Edukira joan

Arantxa Iturbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arantxa Iturbe

Argazkilaria: Dani Blanco (2009)
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaAlegia1864ko ekainaren 9a (161 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaTolosa
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta esataria
Enplegatzailea(k)Euskadi Irratia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Inguma: arantxa-iturbe-maiz Literaturaren Zubitegia: 62

Arantxa Iturbe Maiz (Alegia, Gipuzkoa, 1964ko ekainaren 9a) euskal idazlea eta irrati-esataria da. Euskadi Irratian lan egiten du.[1] Gaur egun, Tolosan bizi da.[2]

Bizitza eta ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio-zientzietako ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean. 1985etik aurrera Euskadi Irratian egin du lan, kazetari gisa. Goizean Behin saioan esatari eta zuzendari moduan egindako lanagatik Kazetaritzako Rikardo Arregi Saria jaso zuen 2000. urtean. Bere burua kazetaritzat baino esataritzat du Iturbek.[3][4] Horretaz gainera, iritzi-zutabeak idazten ditu hainbat egunkaritan.

1992an Ezer baino lehen ipuin bilduma argitaratu zuen, eta urte horretan bertan Euskadi Irratiak haren Maite, maite, maitea antzezlana eman zuen irrati nobela gisa. Hizkuntza zuzen eta biziko hamazazpi ipuin laburrek osatzen dute, bikote harremanen gorabeherak, gaizki-ulertuak, komunikazio arazoak… gune nagusitzat harturik. Batzuk, aurretiaz argitaratuta zeuden HABE aldizkarian; beste batzuk, zenbait sari lortutakoak dira: Riiiiiiiiiing! eta Maiteak, denak.[2]

1995ean beste ipuin bilduma bat argitaratu zuen, Lehenago zen berandu, hamairu testu laburrek osatutakoa da. Bere ipuinek pertsonen arteko harremanez dihardute batez ere, eta emakumeak dira protagonista nagusi.[5] Bi lan hauen ondoren aitortu zuen Arantxa Iturbek bere burua idazle.[6]

Bere lanen artean, Goenkaleko telesaioko gidoiak idazten parte hartu zuen.[7]

1999an, Ai ama! saiakera laburrean, amatasunaren gaineko burutapenak plazaratu zituen, topikoak hauste aldera. Lan hori antzerkirako moldatu zuen Agurtzane Intxaurragarekin batera, eta HIKA Taldeak antzeztu zuen 2001ean. Iturbek eta Intxaurragak euskarazko antzerkigilerik onenaren Max Saria jaso zuten handik bi urtera. Antzerki lanak idazten jarraitu du HIKA Taldeko Agurtzane Intxaurragarekin batera. Eta Aitarekin bidaian obraren gidoiaren idazketa lanarengatik Max Saria berriz irabazi zuten Intxaurragak eta Iturbek 2011n.[8][9]

2001ean euskal haur eta gazte literaturaren alorrean barneratu zen eta hainbat lan argitaratu ditu, besteak beste, Nik eserita egiten dut. Eta zer? eta Amona basoan galdu zenekoa.

2006an Kontu-jaten argitaratu zuen, XX. mendearen lehen hamarkadetan jaiotako Euskal Herriko hainbat emakume eskarmentu handikori egindako elkarrizketa bilduma.

Ibilbidea irratian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaguna egin zen irratiaren munduan Jaime Otamendirekin batera aurkeztutako Goizean Behin irratsaioarekin, Euskadi Irratian. 1985ean hasi zen bertan lan egiten. Gerora, Arratsaldekoa saioa gidatu du.

Nazioarteko ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2017: Poloniako Wroclaweko (Polonia) antolatuko Międzynarodowy Festiwal Opowiadania istorio laburren jaialdian gonbidatua (2017ko urriaren 5etik 8ra).[10]
Arantxa Iturbe, berak idatzitako Ezer baino lehen ipuin liburuaren pasarte bat irakurtzen.

Istorio laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur Literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taularatutako antzerki lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Julene Azpeitia Saria, 1989 Riiiiiiiiiing! lanagatik
  • Donostia Hiria Saria, 1990 Maiteak, denak lanagatik

Antzerki sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Max Saria. VI edizioa. 2003. Euskal Autore Onena. Ai ama!
  • Max Saria. VIII edizioa. 2005. Euskal Autore Onena. Ixa / Equis
  • Max Saria. XIV edizioa. 2011. Euskal Autore Onena. Aitarekin bidaian

Nik eserita egiten dut. Eta zer?

Ai, ama!

Lehenago zen berandu

  • (Gaztelaniaz) Ya ni siquiera es tarde! (Irun: Alberdania, 2005) itz. Jorge Giménez

Hamaika arrosa

  • (Gaztelaniaz) Once rosas in Otamendi, J.L., Desde aquí (Antología del cuento vasco actual), (Hiru, 1996) Itz. B. Montorio

Maria eta Jose; Pañuelo gorria lepoan

Nik arrazoi; Gehiago galderarik ez

  • (Polonieraz) Mialam racje; Tylko zádnych prosze! in Pewnej nocy w parku: opowiadania baskijskie (Rebis: 2000) Itz. A. Szofer & A. Zawiszewski

Gehienez bost hilabete

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Iturbe Maiz, Arantxa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2020-04-01).
  2. a b Euskal Literaturaren Hiztegia. EHU. (kontsulta data: 2017/05/04).
  3. Arantxa. "Biografía" in Olaziregi, M.J. (comp.) Pintxos. Nuevos cuentos vascos, Editorial Lengua de Trapo, Madrid, 2005.
  4. «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (kontsulta data: 2020-04-01).[Betiko hautsitako esteka]
  5. Basqueliterature. (kontsulta data: 2017/05/04).
  6. Torrealdai, Joan Mari. (1997). Euskal Kultura gaur: liburuaren mundua.. Jakin, 43 or. ISBN 84-922537-0-3..
  7. Mario Esnal. Sutondo berria. Hamasei urte Goenkalen. 2010.
  8. Narratiba Garaikidea. Etxepare Institutua. (kontsulta data: 2017/05/05).
  9. «Arantxa Iturbe Euskadi Irratiko lankideak jaso du Max saria» Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2020-04-01).
  10. «Arantxa Iturbe, Wroclaw hiriko istorio laburren jaialdian» www.etxepare.eus (kontsulta data: 2020-04-01).
  11. Erostarbe Leunda, Gorka. (2017-11-30). Kilimatuak ez, kimatuak.Arantxa Iturbek 'Honetara ezkero' liburua plazaratu du, 29 narrazio laburrez osatua, harremanak ardatz eta umore zorrotza lanabes. (kontsulta data: 2017-11-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]