Arantza Ezenarro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arantza Ezenarro

Bizitza
JaiotzaDonostia1980ko ekainaren 24a (43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hochschule für Musik und Theater München (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
euskara
alemana
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa

Musicbrainz: ea308654-4ea5-400d-8c5e-62d6157a617c Allmusic: mn0001713098 Edit the value on Wikidata

Arantza Ezenarro (Donostia, 1980ko ekainaren 24a) gipuzkoar opera abeslaria da. Jaioterriko Musikabin hasi ondoren, Madrilen, Salzburgon eta Munichen ikasi zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantzak txikitatik ekarri zuen musikarako eta kanturako zaletasuna. Gerora, afizioa ofizio bilakatzeko erabakia hartu zuen. Donostiako San Ignacio Eskolanian hasi zen kantuan. 14 urte zituen, berriz, bere lehenengo kantu ikastaroa jaso zuen Javier Santancanarengantik, Donostiako Musikabi akademian. Hurrengo urratsa Madrilen eman zuen, ondoren Madrilek Salzburgora (Austria) eta Salzburgotik Munichera (Alemania).[1]

2006an urtea amaitu zituen goi mailako kantu ikasketak Madrilgo Kantuko Goi Eskolan eta Aipamen bereziekin amaitu ere.Beka bati esker Salzburgora egindako bidaian eskuratu zuen Alemaniarako txartela. Municheko Hochschule fur Musik und Theater eskolan operako eta kontzertuko kantagintzan master bat egin zuen eta laster hasi zen agertokietan abesten. Alemanian errepertorioa perfekzionatzeko aukera ere izan zuen, bai opera arloan, bai Alemaniako XIX. mendeko kantu lirikoan.

Etxekoen eta ingukoekin babesa izan du bere ibilbidean zehar. Alemanian ezagututako bikotekidearekin seme bat ere badu. Urtean behin egiten du gutxienez bisita Euskal Herrira.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • José Maria Beobide (1882–1967). Musica religiosa para soprano y órgano
  • José Maria Beobide y su discipulo Antonio José
  • Felipe Gorriti. Organ Works Vol. 2

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Biain, Aitor. «Arantza Ezenarro» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]