrean garbitzaile lanetan ari ziren emakume futbolariei buruzkoa. Dokumental hau emateak Espainiako Futbol Federazioa behartu zuen emakume hauen lan eta kirol egoera erregularizatzera.[2]
2014an, Javier Godino eta Alicia Rubio protagonista zituen De noche y de pronto film laburra Goya sarietarako izendatu zuten 28. edizioan,[3] eta Los Angelesko Etheria Film Night jaialdian film labur onenaren saria jaso zuen.[4] Urtebete geroago, 2015ean, Echevarríak El resto de mi vida luzemetraiaren gidoia idatzi zuen Martín Costa zuzendariarekin batera, eta Yo, presidenta film laburra zuzendu zuen.[5] Medina del Campoko Zinemaldian estreinatu zuten, eta Chus Lampreave aktore espainiarra hil aurretik agertu zen azken aldiz. Film labur honetan bertan, Eduard Punset dibulgatzaile zientifikoak bere burua interpretatu zuen cameo batean.
Film laburren zuzendari gisa izandako esperientzia profesionala «59 Directoras de Cortometrajes» liburuan islatzen da. Bertan, Miguel Ángel Escudero espainiar zinemagile adituak zinemagileen testigantza eta film laburren munduarekin duten harremana jasotzen ditu.[6][7]
2018an, Carmen y Lola filmarekin egin zuen debuta film luzean. Bi nerabe ijitoren arteko lehen amodioen istorioa da, eta benetako gertaera batean oinarritu zen.[8] Ondoren, 2023an, Chinas filmean, txinatar komunitatearen identitatea eta integrazioa jorratu zituen.[9][10]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Filma | Ekoizlea | Zuzendaria | Gidoilaria | Oharra(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| 2009 | Mellizas | Bai | Film laburra | ||
| 2010 | Panchito | Bai | Bai | Film laburra | |
| 2010 | Cuestión de pelotas | Bai | Dokumentala | ||
| 2012 | De noche y de pronto | Bai | Bai | Film laburra | |
| 2012 | Don Enrique de Guzmán | Bai | Film laburra | ||
| 2015 | Yo, presidenta | Bai | Bai | Film laburra | |
| 2015 | El solista de la orquesta | Bai | Bai | Film labur dokumentala | |
| 2016 | Dos crímenes por semana. El caso de EL CASO | Bai | Dokumentala | ||
| 2016 | El último bus | Bai | Bai | Film laburra | |
| 2017 | 7 from Etheria | Bai | Bai | Film luzea | |
| 2018 | Carmen y Lola | Bai | Bai | Bai | Film luzea |
| 2018 | El resto de mi vida | Bai | Film luzea | ||
| 2021 | La familia perfecta | Bai | Film luzea | ||
| 2023 | Chinas | Bai | Bai | Bai | Film luzea |
| 2024 | Políticamente incorrectos | Bai | Film luzea | ||
| 2024 | La infiltrada | Bai | Bai | Film luzea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Abizena Echevarría idaztea euskal herritar honen aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Etxebarria onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Documentos TV. "Cuestión de pelotas" - RTVE.es» RTVE.es 2010-10-14.
- ↑ (Gaztelaniaz) «De noche y de pronto » Premios Goya 2018» www.premiosgoya.com.
- ↑ (Ingelesez) «Etheria Film Night - Short Horror, Science Fiction, Fantasy, Action, and Thrillers directed by women» FilmFreeway.
- ↑ (Gaztelaniaz) Yo, presidenta (C) (2015). .
- ↑ Castro, Amanda. 59 Directoras de Cortometrajes. Perfiles de Cineastas Españolas. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Atec Creative Solutions. «Historia Nuevos Realizadores» Historia Nuevos Realizadores.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arantxa Echevarría nos da las 3 claves de la polémica 'Carmen y Lola'» Fotogramas 2018-09-06.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arantxa Echevarría denuncia en 'Chinas' el paternalismo europeo y el racismo con el colectivo chino» Publico 2023-10-04.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Chinas': identidad, racismo e inmigración en la nueva película de Arantxa Echevarría» Onda Cero Radio 2023-10-18.