Arantza Saez de Lafuente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arantza Saez de Lafuente
Arantza Saez de Lafuente Calvo.jpg
Bizitza
Izen osoa Arantza Saez de Lafuente Calvo
Jaiotza Bilbo1966ko ekainaren 20a (53 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Bizilekua Etxebarri
Jarduerak
Jarduerak artista
saezdelafuente.com

Arantza Saez de Lafuente Calvo (Bilbo, 1966ko ekainaren 20a - ) artista polifazetikoa da: akuarela-margolaria,  moda-diseinatzailea eta -estilista, joerak aztertzen dituen editorea hainbat komunikabidetan, eta irudi pertsonalerako aholkularia.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantza Saez de Lafuente Bilboko I.A.D.E. instituzioan hasi zen formatzen moda-diseinatzaile eta estilista moduan (Institución Artística de Enseñanza).

1995ean jarraitu zuen bere prestakuntza artistikoarekin marrazketa eta olio-pinturan Bilboko "Unzalu" estudioan; eta geroago, 1996an, baita ere olio eta akuarela Justo San Felices margolariaren estudioan Galdakaon; garai hartan hasi zen erakusketa kolektibotan parte hartzen erakusketa-aretotan eta arte-galeriatan.

Euskal Akuarelisten Elkarteko akademian (Agrupación de Acuarelistas Vascos)akuarelan espezializatu zen, nazioarteko hainbat maisu-eskolatako margolarirekin.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989 urteaz geroztik Espainia eta Italiako enpresa garrantzitsutan lan egin du, bai moda-diseinatzailea eta estilista gisa, bai moda joerak aztertzen dituen estilista moduan.

Gainera, 2000tik aurrera bere artista-izaera garatu du;[1] bilduma pribatutan daude bere lan asko eta, halaber, erakusketa kolektibotan ere parte hartu du.

Euskal Akuarelari Elkarteko kidea da[2] 2004z geroztik. Eta ordudanik 2012ra arte egindako margoak ikusgai jarri zituen banakako erakusketetan bai tabernatan, kafetegitan, jatetxetan, edota moda-boutiquetan.

Geroztik 2007an Etxebarrira mugitu zen bizi izatera[3] eta artea uztartu zuen irudi pertsonalerako aholkularitza-zerbitzuarekin. Horrez gain, taldeetarako tailerrak antolatu zituen irudi pertsonala lantzeko. 2009z geroztik, blog batean lantzen ditu moda, arte eta diseinua.[4]

Artista honen bizitzako urte garrantzitsu bat izan zen 2008. Orduan erabaki baitzuen Saharako errefuxiatuen kanpamentuak bisitatzea Aljerian, Etxebarriko boluntario talde batekin batera. Esperientzia bizi horren ondorioz bere estilo artistikoa plastikoago bihurtzen hasi zen. Bere akuareletan hasi zen integratzen beste elementu batzuk, besteak beste, sare zatiak, papera, harea, eta abar. 2010. urtean antolatutako  bakarkako erakusketan erakutsi zituen horrelako pintura-lanak. Carlos Ruiz de Alegría poeta (Carlos "Launaz" izengoitia duena) erakusketa hori bisitatu eta 2012an bost poema sortu zituen horretan inspiratuta, “En la costumbre de vivir” 8. Poema Bilduma sartu zirenak, eta geroago Bilboko Bidebarrieta Liburutegian aurkeztuak izan zirenak.[5]

2011n hasi zen goi-mailako bitxi-diseinatzaile gisa, mineralak eta bestelako gehigarriak konbinatuz.

Modaren Soziologia eta Marketing-a irakatsi zituen Bilboko I. A. D. E. instituzioan. 2012an  Akuarela Sortzaile Tailerra antolatu zuen Etxebarriko Kukullaga Eskola Publikoan. Gainera, urte horretan ere, "Ariz Dorrea" erakusketa erretrospektiboa zabaldu zuen, Basaurin.

