Arantxa Urretabizkaia

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Arantxa Urretabizkaia
Arantxa-urretabizkaia.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1947ko uztailaren 1a (69 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k) Xabier Elorriaga
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Lanbidea
Lanbidea autorea, idazlea, itzultzailea, poeta eta zinema aktorea
IMDb nm0882088

Arantxa Urretabizkaia Bejarano (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko uztailaren 1a) euskal idazle eta kazetaria da. Eleberrigintzan jardun izan du batik bat, baina olerkigintzan eta gidoigintzan ere egin ditu lanak. Euskaltzain urgazlea ere bada.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Loiola auzoko Txomin Enean jaio zen. Hiru urteko zelarik, Donostiako Egia auzora aldatu zen familiarekin. Hamahiru urterekin idazkaritza ikasten hasi eta hamaseirekin, berriz, erizaintzaren ikasketari ekin zion. Historiako lizentziaduna eskuratu zuen Bartzelonan 1975 urtean. Lur argitaletxearen inguruko taldean hasi zen idazten, Ramon Saizarbitoria, Ibon Sarasola eta Rikardo Arregirekin batera. Hain zuzen, Ibon Sarasola bere "irakurle handia" dela adierazi du. Xabier Elorriaga aktorearekin dago ezkonduta. Seme baten ama da.

Zenbait hedabideetan ere lan egin du, artikuluak idazten eta solaskide moduan. 1977an Egin egunkarian hasi zen kazetari lanetan, eta geroztik, EITBn, El Diario Vasco (Zabalik gehigarrian, bereziki), Deia, eta El Mundo hedabideetan ere jardun du.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema gidoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Afrika iraultzaren alde (Frantz Fanon), 1970, Ibon Sarasolarekin batera;
  • Sozialismoaren frogantzak (Maurice Dobb), Lur, 1971
  • Euskal Berdintasuna (A. Otazu), 1973.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantxa Urretabizkaia, euskara batuaren sorreraz-eta. Euskal Herriko Ahotsak ekimenerako eginiko elkarrizketa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]