Arantzazu Martínez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arantzazu Martínez

Bizitza
JaiotzaGasteiz1977ko uztailaren 5a (46 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Arantzazu Martínez Peciña (Gasteiz, 1977ko uztailaren 5a) arabar margolaria da. EHUn eta New York Academy of Arten ikasitakoa, errealismoa eta sinbolismoa dira nagusi bere lanetan.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta, ondoren, New Yorkera joan zen The New York Ademy of Art-en ikastera. Water Street Atelierren sartu zen, non Jacob Collins ezagutu zuen, eta bere agindupean egon zen 2005era arte, urte horretan, XIX. mendeko pinturaren metodo tradizional akademikoen arabera, bere prestakuntza lortutzat eman zuen.[2]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere pinturak, irudien errealismoa eta sinbolismoa ditu ezaugarri. Gaur egun, bere zenbait lan Arte Modernoaren Europako Museoaren (MEAM) bilduman daude, Bartzelonan.

2010ean, "Star Wars Art: visions" liburuan sartutako "Rancor" lanarekin Lucasfilm Ltd. en proiektu baten parte da.

Sariak eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2016 Finalista, 12th Annual ARC Salon, "Vedma". Oleoa oholaren gainean
  • 2015 Best in Show, 11th Annual ARC Salon, "Absolute Trust - Sleeping Beauty". Olio-pintura oihal gainean.
  • 2011 Finalista International Art Renewal Center Salonen "Rancor", "Always in Your Thoughts (Beti zuren pentsamenduetan)" eta "Bird Girl (neska txoria)" lanekin
  • 2010 Finalista International Art Renewal Center Salon: "The Hideout (Gordelekua)" lanarekin.
  • 2009 Finalista International Art Renewal Center Salon: "The witches’ house (Soginen etxea)" lanarekin.[1]
  • 2007 Irudi kategoriako lehen saria International Art Renewal Center Salon: "The Death of Love").​Finalista: "At Dawn","Fallen Angel" y "A House in Tuscany" lanekin
  • 2005 Marrazketa kategoriako hirugarren saria International Art Renewal Center Salon: " Paradise Lost" lanarekin
  • 2005 Paisaia kategoriako hirugarren saria International Art Renewal Center Salon: "The Old Tower".lanerekin

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b [http://artists.fundaciondelasartes.org/a/793/arantzazu-martinez-pecina «Arantzazu Martinez Peci�a  |  Fundaci�n de las Artes y los Artistas»] artists.fundaciondelasartes.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  2. Expósito, Francisco G.. (2016-04-17). «Por amor al arte: Arántzazu Martinez» Por amor al arte (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]