Etxebarrin, Merkatari Elkarteak antolatutako denda-erakusleiho lehiaketetan kide izan da epaimahaietan, baita GetxoModa 28-31 (2013-2016) lehiaketetan, Barnaval mozorro-lehiaketan eta enpresa eta ostalaritza-lokaletarako Bilboko La Ría del Ocio aldizkariak ihauterietan antolatzen duen lehiaketan ere.[6]

2013an erakusketa bat zabaldu zuen Aranda de Duero herriko Kultura Etxean (Burgos). Urte berean, harrituta geratzen da Teresa Jordá Vitó artista ezagututa, abstrakzioaz eta papera ebaki eta josteko moduaz. Orduantxe hasi zen papera lantzen, bere aspaldiko jostun eta arropa-diseinatzaile eskarmentua berreskuratuz.

2016an "Breaking" akuarela bilduma zabaldu zuen.[7][8] Estilo probokatzailean paper margotu, erauzi, urratu, itsatsiak biltzen ditu, baina ez collage bat bezala, baizik eta paper-elkarrekintza moduan sentimenduak eta esperientziak adierazteko.

Lehen aldiz artistak Euskal Herritik kanpo erakusten du urte horretan, bereziki Crisolart Gallery-n, Bartzelonan. Eta parte hartzen du epaimahaiko kide gisa Aire Zabaleko Pintura Lehiaketan Deustun (Bilbo).

2017an Getxon kolektiboki erakusten du Fariza Galerian,[9] eta geroago banaka bere lan handienak erakusten ditu diziplina anitzeko espazio Factory 240 galerian Bilbon.[10]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere akuarelen erritmoa eta formak etengabeko lan eta ikerketaren emaitza dira. Kolorea, espatula, brotxa eta eskuilak erabiltzen ditu, collage giroan, testura gehiago lortzeko eta horrela bizipenen emozioak eta sentimenduak adierazteko.

Adituek eta arte-kritikak hasten dira lana miresten, eta berritzaile eta eklektiko gisa baloratzen.[11]

Sariak eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. Saria "OHO Ikasten" Marrazketa-lehiaketan, 1973, Ángeles Custodios ikastetxea, Bilbo
  • Bigarren saria Argazki Rallya Lehiaketan, Bilbo, 1988.
  •  "1. Accesit Lokala" saria Etxebarriko Pintura Lehiaketan aire librean 2008. Etxebarri (Bizkaia)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO (20160830) «Arantzazu Saez de Lafuente Calvo. Artista | ARTEINFORMADO» ARTEINFORMADO . Noiz kontsultatua: 2017-06-10.
  2. .
  3. Camba, Kike (2009) «Hay una nueva pintora en la ciudad» Etxebarri Gaur (Etxebarri).
  4. (Gaztelaniaz) Entrevista sobre su blogmáspersonal.
  5. Ruiz de Alegría Rogel, Carlos (2012). En la costumbre de vivir. Bilbao: Rústica editorial.
  6. (Gaztelaniaz) «Los mejores disfraces de Carnaval» Bizkaia - El Correo.com 20160209000923 . Noiz kontsultatua: 2017-06-10.
  7. (Gaztelaniaz) Correo, El «Arantza Saez de Lafuente. "Breaking". Acuarela» agenda.elcorreo.com . Noiz kontsultatua: 2017-06-10.
  8. 11th, Arantza abril; 2016 (2016-04-07) Exposición de Acuarela “Breaking” A. Saez de Lafuente en Vialia Bilbao . Noiz kontsultatua: 2017-06-10.
  9. (Gaztelaniaz) Galería de arte Fariza . Noiz kontsultatua: 2017-06-10.
  10. (Gaztelaniaz) Correo, El «Arantza Sáez de Lafuente» agenda.elcorreo.com . Noiz kontsultatua: 2017-06-10.
  11. (Gaztelaniaz) Quevedo, Robles La húmeda acuarela de Arantzazu Euskonews . Noiz kontsultatua: 2017-06-10.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]