Arantzazko koroa
Itxura
Arantzazko koroa Jesusen Nekaldia gogora ekartzen duen sinbolo kristaua da. Joanen (19: 2, 5), Markoren (15:17) eta Mateoren (27:29) Ebanjelioetan aipatzen da.
Ebanjelioen arabera, soldadu erromatarrek Jesusi buruan jarri zioten nekaldi edo pasioan. Funtzio bikoitza zuen: Jesus umiliatzea (juduen errege koroatuz, trufa egiteko, koroa izanik erregetzaren ikonoa) eta oinazea eta mina eragitea arantzekin.
Erlikiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Koroaren erlikiak edo haren arantzenak estimatuak eta gordeak izan dira tradizio kristauetan. Parisen gordetzen da ospe handiena duena, Koroa Santua.[1].
Haren arantzen erlikiak ere ugariak dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Católicos en Francia veneran la Santa Corona de Espinas en la Catedral de Notre Dame de París» Gaudium Press Español 2014-04-13 (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).